Kiawentiio
Kiawentiio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Akwesasne (en) , 2006ko apirilaren 28a (18 urte) |
Herrialdea | Kanada |
Talde etnikoa | Mohawk |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta abeslaria |
kiawentiio.com | |
|
Kiawenti:io Tarbell[1] (Akwesasne, Kanada, 2006ko apirilaren 28a[2]), Kiawentiio (ˌɡjɑːwənˈdiːjoʊ) izenez ezagunagoa, mohawk jatorriko kanadar aktore eta abeslaria da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mohawk familian jaio zen Akwesasne erreserban[3][4]. Bere gurasoak Barbara eta Corey Tarbell dira[5]. Kiawenti:io izenak «goiz ederra» esan nahi du mohawk hizkuntzan[6].
Cornwall uhartean hazi zen eta Akwesasneko eskolan ikasi zuen[7]. Ottawan eta New Yorken lan egiten du eta herritartasun bikoitza du[8].
Kanadako 200 aktore indigenen artean aukeratu zuten Ka'kweten papera egiteko Anne with an E telesaileko hirugarren denboraldian[9]. Paper hori egiteko, mikmak herriaren hizkuntza, historia eta kultura ikasi zituen[10].
2021ean, Maya Thomas antzeztu zuen Rutherford Falls telesailean. Urte berean Katararen papera lortu zuen Avatar: The Last Airbender telesailean[11].
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2019: Vancouver Film Critics Circle saria[12]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia |
---|---|---|
2020 | Beans | Beans |
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urteak | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2019 | Anne with an E | Ka'kwet | 5 ataletan |
2021 | Rutherford Falls | Maya Thomas | 2 ataletan |
2023 | What If...? | Wahta (ahotsa) | Atal batean: "What If... Kahhori Reshaped the World?" |
2024 | Avatar: The Last Airbender | Katara |
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diskoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- In My Head (2021)[13]
Singleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Light at the End (2020)[13]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Rising Star — Meet Kiawenti:io Tarbell from Anne with an E» CBC 2019-09-26 (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
- ↑ (Ingelesez) «Kiawentiio» TV Insider (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
- ↑ (Ingelesez) «Kiawentiio Biography» Tribute.ca (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
- ↑ (Ingelesez) Craig, Jo. «Who is Kiawentiio Tarbell? Explore the Instagram, Ethnicity and Roles of Avatar: The Last Airbender Actor» HITC 2021-08-13 (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
- ↑ (Ingelesez) Sumi, Glenn. «Beans star Kiawentiio starts her dramatic journey strong» Now 2021-04-15 (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
- ↑ (Ingelesez) «Acting up» Perch (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
- ↑ (Ingelesez) Lafrance, Derrick. «Kiawentiio Tarbell» Indian Time 2017-08-10 (Noiz kontsultatua: 2021-08-25).
- ↑ (Ingelesez) Mehta, Sia. «Instagram Live with Kiawentiio» Tiff 2021-02-13 (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
- ↑ (Ingelesez) «Kiawenti:io Tarbell» CBC (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
- ↑ (Ingelesez) «Rising Star Kiawenti:io Tarbell Talks about Her Experience on "Anne with an E"» Indian Times (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
- ↑ (Ingelesez) Webster, Andrew. «Netflix reveals cast for its live-action Avatar: The Last Airbender series» The Verge 2021-08-12 (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
- ↑ (Ingelesez) Castillo, Jorge Ignacio. «Vancouver Film Critics Name Violation Best Canadian Feature» Vancouver Film Critics Circle 2021-03-12 (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
- ↑ a b (Ingelesez) «Musician» Kiawentiio (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).