Nicolaas Bloembergen
Nicolaas Bloembergen (Dordrecht, Herbehereak, 1920ko martxoaren 11 – Tucson, 2017ko irailaren 5a) estatubatuar fisikaria izan zen, jatorriz herbeherearra.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Utrechteko Unibertsitatean egin zituen fisikako ikasketak. 1945ean, Estatu Batuetara aldatu zen, eta ikerketa-lanak egiten hasi zen Harvard Unibertsitatean. Han, irakasle laguntzaile gisa jardun zuen lehenik, irakasle izendatu zuten 1957an, eta irakasle emeritu egin zuten 1990ean.
Gai likido, solido eta gasen erresonantzia magnetiko nuklearraren eta erresonantzia ferromagnetikoaren inguruan egindako lanengatik da, batez ere, ezaguna. Laser bidez bakarrik antzeman daitezkeen fenomenoak ikertu zituen, eta erradiazio elektromagnetikoek eta materiak nolako elkarreragina duten aztertu zuen.
1981ean, Fisikako Nobel saria irabazi zuen Bloembergenek, A. L. Schawlow eta K. Siegbahn lankideekin batera, laser-espektroskopiari buruz egindako lanengatik eta laser-irradiazioek molekularen egiturari buruzko informazio xehea lortzeko duten baliagarritasuna nabarmendu izanagatik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1920ko jaiotzak
- 2017ko heriotzak
- Ameriketako Estatu Batuetako fisikariak
- Herbehereetako fisikariak
- Fisikako Nobel Saridunak
- Frantziako Zientzien Akademiako kideak
- Optikariak
- Herbeherear estatubatuarrak
- Harvard Unibertsitateko ikasleak
- Harvard Unibertsitateko irakasleak
- Bihotz-gutxiegitasunaren ondorioz hildakoak