Content-Length: 91357 | pFad | http://eu.wikipedia.org/wiki/Marisol_Aznar

Marisol Aznar - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Marisol Aznar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marisol Aznar
Bizitza
JaiotzaZaragoza, 1972 (51/52 urte)
Herrialdea Espainia
Jarduerak
Jarduerakaktorea, gidoilaria eta abeslaria
IMDB: nm1588916 Edit the value on Wikidata

Marisol Aznar Mendoza (Zaragoza, 1972)[1] zaragozar aktorea, gidoilaria eta abeslaria da. Ezaguna da Oregon Televisión (TV) programarengatik, zinemako Bendita calamidad (2015) eta Perdiendo el este (2019) filmeengatik eta Cuerpo de élite eta El último show telesailetan parte hartzeagatik.[2]

Aznar Artearen Historian lizentziatua da eta Zaragozako Udal Antzerki Eskolan diplomatua.[1] Esketxak, antzezlanak, abestien letren konpositorea eta Oregon Televisión telebista saioko musikalen ahots femeninoak egin ditu, Aragon TV telebista autonomikoaren audientzia erregionaleko programa liderra.[3] Aragoiko aurpegi ezagunenetako bat da.

Aktorea da antzerki konpainietan, hala nola Teatro Hécate, Teatro de la Ribera, Teatro de la Estación edo La Luna Teatro. Los McClown Antzerki Konpainiako sortzailea, aktorea eta gidoilaria, eta Tiempos Modorros bezalako lanetan hartu du parte.[1] 2011n, antzerki konpainia propioa sortu zuen Jorge Asin kidearekin batera.[4]

2022tik, El patio de mi casa umorezko podcasta eta elkarrizketak gidatzen ditu Encarni Corralesekin batera, eta 2023an antzerki formatura pasatu zeni.​[5][6]

Aktore eta gidoilaria da hainbat saiotan, besteak bete, Que viene el Lobo (Antena Aragon), El club de la comedia (Canal Plus), Más te vale XXL (Canal Plus), Vaya Comunidad (Aragon TV), Alsa Kadula (Antena Aragon) edo Tres eran tres (Aragon TV) . Era berean hainbat telesailetan parte hartu du aktore gisa: Cuerpo de élite (Atresmedia Televisión), Señoras del (h)AMPA (Mediaset), El último show (Aragoi TV) eta Venga Juan (HBO Max).

Oregon Televisioneko denboraldi guztietako formatuaren sortzailea, gidoilaria eta aktorea da.[1]

"Al Son del Sur" taldeko kantaria da.[1][7]

2023an, Maria Frisarekin batera, bere lehen eleberria argitaratu zuen, No puede estar más contenta, inguruko atsekabeei aurre egin behar dien eta, batez ere, etengabe zelatatzen duen erru sentimenduari aurre egin behar dion adin ertaineko emakume baten inguruko umore liburua da.[8][9]

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2004an, 51.Ondas sarien aurkezlea izan zen Bartzelonako Gran Teatro del Liceo antzokian.[1][10]
  • 2014an, gidoilari eta aktore gisa parte hartu zuen Oregon Telebista saioak Telebista Akademiaren entretenimendu autonomikoko programa onenaren 2013-2014 Iris saria jaso zuen.[4]
  • 2013an, Zaragozako Pilar jaietako pregoilaria izan zen Jorge Asinekin batera.[11]
  • 2016an, Zilarrezko Sabina jaso zuen, Aragoiko emakumeak eguneroko bizitzan eta sorkuntza artistikoan ikusgarri egiten laguntzeagatik.[12]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: http://eu.wikipedia.org/wiki/Marisol_Aznar

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy