Aras
Aras | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Eskualdea | Vianaldea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Aras | ||
Alkatea | Jesus Carlos Fernandez Rubio (Agrupacion Independiente Tres Aras) | ||
Posta kodea | 31239 | ||
INE kodea | 31026 | ||
Herritarra | arastar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°33′43″N 2°21′18″W / 42.561944444444°N 2.355°W | ||
Azalera | 17,72 km² | ||
Garaiera | 640 metro | ||
Distantzia | 88 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 148 (2023: −6) | ||
Dentsitatea | 0,08 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 36,61 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 41,67 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 2,37 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 4,10 (2018: %3,18) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.ayto-aras.es/ |
Aras[4] ([aɾas̺] ofizialki; batzuetan Hiru Aras [iɾu aɾas̺] edo Tres Aras [tres aɾas̺] formetarekin ere bai) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da. Lizarrako merindadeko mendebaldeko muturrean kokatzen den herri honek 184 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 88 kilometrora dago.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingurune naturala eta klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arasek Ebro ibaiko depresiogunearen berezko klima mediterraneo-kontinentala dauka. Neguak hotzak, udak beroak, aldaketa termiko handiak, eta euriak nahiko eskasak eta irregularrak izaten dira (batez ere udaberrian eta udazkenean egiten du euria).
Udalerri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arasek Azuelorekin eta Aguilar Kodeskoarekin egiten du muga iparraldean, Bargotarekin ekialdean, eta Vianarekin mendebaldean eta hegoaldean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1850eko hamarkadara arte Arasek Armañantzasekin udalerri bakarra osatu zuen.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codés izeneko gunean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Codés Azuelo" izeneko parke eolikoa dago. Instalaturiko potentzia 43,20 megawatteko da eta parkearen jabea Acciona Energia da gaur egun.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arasko biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bederatzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %4,62 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaletxea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arasko udaletxeko idazkaria, Aguilar Kodeskoa, Cabredo, Genevilla, Lapoblacion eta Marañongo idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Konstituzio Plaza, 13
2023-2027 legegintzaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023ko hauteskundeen ondorengo Arasko udalbatza | |||||
Alderdia |
2023ko maiatzak 28 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Juan Jose Los Arcos Fernandez (A.I. Tres Aras) | 1 / 5 |
||||
Jesus Carlos Fernandez Rubio (A.I. Tres Aras) | 1 / 5 |
||||
Maria Cristina Azpilicueta De Miguel (A.I. Tres Aras) | 1 / 5 |
||||
Isabel Abecia Diaz de Otazu (A.I. Tres Aras) | 1 / 5 |
||||
Maria Isabel Mendoza Alonso (A.I. Tres Aras) | 1 / 5 |
||||
*250 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan, hautagai zerrenda irekiekin bozkatzen denez, boto guztien ehuneko totala ez da zergaitik 100 izan behar. | |||||
Datuen iturria: Junta Electoral Central (Gaztelaniaz) |
Alkateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek izan dira Arasko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[5] | |
Maximino Perez Jubera[5] | 1979 | 1983 | Agrupacion de Electores San Juan | |
Juan Jose Los Arcos Murguiondo[5] | 1983 | 1987 | Agrupacion de Electores San Isidro de Aras | |
Javier Murguiondo Los Arcos[5][6] | 1987 | 1991 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Javier Murguiondo Los Arcos[5] | 1991 | 1995 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Javier Murguiondo Los Arcos[5] | 1995 | 1999 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Jesus Jubera Rubio[5][7][8][9] | 1999 | 2003 | Nafarroako Demokraten Elkargunea | |
Jose Manuel Saenz Quintero[5][7] | 2003 | 2007 | Agrupacion Independiente de Aras | |
Francisco Javier Murguiondo Marquinez[5][9] | 2007 | 2011 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Francisco Javier Murguiondo Marquinez[5][10] | 2011 | 2015 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Francisco Javier Murguiondo Marquinez[5][11] | 2015 | 2019 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Jesus Carlos Fernandez Rubio[5][12] | 2019 | 2023 | Agrupacion Independiente Tres Aras | |
Jesus Carlos Fernandez Rubio[13][14] | 2023 | Jardunean | Agrupacion Independiente Tres Aras |
Azpiegiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zerbitzuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aras "Kodes Mendizerrako Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da. Erakundeak Aguilar Kodeskoan du egoitza nagusia.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiak eta ospakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arasko herriko jaiak Gurutze Santuaren omenez ospatzen dira irailaren 14aren inguruan. Horrez gain, gainontzeko ospakizunen artean herriko patroi diren San Sebastianen eguna urtarrilaren 20an, San Isidro Nekazariaren eguna eta San Rokeren ospakizuna nabarmentzen dira.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arasko Andre Mariaren eliza Erdi Aroko jatorria duen eraikina da, baina gaur egungo itxura XVI. mendean eginiko zaharberritze baten ondorioa da. Portada errenazentista eta erretaula nagusia daude ikusgai, erretaula 1594an egin zen estilo erromanistan eta Ama Birjinaren bizitzako atalak irudikatzen ditu. Horrez gain, elizaren barruan, San Sebastian, San Roke, Jesusen Bihotza eta Sortzez Garbiaren irudiak gordetzen dira.
Baselizen artean, Kristo Santuaren baseliza XVII. mendean egina eta San Isidro Nekazariaren baseliza nabarmentzen dira. Horrez gain, hegoaldean, Sortako San Joanen komentuaren arrastoak daude: eraikina 1440an eraiki zen eta mende batzuk geroago, XVII. mendean, Bertan behera utzi zuten han bizi ziren abadeek.
Arastar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Vicente de Santa María (1742-1806), misiolari frantziskotarra.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ a b c d e f g h i j k l (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública.» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
- ↑ «Murguiondo Losarcos, Javier» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Un ayuntamiento navarro de 228 vecinos gastó 2 millones de euros sin control legal» El País 2004-01-24 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La Audiencia absuelve al ex alcalde de Aras de los delitos de malversación al no hallar pruebas suficientes» Europa Press 2007-05-14 (Noiz kontsultatua: 2020-07-24).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Aras salda un millón de euros de deuda con sus acreedores y abre nueva etapa» Diario de Navarra 2008-04-03 (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Gobierno foral aumenta el cobro de deuda a Aras por la mejora de cuentas» Diario de Navarra 2015-01-29 (Noiz kontsultatua: 2020-07-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Tiempos de cambio en Tierra Estella» Revista Calle Mayor 2015-05-29 (Noiz kontsultatua: 2024-10-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Satisfacción en Aras por la rehabilitación de la carretera de Viana» Diario de Noticias de Navarra 2021-05-02 (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Navarra, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Navarra 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los nuevos alcaldes y alcaldesas de Navarra» Diario de Navarra 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |