Olibino
Olibino | |
---|---|
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | Nesosilikatoa |
Formula | (Mg, Fe)2SiO4 |
Sistema kristalino | Ortorronbiko |
Eponimoa | oliba |
Identifikazioa | |
Kolorea | Horitik berdera |
Esfoliazioa | Urria |
Distira | Bitreoa |
Errefrakzio indizea | 1.64-1.7 |
Olibino minerala (baita ere krisolita deitua eta gema denean peridota) magnesio eta burdinadun nesosilikato bat da (Mg,Fe)2SiO4 formularekin. Lurreko mineralik ohikoena da eta Ilargian eta Marten[1] ere aurkitu da, hala nola Wild 2 kometan.
Magnesio eta burdinaren arteko erratioa aldakorra da eta forsterita (magnesioa bakarrik) eta fayalita (burdina bakarrik) soluzio solidoaren artean ibiltzen da. Euren arteko erlazioa normalean Fo eta Fa arteko portzentajeetan ematen da, adibidez: Fo70Fa30. Forsteritaren urtzen puntura oso altua da, 1900°C, baina fayalitarena baxuagoa da, 1200 °C.
Olibinoak bere mineral taldeari izena ere ematen dio, antzeko estruktura baitu. Mineralak tefroita (Mn2SiO4), monticellita (CaMgSiO4), eta kirschsteinita (CaFeSiO4) dira.
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «NASA - NASA Rover's First Soil Studies Help Fingerprint Martian Minerals» www.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2018-10-05).