Txikipedia:Erreinu (biologia): berrikuspenen arteko aldeak
Jarri dut bost erreinu Etiketak: Lehengoratua Ikusizko edizioa |
No edit summary Etiketak: Lehengoratua Ikusizko edizioa |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
{{Pagebanner:Animal diversity October 2007.jpg}}BOST ERREINU: |
{{Pagebanner:Animal diversity October 2007.jpg}}BOST ERREINU: |
||
[[Fitxategi:Phylogenetic tree of life eu.png|500px|thumb|<center>Bost erreinuak.]] |
[[Fitxategi:Phylogenetic tree of life eu.png|500px|thumb|<center>Bost erreinuak.]] |
||
'''Erreinua''', {{Txp|biologia|biologiaz}} ari garela, {{Txp|izaki bizidun|izaki bizidunak}} beren ezaugarri komunen arabera {{Txp|Sailkapen zientifiko|sailkatzeko}} erabiltzen den banaketa-talde handietako bakoitza da. |
᧪ᛯᛰᛱᛳᛤᚠᚻ᧾ຍนౠ'''Erreinua''', {{Txp|biologia|biologiaz}} ari garela, {{Txp|izaki bizidun|izaki bizidunak}} beren ezaugarri komunen arabera {{Txp|Sailkapen zientifiko|sailkatzeko}} erabiltzen den banaketa-talde handietako bakoitza da. |
||
Izaki bizidunen artean, bi milioi {{Txp|espezie}} inguru identifikatu dira, baina zientzialariek uste dute askoz gehiago daudela. |
Izaki bizidunen artean, bi milioi {{Txp|espezie}} inguru identifikatu dira, baina zientzialariek uste dute askoz gehiago daudela. |
09:39, 31 urria 2024ko berrikusketa
BOST ERREINU:
᧪ᛯᛰᛱᛳᛤᚠᚻ᧾ຍนౠErreinua, biologiaz ari garela, izaki bizidunak beren ezaugarri komunen arabera sailkatzeko erabiltzen den banaketa-talde handietako bakoitza da.
Izaki bizidunen artean, bi milioi espezie inguru identifikatu dira, baina zientzialariek uste dute askoz gehiago daudela. Izaki bizidun guztiak taldeka bildu eta antolatu edo sailkatu egiten dira, izaki bizidunak elkarrengandik zeinen berdinak edo desberdinak diren ulertzeko. Espezieak sailkatzeko irizpide desberdinak erabiltzen dira, baina oso ohikoa izaten da, adibidez, elikadura-motaren arabera eta zelulen egituraren arabera sailkatzea. Bi irizpide horiei jarraituz, bost erreinu bereizi dira:
Animalien erreinua
Animaliek honako ezaugarri hauek dituzte:
- Izaki zelulaniztunak dira.
- Heterotrofoak dira: hau da, beste izaki bizidunez elikatzen dira, ez baitira beren elikagaiak sortzeko gai.
- Gehienak leku batetik bestera mugi daitezke elikagaiak edo babesa aurkitzeko.
- Nerbio-sistema izaten dute, bai eta zentzumen-organoak ere.
Landareen erreinua
Landareek honako ezaugarri hauek dituzte:
- Zelulaniztunak dira.
- Autotrofoak dira: hau da, substantzia sinpleetatik (ura, gatz mineralak eta airea) beren elikagaiak sortzeko gai dira, eguzki-argiaren laguntzaz. Horregatik, ez dute beste izaki bizidunez elikatu behar.
- Lurrari lotuta daude eta, beraz, ezin dira mugitu.
- Ez dute nerbio-sistemarik ez eta zentzumen-organorik ere. Hala ere, zenbait estimuluren aurrean erreakzionatzeko gai dira (argiaren aurrean, adibidez).
Onddoen erreinua
Onddoek (perretxiko, lizun eta legamiek) honako ezaugarriak dituzte:
- Batzuk zelulabakarrak dira (legamiak), eta beste batzuk zelulaniztunak (perretxikoak eta lizunak).
- Ez dute ez ehunik ez organorik.
- Heterotrofoak dira: ez dute beren elikagairik sortzen eta, beraz, oro har usteltzen ari diren izakiez (orbela, zura, janaria, ongarria, etab.) elikatzen dira.
- Ezin dira lekuz aldatu edo mugitu.
Alga eta protozooen erreinua
Protistoen erreinua ere deitzen da. Protozooak eta algak erreinu berean sartuta dauden arren, oso izaki bizidun desberdinak dira. Honako ezaugarri hauek dituzte:
- Protozooak zelulabakarrak eta heterotrofoak dira; uretan, lurrean edo beste izaki bizidun batzuen barruan bizi dira, eta izaki bizidun horiei gaixotasun larriak eragiten dizkiete. Amebak eta paramezioak dira, besteak beste, protozooak.
- Alga batzuk zelulabakarrak dira, eta beste batzuk zelulanitzak. Autotrofoak dira, eta itsaso, ibai eta aintziretan bizi dira. Ez dute benetako ehunik ez organorik. Alga zelulaniztunak harkaitzei lotuta bizi dira; alga zelulabakarrak, berriz, libre bizi dira, planktona osatuz.
Bakterioen erreinua
Moneroen erreinua ere deitzen da. Nagusiki, bakterioek osatzen dute erreinu hau. Honako ezaugarri hauek dituzte:
- Zelulabakarrak dira. Izaki bizidun soilenak dira.
- Mikroskopikoak dira.
Hainbat ingurunetan bizi dira: uretan, airean, lurrean, beste izaki bizidunen barruan, etab.
- Bakterioetako batzuk onuragarriak dira izaki bizidunentzat, baina beste batzuk kaltegarriak, gaixotasunak eragiten baitituzte.
- Bakterio batzuk (zianobakterioak, adibidez) beren elikagaiak sortzeko gai dira; beste batzuk (baziloak, adibidez, berriz, heterotrofoak dira.
- Bakterioen zelulek ez dute nukleo bereizirik eta nukleoaren materiala zitoplasman sakabanatuta dago.