Ritu Beri
Ritu Beri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New Delhi, 1972ko maiatzaren 3a (52 urte) |
Herrialdea | India |
Hezkuntza | |
Heziketa | Delhiko Unibertsitatea National Institute of Fashion Technology (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | moda-diseinatzailea |
Ritu Beri (New Delhi, India, 1972ko maiatzaren 3a) moda-diseinatzaile indiarra da, nazioartean ezaguna. Bere marka atera zuen Indian 1990eko abenduan.[1]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Moda-marka frantses baten buru izan zen lehen diseinatzaile asiarra izan zen, 2002ko martxoan. Marka hori Jean-Louis Scherrer da.[2] The Luxury League irabazi asmorik gabeko erakundea sortu zuen, Indiako modaren industrian sormena eta berrikuntza sustatzeko.[3][4] Ritu Beri Khadi & Village (KVIC) Industria Batzordeko aholkulari izendatu zuten.[5] Batzorde hori Indiako Gobernuko mikro, enpresa txiki eta ertainen ministerioaren zati da. Gutxiengoen Ministerioak 2015. urtean sortutako USTTAD[6] (garapenerako arte tradizionaletako trebetasunak eguneratzea eta entrenamendua) delakoarekin ere lotuta dago.[7]
Nazioarteko bezero garrantzitsuen artean daude Bill Clinton, Carlos III.a Erresuma Batukoa, Nicole Kidman, Andie MacDowell, Laetitia Casta, Elizabeth Jagger eta Jerry Hall. Indiako bere ohiko bezeroak dira, besteak beste, Madhuri Dixit, Rani Mukerji, Preity Zinta, Vidya Balan, Sushmita Sen, Shobhaa De, Dia Mirza, Akshay Kumar, AR Rahman, Rekha, Hema Malini, Smt Sushma Swaraj ministroa, Shazia Ilmi, Meenakshi Lekhi, Najma Heptullah politikaria eta Parmeshwar Godrej filantropoa.
Rituk Frantziako moda-denden bidez saltzen ditu bere lanak, eta boutique bat du New Delhin.[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Ritu Beri» www.rituberi.com.
- ↑ «rediff.com: Ritu Beri takes over at Scherrer» www.rediff.com.
- ↑ Codrops. «The Luxury League» www.theluxuryleague.in.
- ↑ «How Ritu Beri is putting India’s luxury labels on the global map» VOGUE India.
- ↑ Need to make Khadi the fabric of the moment: Ritu Beri - Times of India. .
- ↑ «Union Government launches USTAAD Scheme for Traditional Artisans in Varanasi» currentaffairs.gktoday.in.
- ↑ Ritu Beri is the designer for Indian government’s first ever luxury initiative - Born of web. 10 de abril de 2016.
- ↑ «Ritu Beri calls herself 'first idiot' of Indian fashion» Hindustan Times 12 de diciembre de 2012.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Ritu Beri» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.