Edukira joan

Munduko Meteorologia Erakundea

Wikipedia, Entziklopedia askea
World Meteorological Organization» orritik birbideratua)
Munduko Meteorologia Erakundea
Datuak
Izen laburraWMO, OMM, OMM eta ВМО
MotaNazio Batuen agentzia espezializatua
HerrialdeaSuitza
Agintea
LehendakariaAbdulla Al Mandous (en) Itzuli
Idazkari orokorraPetteri Taalas (en) Itzuli eta Celeste Saulo (en) Itzuli
Egoitza nagusi
JabeaNazio Batuen Erakundea
Historia
Sorrera1950eko martxoaren 23a
AurrekoakInternational Meteorological Organization (en) Itzuli
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: WorldMeteorologicalOrganization Twitter: WMO Instagram: wmo_omm LinkedIn: world-meteorological-organization Youtube: UCMCDaG2oNwzEZLTk4ZJiWjg Vimeo: wmo Flickr: 89438962@N05 Edit the value on Wikidata

Munduko Meteorologia Erakundea (ingelesez: WMO, World Meteorological Organization) Nazio Batuen Erakundearen barneko erakunde espezializatu bat da, 1947an sortua (eta 1950ean ezarria), eta haren helburua da estatuetako meteorologia-zerbitzuen arteko lankidetza ziurtatzea eta erraztea eta neurketa-tresnak eta behaketa-metodoak batzea.

189 estatu eta lurralde kide ditu ([1]). Haren jatorria Nazioarteko Meteorologia Erakundea da, 1873an Vienan sortu zen erakundea.

WMOren egoitza nagusia Genevan dago, Suitzan.

WMOk 250 langile inguru ditu. Honela osatuta dago:

  • Munduko Meteorologia Kongresua. Lau urtez behin egiten da, eta berari dagokio WMOren politika erabakitzea. Estatu kide bakoitzak ordezkari iraunkor bat du, estatuko meteorologia- edo hidrometeorologia-zerbitzu ofizialeko burua izan behar duena.
  • Batzorde Betearazlea. Berari dagokio Kongresuaren erabakiak gauzatzea. Urtean behin biltzen da.
  • Sei eskualde-elkarte, eskualde-mailako arazoetarako: I (Afrika), II (Asia), III (Hego Amerika), IV (Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe), V (Hego-mendebaldeko Pazifikoa) eta VI (Europa). Antartika ez dago inongo eskualde-elkartetan.
  • Zortzi batzorde tekniko, WMOri eta estatuetako meteorologia-zerbitzuei aholku teknikoak emateko
  • Idazkaritzak, idazkari nagusia buru, WMOren jarduerak koordinatzen ditu.

Erakundearen helburuak hauek dira:

  • Nazioarteko lankidetza bideratzea, meteorologia-behaketak eta kidekoak egiteko estazio-sareak sortzeko.
  • Meteorologia-informazioa azkar trukatzeko sistemak sortzea eta mantentzea sustatzea.
  • Meteorologia-behaketen normalizazioa sustatzea, eta behaketen eta estatistiken argitalpen uniformea ziurtatzea.
  • Meteorologiaren aplikazioa areagotzea abiazioan, itsas nabigazioan, uraren arazoetan, nekazaritzan eta beste giza jarduera batzuetan.
  • Hidrologia operatiboaren arloko jarduerak sustatzea eta zerbitzu meteorologikoen eta hidrologikoen arteko lankidetza estuari eustea.
  • Meteorologiaren ikerketa eta irakaskuntza sustatzea, eta jarduera horien nazioarteko alderdien koordinazioan laguntzea.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy