Gartzia II.a Antso Gaskoiniakoa
Gartzia II.a Antso Gaskoiniakoa | |||
---|---|---|---|
887 - 920 ← Antso III.a Mitarra Gaskoiniakoa - Antso IV.a Gartzia Gaskoiniakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 850 (egutegi gregorianoa) | ||
Heriotza | 930 (79/80 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Antso III.a Mitarra Gaskoiniakoa | ||
Ezkontidea(k) | Amuna (en) | ||
Seme-alabak | |||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa |
Gartzia II.a Antso[1][2], Okerra ezizenaz ezaguna, (850 – 930) Baskoniako dukea (887-930) izan zen[3].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Litekeena da Antso II.a Antso edo Antso III.a Mitarraren semea izatea, baina zenbait iturrik gaztelarra zela diote[4]
Arnaldo Gaskoiniakoaren lehengusua ere izan liteke, iturri batzuen arabera dukeorde izan zen 864an bere aita hil eta adintxikikoa zenean. Besteek, berriz, Arnaldo Antsoren oinordekotzat hartzen dute eta urte berean hil zutela diote. Edonola ere, Gartziak 887an boterea lortu zuen.
Urte hartan Akitaniako beste handikien artean zegoen Bourgesko biltzarrean, Karlos Lodiaren erreinaldiaren hasieran eskualdeko jarrera finkatzeko egina. 904an comes et marchio in limitibus oceani, hau da, "konde eta margrave ozeanoaren mugetaraino" titulua erabiltzen zuen. Gartziak Bordeleko konderria dukerrian barneratu zuen. Gartziaren alaba Andregotok Gilen Antso Gaskoiniakoa ezkondu zuen.
Ezkontza eta seme-alabak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gartziak Amuna ezkondu eta sei seme-alabak izan zituzten:
- Antso bere oinordekoa
- Gilen, Fézensaceko kondea (tartean Armagnacekoa)
- Arnaldo, Astaraceko kondea
- Andregoto, Gilen Antso Gaskoiniakoa Bordeleko kondea ezkondu zuena.
- Garsinda, Raimundo Pons Tolosakoa Tolosako kondea ezkondu zuena.
- Azibela, Garindo II.a Azearitz Aragoiko kondea ezkondu zuena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
- ↑ frantsesez: Garsie-Sanche le Tors edo le Courbé; okzitanieraz: Gassia Sans; latinez: Garsia Sancius Corvum
- ↑ Foundation for Medieval Genealogy: Gascony.
- ↑ Higounet, Charles. "Bordeaux pendant le haut moyen age". Bordele, 1963 44. orr.
Aurrekoa Antso III.a Mitarra Gaskoiniakoa |
Baskoniako dukea 887-930 |
Ondorengoa Antso IV.a Gartzia Gaskoiniakoa |
Baskoniako dukeak | ||
---|---|---|
Baskoniako dukeak (Frankoen basailuak) Baskonia eta Akitaniako dukeak Felix • Lupo I.a • Eudon «Handia» • Hunald I.a • Waifer edo Gaifier • Hunald II.a Baskoniako duke burujabeak Lupo II.a • Antso I.a • Xemen I.a • Gartzia I.a • Lope III.a Zentulo «Wasco» Baskoniako duke eta Bordeleko kondeak (Frankoen basailuak) Baskoniako kondeak Azken Baskoniako duke burujabeak Gaskoiniako duke burujabeak Antso III.a • Gartzia II.a • Antso IV.a • Antso V.a • Gilen II.a • Bernat I.a • Antso VI.a • Berengario • Eudon • Bernat II.a • Guy Geoffrey 1058an Akitaniako Dukerriari lotu zitzaion.** |