San Sebastian baseliza (Berastegi)
San Sebastian baseliza | |
---|---|
San Sebastian baselizaren irudia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Berastegi |
Koordenatuak | 43°07′N 1°58′W / 43.12°N 1.97°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1340 (egutegi gregorianoa) |
Arkitektura | |
Santa Sebastian baseliza Gipuzkoako Berastegi udalerrian dagoen baseliza bat da, Leitzalde auzoan. Hain zuzen ere, Berastegitik Leitzara doan errepidea Gorosmendi mendatetik igarotzen den lekuan dagoen muino baten gainean, oso nabarmen eta ikusgai, 533 metroko garaieran.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ustez XIV. mendean eraikia izan zen.
Egun, hutsik dago, baina, ustez Erdi Arokoak diren leihoak kontserbatzen ditu. 1340. urtean existitzen zelako datuak badaude; urte horretan, santuaren aldeko kofradia bat sortu baitzen: “Santxastingo-konpadria”.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oinplano laukizuzeneko eta egitura oso sotileko eraikina da. Harlanduz egina dago.
Baselizan arkuharriak eta hormabularrak interes gehien pizten dutenak dira.
Kondaira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Sebastian izurri eta legenarraren babestzailetzat hartzen zuten. Bertan monje bat bakarrik bizi izan zela kontatzen da. Egunero iturri batetara ur bila jaisten zen. Iturri hori oraindik ere Praile-Iturri izenez ezagutzen da.