Wikipedia:Txokoa/2011ko urtarrila
Wikipediak 10 urte
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikipediak 10 urte beteko ditu urtarrilaren 15ean. Euskarazko Wikipediak aurten ere egingo ditu, abenduaren 6an, nahiz eta lehenengo artikulu hartatik asko itxoin behar izan genuen lehenengo lan serioak egiten hasteko. Badirudi mundu osoan zehar jaiak antolatzen ari direla honi begira. Guk ere zerbait egin ahal dugu, ezta? Informazio gehiago aurki daiteke hemen, baita proposamenak egiteko modua ere: Wikipedia Ten. -Theklan · · 22:40, 1 Urtarrila 2011 (UTC)
- Urtarrilaren 15erako edizio "maratoi" bat sortzen badugu edo euskarazko Wikipediako edizio-kopuruaren errekorra gainditu? Logo bat ere sortu dezakegu, sitenoticean ohartxo bat jarri jendea ohartzeko, publizitate pixkat egin interneten... Zerbait martxan jarri behar dugu, nire ustez.--An13sa ✎ 19:20, 5 Urtarrila 2011 (UTC)
- Orri bat sortu dut horretarako eta sitenoticean ohartxo bat jarri dut jendeak ikus dezan.--An13sa ✎ 18:40, 6 Urtarrila 2011 (UTC)
- Nire ustez urtarrilaren 15a goizegi da (hurrengo astean da). Baina bai egingo nuke horrelako zerbait: edizio maratoi bat, edo artikulu gehien sortzen diren eguna... eskolekin ere saiatu, sare sozialetan landu eta Zuzeu edo Sustatu bezalako guneekin ere zerbait egin. Hau da, berria ahalik eta gehien hedatu. Data bat jarri eta egun horretan ea lortzen dugun ehunka orrialde sortu eta milaka edizio egitea. Noiz izan daiteke? -Theklan · · 00:59, 8 Urtarrila 2011 (UTC)
- Data urtarrilaren bukaeran edo otsailean jarri dezakezu. Bestalde, ez dut funtzionamendua oso ondo ezagutzen, baina interesgarria iruditu zait twitter-en kontutxo bat sortzea euwiki-rako. http://twitter.com/euwikipedia2011 . Ea zer iruditzen zaizuen. (Kontuak edonork erabili dezakegu eta nahi duenari emango diot pasahitza.--An13sa ✎ 11:18, 8 Urtarrila 2011 (UTC)
- Urteurrena bada, data ezinbestekoa da. Urtarrilaren 15a goizegia da, baina urteurrena otsailean ospatu.... Hobe dugu 15ean zerbait xume egitea, otsailean edo geroago euskal astea ospatzea eta, gero, abendurako eu-wikiren urteurrena ondo prestatu. --Marklar 11:38, 8 Urtarrila 2011 (UTC)
- Ez du zertan. Gure urteurrena berez abenduaren 6an da, beraz urte osoan dago aukera gauzak egiteko. Nik egingo nuke urtarrilaren 15erako itxi zer egingo dugun eta hori izatea gure ospakizuna. Eta gero martxoan egin daiteke egun bat jarri, edo aste bat... edo nahi duguna. -Theklan · · 11:43, 8 Urtarrila 2011 (UTC)
- Urteurrena bada, data ezinbestekoa da. Urtarrilaren 15a goizegia da, baina urteurrena otsailean ospatu.... Hobe dugu 15ean zerbait xume egitea, otsailean edo geroago euskal astea ospatzea eta, gero, abendurako eu-wikiren urteurrena ondo prestatu. --Marklar 11:38, 8 Urtarrila 2011 (UTC)
- Data urtarrilaren bukaeran edo otsailean jarri dezakezu. Bestalde, ez dut funtzionamendua oso ondo ezagutzen, baina interesgarria iruditu zait twitter-en kontutxo bat sortzea euwiki-rako. http://twitter.com/euwikipedia2011 . Ea zer iruditzen zaizuen. (Kontuak edonork erabili dezakegu eta nahi duenari emango diot pasahitza.--An13sa ✎ 11:18, 8 Urtarrila 2011 (UTC)
- Nire ustez urtarrilaren 15a goizegi da (hurrengo astean da). Baina bai egingo nuke horrelako zerbait: edizio maratoi bat, edo artikulu gehien sortzen diren eguna... eskolekin ere saiatu, sare sozialetan landu eta Zuzeu edo Sustatu bezalako guneekin ere zerbait egin. Hau da, berria ahalik eta gehien hedatu. Data bat jarri eta egun horretan ea lortzen dugun ehunka orrialde sortu eta milaka edizio egitea. Noiz izan daiteke? -Theklan · · 00:59, 8 Urtarrila 2011 (UTC)
- Orri bat sortu dut horretarako eta sitenoticean ohartxo bat jarri dut jendeak ikus dezan.--An13sa ✎ 18:40, 6 Urtarrila 2011 (UTC)
- Urtarrilaren 15erako edizio "maratoi" bat sortzen badugu edo euskarazko Wikipediako edizio-kopuruaren errekorra gainditu? Logo bat ere sortu dezakegu, sitenoticean ohartxo bat jarri jendea ohartzeko, publizitate pixkat egin interneten... Zerbait martxan jarri behar dugu, nire ustez.--An13sa ✎ 19:20, 5 Urtarrila 2011 (UTC)
Mmmm, wikipedia honen urtebetetzea Abenduak 6an da, baina ezin dugu ahaztu gure proiektua beste proiektu handiago baten parte ere badela (Wikipedia osoa) eta horri hasiera eman zion eguna ere, urtarrilak 15, hein batean gure urtebetetzea badela. 15erako ez dago asko egiterik, hurbil baitago, baina urtean zehar eta abenduak 6rako zerbait polita egin genezake. 15erako egin genezakeena da adierazpen bat idatzi eta komunikabideetara bidali, bere garaian 25.000 artikuluekin egin genuen modura. Zuek esan. --Janfri; bai esan? 12:35, 8 Urtarrila 2011 (UTC)
- Ideia ona da hori. Baina agian bertan ere zehazten dugu zer egingo dugun. Nire ustez hilabete bat har dezakegu, otsaila erdirarte, adibidez, eta zerbait handiagoa deitu. Ondo egon daiteke auzolan eguna deitzea, ahalik eta edizio eta artikulu gehien sortzeko. Orrialde berezi batekin, ikastetxeetan zer egin daitekeen zehaztuz, adibidez, kazetariek zer egin dezaketen... horrelako zerbait. Baina hori 15eko adierazpen horretan ager dadila jada, jendeak aukera izan dezan parte-hartzeko. -Theklan · · 12:56, 8 Urtarrila 2011 (UTC)
- UEUko posta zerrendan bota dut mail bat laguntza eskatuz. Nire ustez Unibertsitateetan zerbait antolatu daiteke, nolabaiteko edizio maratoiak, baina bakoitzak bere arloan. Ea zer dioten.-Theklan · · 13:07, 8 Urtarrila 2011 (UTC)
- Eta zelan wikiurte osorako helburu bat izatea? Urtarrilaren 15ean hasi eta abenduaren 6rako helburu bikoitza (kuantitatibo eta kualitatiboa): 100.000 artikulu eta %5a >10 KiB-koa (gehiago? gutxiago?). Janfrik proposaturiko adierazpenean euskal gizarteari aurkeztu, laguntza eskatu helburua betetzeko eta ekin!. Behin lortuta, eu-wikiren urteurrenerako zerbait prestatu --Marklar 14:59, 8 Urtarrila 2011 (UTC)
- Hori helburu handiegia da. 100.000 ia %100a handitzea litzateke. Berez jarri gaitezke eta artikuluak ero moduan sortu, baina ez dut uste posible denik. Bestelako erronka bat jarriko nuke: 4 postu igotzea Wikipedien rankinean. Hau posible da eta ez lirateke hainbeste artikulu izango. -Theklan · · 12:06, 9 Urtarrila 2011 (UTC)
- Nik uste dut hau egin dezakegula, ea zer iruditzen zaizuen:

- Urtarrilaren 15ean ekintza xume bat antolatu. Adibidez, komunikabideetara adierazpen bat bidali, logoa aldatu, sitenoticea, etc.
- Otsailean edo martxoan Euskal astea, kalitatearen astea edo horrelako zerbait prestatu
- Abenduaren 6ean ekintzaren bat antolatu. Adibidez, katalanezkoan edizio simultaneoak egin behar dituzte une berean Katalan Herrietako hainbat hirietatik, etab.
--An13sa ✎ 20:03, 9 Urtarrila 2011 (UTC)
Wikiurterako helburu bat: Galizierazko Wikipedia nola edo hala gainditzea. Honek Euskarazko Wikipediari prestigioa eta irudi ona emango lioke, artikulu kopuruari dagokionez iberiar penintsulako 4. Wikipedia bilakatuko ginelako. Kontutan hartu galiziera hiztunak euskaldunak baino ia hiru edo lau aldiz gehiago direla, hortaz Euskarazko Wikipediarentzat aurretik jartzea sekulako lorpena lizateke. Helburu hau lortzeko gakoa Frantzia edota edozein herrialdeetako udalerrien artikuluak masiboki sortzean dagoela iruditzen zait.
--Euskalduna 21:25, 2011ko urtarrilaren 9a (UTC)
- 15a larunbata da, eta GARAren GAUR 8 gehigarrian Wikipediaren urteurrenari buruz zerbait argitaratuko dute. Uste dut aldeko eta aurkako iritzi batzuk bilduko direla. Ni aldeko iritzi-artikulotxo bat prestatzen nabil. Agian beste batek beste artikulu bat prestatu zezakeen BERRIAn argitaratzeko.--Unai (esan) 09:10, 10 Urtarrila 2011 (UTC)
- BERRIAtik zerbait eskatu dute idazteko? Nik zerbait idazteko asmoa banuen, blogean behintzat, ez dakidana da ea gero eurak interesaturik egongo diren edukian edota nik eginiko artikuluak pena merezi duen... Dena dela, blogeko guztia moduan edonork erabiltzeko moduko CC-BY lizentzia batekin egongo litzateke.--Janfri; bai esan? 16:27, 11 Urtarrila 2011 (UTC)
- GARArena eskaera bat izan da. BERRIAk ez du ezer eskatu, nik dakidala, behintzat. Nahi baduzu, haiekin jar zaitezke kontaktuan —Teketenek jakingo du nola— zure blogean argitaratu baino lehen (primizia eskertuko dutelakoan diot). Bestela, bada, zure blogean, eta ondoren ZABALDUko genuke ;-) --Unai (esan) 17:15, 11 Urtarrila 2011 (UTC)
- BERRIAtik zerbait eskatu dute idazteko? Nik zerbait idazteko asmoa banuen, blogean behintzat, ez dakidana da ea gero eurak interesaturik egongo diren edukian edota nik eginiko artikuluak pena merezi duen... Dena dela, blogeko guztia moduan edonork erabiltzeko moduko CC-BY lizentzia batekin egongo litzateke.--Janfri; bai esan? 16:27, 11 Urtarrila 2011 (UTC)
Epa! ETB3ko Nickdutnik saioan ere pieza labur-labur bat prestatzen ari gara urteurrenaren berri emateko. Testua neu ari naiz prestatzen, hemen zein ingelesezko Wikipedian aurkitu ditudan hainbat datutan oinarrituta, eta uste dut bere garaian Mikel-i euskarazkoaren inguruan egin genion elkarrizketaren piezatxo batzuk ere berrerabiliko ditugula. Testuaren zirriborroa hemen duzue ikusgai, ekarpenik edo zuzenketarik-edo? Eskerrik asko! --Joxe 23:30, 11 Urtarrila 2011 (UTC)
- Bihar, urtarrilak 15, zer iruditzen zaizue banner hau jartzea sitenoticean?
