Peter Weiss
Peter Weiss (Nowawes, Alemania, 1916ko azaroaren 8a - Stockholm, Suedia, 1982ko maiatzaren 10a) alemanezko eta suedierazko idazlea izan zen, sortzez alemaniarra, gero suediar herritartasuna hartu zuena. Literaturaz gainera, margolaritza eta zinema ere landu zituen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Judu jatorriko merkatari baten semea zen. Aurrena Britainia Handira erbesteratu zen; handik Txekoslovakiara joan zen bizitzera, eta gero Suediara. Pragako margolaritza-akademian egin zituen ikasketak. Suediara joanik, suedieraz idazten hasi zen. Gerra ondoren, margolaritza utzi eta alemanez idazten hasi zen atzera. 1960. urte inguruan, antzerki-lanak idazten hasi zen. 1964an Marat-Sade antzerki lan ospetsua argitaratu zuen. B. Brechten eragin handia izan zuen eta hark bezala idazleak konpromiso politikoa hartu behar duela uste zuen.
Haren obra aipagarri batzuk: eleberriak, Der Schatten des Körpers des Kutschers (1954, Orgazalearen gorputzaren itzala), Abschied von den Eltern (1961, Agur gurasoei) eta Fluchtpunkt (1962, Ihesa) eleberriak; Marat-Sade (1964), Die Ermittlung (1965, Bilaketa) eta Der Gesang von lusitanischen Popanz (1967, Lusitaniako panparroiaren kantua) antzerkiak; Diskurs über die Vogeschichte und den Verlauf des lang andauernden Befreiungskrieges in Vietnam (1968, Vietnamgo askapen gerra amaigabearen hasiera eta garapenari buruzko hitzaldia) eta Trotzki im Exil (1971, Trotski erbestean) saiakerak, besteak beste.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peter Weiss |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.