Content-Length: 91986 | pFad | http://eu.wikipedia.org/wiki/Marta_Kn%C3%B6rr_Jim%C3%A9nez

Marta Knörr Jiménez - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Marta Knörr Jiménez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marta Knörr Jiménez
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarta Knörr Jiménez
JaiotzaOviedo, 1968 (55/56 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa
Francisco Escudero Kontserbatorioa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Ahots motamezzosopranoa
Musika instrumentuaahotsa

Twitter: MartaKnorr Edit the value on Wikidata

Marta Knörr Jiménez (Oviedo, 1968) mezzosoprano espainiarra da.

Oviedon jaio zen 1968an eta Gasteizera joan zen bizitzera.[1] Hiri horretan hasi ziren kantu ikasketak sopranoaren María Ángeles Olariagak zuzendaritzapean eta Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan jarraitu zuen, guztion adostasunez lortu zuen Karrera Amaierako Ohorezko Saria.[2] Teresa Berganza mezzosopranoak telefonoz deitu zion, Clásicos populares irratsaioan entzun ondoren, Vienara joatera eta musika ikasketak zabaltzera animatzeko. Han 5 urte bizi izan zituen eta ahots-teknika landu zuen Susan Dennisekin eta opera-errepertorioa Itsvan Cserjanekin.[3] ,Real Conservatorio Superior de música de Madrid-en Mariana You Chi Yu irakaslearekin hobetu zuen bere teknika.

Bakarlari gisa nahiz ahots eta musika-ganberako talde desberdinetan lan egiten du askotariko genero eta estiloetan: opera, oratorioa eta kontzertua, eta, maiz, Aurelio Viribay senarrarekin, musikaria. Harekin hainbat musika-proiektu batu ditu, hala nola XX. mendeko Konpositore Espainiarren CDaren grabazioa.[4][5]

1998an Recital Lírico grabatu zuen, Enrique Granados, Joaquín Turina eta Jesús Guridiren kanta espainolekin eta Joseph Haydnen eta Gioachino Rossiniren italiarrekin. Italiako Stradivarius zigiluan, Benet Casablancas-en Retablo sobre textos de Paul Klee lehen grabazioaren protagonista izan zen. Trío Arbósekin batera, Alejandro Román konpositorearen lanen monografiko bat grabatu du Naxos zigilu diskografikorako.[6] Compañía Lírica Arte Operarekin, Dorabellak papera interpretatu zuen Mozarten Cosi fan tutte-n Espainiako hainbat antzokitan.[2]

2002an Cavatina Taldea sortu zuen, XVIII. eta XIX. mendeetako ahots taldearentzako errepertorioa interpretatzeko asmoz.[7] Horrez gaiz, Tres Cantoseko Musika Garaikidearen Nazioarteko Jaialdia zuzendu zuen.[8][9]

  • Francisco Viñas Nazioarteko Kantu Lehiaketako Epaimahaiaren sari berezia, Bartzelonan, 1988an.[2]
  • Recital Lírico.
  • Canciones del grupo de Madrid.
  • Compositoras españolas del siglo XX.
  • Benet Casablancas. Retablo sobre textos de Paul Klee, 2007.
  • Chamber Music de Alejandro Román con el Trío Arbós, 2016.[10][11]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: http://eu.wikipedia.org/wiki/Marta_Kn%C3%B6rr_Jim%C3%A9nez

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy