1960ko Udako Paralinpiar Jokoak
Erromako Udako Olinpiar Jokoak 1960 I. Olinpiada | |
---|---|
Hiria | Erroma (Italia) |
Estatu partehartzaileak | 23 |
Hasiera | Irailaren 18a |
Bukaera | Irailaren 25a |
Atleta kopurua | ~400 |
Estadioa | Aqua Acetosa |
Kirolak | 8 |
1960ko Udako Paralinpiar Jokoak (italieraz: I Giochi paralimpici estivi) gertakari honen I. edizioa izan ziren. Italiako Erroma hiriburuan egin zituzten, 1960ko irailaren 18tik 25era arte.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Stoke Mandevilleko IX. Nazioarteko Jokoak, atzeraeraginez 1960ko Udako Paralinpiar Jokoak izendatuak, nazioarteko lehen Paralinpiar Jokoak izan ziren, 1948ko eta 1952ko Stoke Mandevilleko Jokoen ondoren.[1] Stoke Mandeville Nazioarteko Joko Federazioak antolatu zituen. Nazioarteko Olinpiar Batzordeak "Paralinpiar Jokoak" izendapena 1984an onartu zuen lehenengo aldiz,[2] eta Nazioarteko Paralinpiar Batzordea 1989an eratu zuten.
Jokoak Erroman (Italia) antolatu zituzten 1960ko irailaren 18tik 25era, Udako Olinpiar Jokoekin batera. Paralinpiar Joko hauetan onartutako desgaitasun bakarra orno-muineko lesio akutua izan zen. 23 herrialdetako 400 kirolari inguruk parte hartu zuten.[2][3][4][5][6]
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dominak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Postua | Estatua | Urrea | Zilarra | Brontzea | Guztira |
---|---|---|---|---|---|
1 | Italia | 29 | 28 | 23 | 80 |
2 | Erresuma Batua | 20 | 15 | 20 | 55 |
3 | Mendebaldeko Alemania | 15 | 6 | 9 | 30 |
4 | Austria | 11 | 8 | 11 | 30 |
5 | Ameriketako Estatu Batuak | 11 | 7 | 7 | 25 |
6 | Norvegia | 9 | 3 | 4 | 16 |
7 | Australia | 3 | 6 | 1 | 10 |
8 | Herbehereak | 3 | 6 | 0 | 9 |
9 | Frantzia | 3 | 3 | 1 | 7 |
10 | Argentina | 2 | 3 | 1 | 6 |
11 | Hego Rhodesia | 2 | 1 | 2 | 5 |
12 | Irlanda | 2 | 0 | 0 | 2 |
13 | Suitza | 1 | 3 | 0 | 4 |
14 | Belgika | 1 | 1 | 1 | 3 |
15 | Finlandia | 1 | 0 | 0 | 1 |
16 | Israel | 0 | 2 | 2 | 4 |
16 | Malta | 0 | 2 | 2 | 4 |
Guztira | 113 | 94 | 84 | 291 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ "Summer Games Governance 1960 to 1992", IWAS
- ↑ a b Rome 1960, International Paralympic Committee (IPC)
- ↑ "Beijing Paralympics factsheet", BBC, July 11, 2008
- ↑ "Participation Numbers: Rome 1960 Paralympic Games", International Paralympic Committee
- ↑ IPC searchable database
- ↑ "Paralympic Games History", Channel Four Paralympics