Leon Cooper
Leon Cooper | |
---|---|
(2007) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Leon N. Kupchik |
Jaiotza | New York, 1930eko otsailaren 28a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Providence, 2024ko urriaren 23a (94 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Columbia Unibertsitatea 1954) Fisika eta Matematika zientzietan doktore The Bronx High School of Science (en) |
Tesi zuzendaria | Robert Serber |
Doktorego ikaslea(k) | Elie Lucien Bienenstock (en) Alan Bruce Saul (en) Nathan Intrator (en) Michael Peter Perrone (en) Brian S. Blais (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Brown Unibertsitatea Illinoisko Unibertsitatea Urbana–Champaignen |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Ameriketako Fisika Elkartea Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Amerikako Sozietate Filosofikoa Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra |
Leon Neil Cooper (New York, AEB, 1930eko otsailaren 28a – Providence, Rhode Island, 2024ko urriaren 23a) estatubatuar fisikaria eta unibertsitateko irakasle estatubatuarra izn zen, Nobel Sariduna (1972).
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cooper New Yorken jaio zen 1930eko otsailaren 28an. Fisikan lizentziatu zen Columbiako Unibertsitatean. Brown Unibertsitateko irakaslea izan zen (Providence), eta irakasle gonbidatua Norvegia, Italia eta Frantziako hainbat unibertsitateetan.
Ikerkuntza zientifikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egoera solidoaren fisikan interesatua, 1957an John Bardeen eta John Robert Schriefferekin batera supereroankortasunaren BCS teoria garatu zuen.
Alfred P. Sloanen lankidea izan zen 1959 eta 1966 urteen artea.
Ondoren, Princetoneko Institute for Advanced Study aritu zen, eta baita Ikerketa Nuklearretarako Europako Kontseiluan (CERN) ere.
1972an Fisikako Nobel Saria jaso zuen John Bardeen eta John Robert Schriefferekin batera supereroankortasunaren BCS teoriagatik.
Nobel Sariaz gain, jaso zituen Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionalaen Comstock saria (John Robert Schriefferekin batera), Award of Excellence saria eta Descartes domina Parisko René Descartes Unibertsitatean, besteak beste.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) 1972ko Fisikako Nobel Saria Nobel Institutuaren webgunean
- (Ingelesez) Brown Unibertsitateko Cooperren webgunea