Mundo Deportivo
Mundo Deportivo | |
---|---|
Mota | kirolak |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | gaztelania |
Argitaratze lekua | Bartzelona |
Formatua | tabloide |
Argitaletxea | Grupo Godó |
Banaketa | |
Ekoizpen osoa | 76.722 (2017) |
Banatze-eremua | Espainia |
Maiztasuna | egunero |
Salneurria | 1 € |
Historia | |
Zuzendaria | Santi Nolla |
Identifikadoreak | |
ISSN | 2014-0548 |
www.mundodeportivo.com | |
Mundo Deportivo egunkaria kirol informazioko hedabide digitala eta paperekoa da. 1906an sortua, gazteleraz argitaratzen da eta Bartzelonan du egoitza. Kirolari, eta nagusiki, futbolari lotutako informazioa lantzen du. Kirolaren, eta bereziki, futbolaren gaurkotasuna lantzea da hedabide honen ezaugarri nagusia. Futbolaz gain, saskibaloia eta motorrari eskainitako atal propioak ditu. Hauekin batera, “kirol gehiago” sailean, tenisa, golfa, igeriketa… ere lantzen ditu. Grupo Godó enpresak argitaratzen du. La Vanguardia egunkaria ere bertako kide da. EGM-ren arabera, 2001etik 2017ra bitartean Mundo Deportivo, Espainiako kirol egunkarien artean, hirugarren postuan kokatu da As eta Marca egunkarien atzetik.
Mundo Deportivok hainbat edizio ditu:
- Madrilgoa (Mundo Atlético)
- Bizkaikoa (Mundo Deportivo Bizkaia)
- Gipuzkoakoa (Mundo Deportivo Gipuzkoa)
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundo Deportivo SAU egunkariaren enpresa Sozietate Anonimo Unipertsonala da. Sozietate Anonimo Unipertsonal honen akzionista bakarra Godó taldea da, Grupo Godo SA, alegia.
Mundo Deportivo Bartzelonako Godó komunikazio taldearen barruan dago. 1998an sortu zen Godó enpresa eta Mundo Deportivoren lehen argitalpena 1906koa da. Administrazio kontseilua Javier Godó presidenteak, bere seme-alaba Carlos Godó Valls (kontseilari ordezkaria) eta Ana Godó Vallsek (batzordekide) eta Juan Pablo Tornos Masek (idazkari ez kontseilaria) osatzen dute. Mundo Deportivoko zuzendaria eta zuzendari exekutiboa Santi Nolla da (2018).
Prezio politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundo Deportivo papereko edizioaren ale bakoitzak euro 1-eko prezioa du (2018).
Mundo Deportivo aldizkari digitalaren eduki guztiak doakoak dira, ez dago ezer ordaindu beharrik bere albisteak irakurtzeko. Irakurleei harpidetzeko hainbat aukera ezberdin eskaintzen dizkie.
Hedapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako kirol egunkarien artean hirugarren salduena da Mundo Deportivo, Marca eta As egunkarien atzetik. Sport kirol egunkaria atzetik du. Espainiar egunkari guztien rankingean zortzigarren postuan kokatzen da Mundo Deportivo. OJD -ren arabera, 2016ko uztailetik 2017ko ekaina bitartean batez beste eguneko 76.722 ale[1] inprimatu ziren. Horietatik, 50.790 iristen ziren irakurleen eskuetara. Alde handia dago erkidegoaren arabera, izan ere, 42.512 ale inprimatu ziren Katalunian; eta Euskal Autonomia Erkidegoan, 9.558 (31.348 eta 6.492 ale iristen ziren irakurleengana bataz beste). Nahiz eta kirol egunkaria izan eta, beraz, normalean asteburuetan informazio gehiago izan, salmentetan ez zen nabaritzen alde handirik astelehenetik larunbatera edo igandeetan. Astean zehar 76.368 ale zabaltzen ziren eta 50.469ko hedapena zuen. Igandeetan, berriz, 78.867 egunkari inprimatuetatik 52.592 hedatzen ziren.
Godó taldean dauden komunikabideak[2]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Prentsa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La Vanguardia
- La Vanguardia Dossier
- Mundo Deportivo
- Magazine
Ikus-entzunezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- RAC1
- RAC105
- 8tv
- Nova Veranda
Digitala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La Vanguardia
- Mundo Deportivo
- RAC1
- YaEncontre.com
Zerbitzuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Marina BCN
- Servicios Corporativos
- CREA
Publizitatea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Godó Strategies