Osona
Osona Kataluniako ipar-ekialdean dagoen barnealdeko eskualdea da, Bartzelonako probintzia (48 udalerri) eta Gironakoaren (3) artean kokatutakoa.
138.630 biztanle zituen 2005ean, 154.588 aldiz 2012an. Vic udalerri nagusi eta hiriburu du (48.287 biztanle 2018an). 1.245,2 km²-ko azalera dauka.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldean Ripollès, Garrotxa eta Berguedà, mendebaldean Moianès eta Bages, ekialdean Selva eta hegoaldean Vallès Oriental eskualdeak mugakide ditu.
Bisaura, Lluçanès, Plana de Vic, Cabrerès, Voltreganès eta Guilleries-Montseny azpieskualdeak dira.
Inguru naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldean, Pirinioaurrean Milanys, Bellmunt eta Curull-eko medilerroak daude, ipar-ekialdean Cabrerès-eko goi-ordokiarekin (Serralada Transversal) lotzen direnak. Ekialdean, Ter ibarrak banatzen du goi-lautada hau Les Guillerieséko mendigunetik, Montsenyekin lotutakoa. Matagalls (1.698 m) da azken mendigune honen tontor nagusia. Pla de la Calma (Montseny) eta Bertí aldea hegoaldean kokatuta daude. Mendebaldean, azkenik, Moianès eta Lluçanès-eko goi-ordokiak daude.
Udalerri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira Osonako udalerririk populatuenak, beti ere 2.000 biztanletik gorakoak:
- Vic: 42.498 biztanle 2015ean.
- Manlleu: 20.228.
- Torelló: 13.881.
- Tona: 8.021.
- Centelles: 7.372.
- Taradell: 6.262.
- Roda de Ter: 6.122.
- Balenyà: 3.711.
- Seva: 3.434.
- Sant Hipòlit de Voltregà: 3.429.
- Les Masies de Voltregà: 3.165.
- Sant Julià de Vilatorta: 3.104.
- Prats de Lluçanès: 2.580.
- Gurb: 2.545.
- Sant Pere de Torelló: 2.433.
- Calldetenes: 2.427.
- Folgueroles: 2.285.
- Santa Eugenia de Berga: 2.204.
- L'Esquirol: 2.150.
- Sant Quirze de Besora: 2.132.
- Sant Vicenç de Torelló: 2.001.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Viceko katedrala
- Santuari de la Mare de Déu de l'Ajuda (Balenyà).
- Santuari de la Mare de Déu de la Gleva (Les Masies de Voltregà).
- Montesquiuko gaztelua.
- Castell de Quer (Prats de Lluçanès).
- Sant Vicenç de Torellóko eliza.
- Torellóko Mendi Zinemaldia
Pertsonaia ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Andreu Febrer (1375?-1437?), olerkaria.
- Jaume Balmes (1810-1848), filosofoa.
- Ildefons Cerdà i Sunyer (1815-1876), ingeniari, politiko eta hirigilea.
- Jacint Verdaguer (1845-1902), olerkaria.
- Jaume Font (1894-1963), apezpikua.
- Àngel Colom (1951-), politikari subiranista.
- Quimi Portet (1957-), musikaria.
- Josep Anglada (1959-), politikari ultraeskuindarra.
- Melchor Mauri (1966-), txirrindularia.
- Francesc Homs (1969-), politikari nazionalista.
- Àlex Crivillé (1970-), motoziklista.
- Laura Camps (1976-), saskibaloi jokalaria.
- Carles Mundó (1976-), politikari subiranista.
- Marta Rovira (1977-), politikari subiranista erbesteratua.
- Raül López (1983-), saskibaloi jokalaria.
- Joana Serrat (1983-), kantautorea.
- Marta Pascal (1983-), politikari subiranista.
- Isaac Peraire (1985-), politikari subiranista.
- Irene Solà (1990-), idazlea.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Katalanez) Osonako eskualde kontseiluaren webgunea
Kataluniako eskualdeak | ||
---|---|---|
Alt Camp • Alt Empordà • Alt Penedès • Alt Urgell • Alta Ribagorça • Anoia • Bages • Baix Camp • Baix Ebre • Baix Empordà • Baix Llobregat • Baix Penedès • Baixa Cerdanya • Barcelonès • Berguedà • Conca de Barberà • Garraf • Garrigues • Garrotxa • Gironès • Maresme • Moianès • Montsià • Noguera • Osona • Pallars Jussà • Pallars Sobirà • Pla de l'Estany • Pla d'Urgell • Priorat • Ribera d'Ebre • Ripollès • Segarra • Segrià • Selva • Solsonès • Tarragonès • Terra Alta • Urgell • Arango harana • Vallès Occidental • Vallès Oriental |