Consuelo Flecha
Consuelo Flecha | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Consuelo Flecha García |
Jaiotza | Bilbo, 1948ko otsailaren 13a (76 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea Madrilgo Unibertsitate Autonomoa |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea eta pedagogoa |
Enplegatzailea(k) | Sevillako Unibertsitatea |
Consuelo Flecha García (Bilbo, 1948ko otsailaren 13a) bizkaitar pedagogo eta unibertsitateko irakaslea da.[1] Madrilgo Complutense Unibertsitatean lizentziatua, 1998tik aurrera Hezkuntzaren Historiako katedraduna da Sevillako Unibertsitatean. Sevillako Unibertsitatean ari da irakasle-lanetan. Han, Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea da, Hezkuntza Garaikidearen Historiako eskolak ematen ditu, eta Emakumeen Hezkuntza- eta Lanbide-garapeneko eskolak ematen ditu.[1][2][3][4]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Consuelo Flecha Bilbon jaio zen 1948an, eta Filosofia eta Letretan lizentziatu zen 1970. urtean. Pedagogia arloan espezializatu zen, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Geroago, 1982an, unibertsitate berean, Hezkuntza Zientzietako doktoregoa egin zuen.[4]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1975etik 1981era bitartean, irakaskuntzan aritu zen, Sevillako Unibertsitateko (USE) irakasle arduradun eta Cádizko Unibertsitateko irakasle agregatu interino. 1981etik 1983ra Unibertsitate Eskolako irakasle agregatua izan zen, eta, urte berean, Unibertsitatea Erreformatzeko Legea aplikatuz, Unibertsitate Eskolako katedraduna izatera pasatu zen. Lan hori eta UNEDeko (Cádizko Zentro Elkartua)—Tutore lana uztartu zituen. 1998az geroztik, Hezkuntzaren Historiaren arloko Unibertsitateko katedraduna da Sevillako Unibertsitatean.[4]
Ikerketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere irakaskuntza-lanaz gain, Consuelo Flecha Garcíak ikerketa-proiektuak garatzen ditu, eta USE Psikologia Esperimentaleko Departamentuko "Emakumeak, ongizatea eta herritartasuna" ikerketa-taldeko kide da. Bere ikerketak emakumeen hezkuntza-prozesuetan, historian zehar (XIX. eta XX. mendeak, batez ere) eta egungoan oinarritzen dira,arlo horretako espezialista bihurtuz.[4]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat liburu argitaratu ditu, adibidez, “Las primeras universitarias en España” edo “Las mujeres en la legislación educativa española”, baita hainbat artikulu ere, besteak beste, "Mujeres y Universidad en España y en América Latina”; “Repensar la educación en tiempos de igualdad”; Revista Historia de la Educación Latina, ISSN 0122-2378, 17 bolumena, zk. 24 zenbakia, 2015. Gaia: Ofelia Uribe de Acosta; “Mujeres jóvenes y educación: logros y tareas”.[1][2][3]
Hizlari-lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irakasle gonbidatu gisa ere aritu da Europako (Portugal eta Italia), Iberoamerikako (Argentina, Txile, Kolonbia, Kuba eta Peru) eta Asiako (Taiwan) unibertsitateetan. Gainera, irakaskuntza-lana eta biltzarretako hizlari-lana uztartzen ditu, bai nazio mailan, bai nazioartean.1,4
Beste erakunde batzuen artean, Sevillako Unibertsitateko Emakumeen Ikasketen Diziplinarteko Mintegiko kide da eta Emakumeen Ikerketa Historikoaren Espainiako Elkartekoa da.[1][4]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haren lana saritu egin da, Sevillako Udalak 2009an emandako XII. Emakume Sariaz, edo Andaluziako Juntako Berdintasunerako Sailak 2012an Gazteen Balioak Garatzea sustatzen duten Ekimenen Meridiana Sariaz.[1][5][4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e catedraunesco.ufgd.edu.br
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Página de Consuelo Flecha García en SISIUS» investigacion.us.es (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Consuelo Flecha García» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).
- ↑ a b c d e f (Gaztelaniaz) «AMIT | Asociación de mujeres investigadoras y tecnólogas» AMIT (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).
- ↑ Mujeres en las aulas: Discursos de ruptura, deseos de continuidad. (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).