--An13sa ✎ 16:27, 14 Urtarrila 2011 (UTC)
- Alde - --Joxemai; (erantzunak) 16:37, 14 Urtarrila 2011 (UTC)
GARAren Gaur8n argitaratutakoa: http://www.gaur8.info/edukiak/20110114/243102/Wikipedia-milioika-artikulu-ez-ezik-zaleak-eta-kritikoak-pilatu-dituen-kaxa-erraldoia (Amagoia Mujikaren artikulua + nire iritzia), http://www.gaur8.info/edukiak/20110114/243105/Wikipedia-aurrera (Iratxe Esnaolaren artikulua) eta http://www.gaur8.info/bitakorak/hetzordua/2011/01/15/10-urte/ (Galder Gonzalezen artikulua). --Unai (esan) 10:43, 15 Urtarrila 2011 (UTC)
Aste honetako Albisteak 2.0 saioan gaia jorratu dugu ere: -Theklan · · 19:23, 15 Urtarrila 2011 (UTC)
- Ez diot inori galdetu, baina egia esan beste wikipediatan egiten dabiltza, eta logoa egun batzuetarako aldatu dut. Ez ziren orduak ere erantzun bat itxoiteko. Beraz ez bazarete ados, esan... eta kitto! -Theklan · · 00:18, 16 Urtarrila 2011 (UTC)
- Atzo ETB1 telebista katean Wikipediaren 10. urteurrenaren albistea eman zuten. --Euskalduna - 0:54, 2011ko urtarrilaren 16a (UTC)
Wikimania eta blokeoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurtengo Wikimania Haifan izango da, Israel. Nire iritzi politiko pertsonala da Israeli boikota egin behar zaiola, eta horretan ibili naiz azken egun hauetan, lekuz aldatzea eskatuz eta hainbat arazo egon daitezkeela argudiatuz. Konkretuki hemen egin nuen. Orain bertan blokeatu naute (egun bakar bat) kritika politikoa egitea eurentzat irain bat delako. Ez dizuet eskatzen ezer egiteko... bakarrik jakiteko eztabaida hori hor dagoela. -Theklan · · 18:59, 12 Urtarrila 2011 (UTC)
- Mezu bat utzi diot blokeatzaileari. Ez naiz eztabaidaren mamian sartuko —ez nago oso ados defendatzen ari zarenarekin: estatu guztiek dute alde ilunen bat; ez dut uste Argentinak maputxeak oso ondo tratatzen dituenik, eta bertan ospatu zen azkenaurreko Wikimania—, baina onartezina iruditzen zait ia 35.000 aldaketa egin dituen lankide bat ohartarazpenik gabe blokeatzea.--Unai (esan) 10:06, 13 Urtarrila 2011 (UTC)
Erreferentziak eta oharrak banatzeko gida
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jakin dezazuen besterik ez. Laguntza orrian jarri dut nola egin daitekeen oin-oharrak eta erreferentziak banatzeko eta artikulua renderizatzerako orduan dena ordenatuta egoteko, sekzio banatan, alde batetik oin-oharrak (artikuluaren azalpen osagarria eskaintzen dutenak) eta bestetik erreferentzia bibliografikoak egoteko. Hau da, Montori artikuluan argi ikusten den modura, erreferentzietan dena batera nahastuta ez egoteko, alegia. Ea probetxugarria zaizuen.--Janfri; bai esan? 14:15, 13 Urtarrila 2011 (UTC)
- Aupa Janfri eta besteak, ideia interesgarria izan daiteke bi kontzeptuak banatzea; hala ere orain arte ez diot bestelako garrantzirik eman, paperezko argitalpenetan bederen oso normala delako biak (hau da, erreferentzia bibliografikoak zein informazio gehigarriak) batera agertzea. Hori da dudan zalantza bakarra. Agian wikipedia paperezkoa ez izatearen beste abantaila bat...baina zer diote argitaratzeaz dakitenek?--Adrar; esan 17:41, 14 Urtarrila 2011 (UTC)
Posta zerrenda berria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo guztioi,
Eusko Jaurlaritzak kaleratuko zuen entziklopedia dela eta, aurrerapenak egon dira eta gauza batzuk hobeto kudeatu ahal izateko, zenbait wikilariri wikilarion elkarte bat sortzea otu zaigu (katalanek Amical daukaten modura). Hori guztiori koordinatzeko posta-zerrenda bat sortu dugu, gehiago jakin nahi baduzue edota proiektuan laguntzeko prest bazaudete, bidali niri mezu bat eta emango dizuet alta bertan. Momentuz Theklan, Adrar, Assar, Josugoni, Unai, TXiKi, Xabier eta zortzirok gaude. Animatu! --Janfri; bai esan? 15:34, 21 Urtarrila 2011 (UTC)
- Arazo batzuk zeudela eta, helbidea kendu dut. Animatu izena ematera!--Janfri; bai esan? 14:31, 22 Urtarrila 2011 (UTC)
- Nere kasuan itzalpetik lan egitea nahiago dut.--Euskalduna; 22:49, 2011ko urtarrilaren 23a (UTC)
Wikipediaren administrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orri hau begiratuz, ikus dezakegu badaudela 3 administratzaile azken 7 hilabeteetan aldaketarik burutu ez dutenak eta burokraten kasuan berdina gertatzen da lankide batekin. Nik ondorengoa proposatzen dut:
- Administratzaileentzako eta burokratentzako politika bana ezartea: iraupena, aktibotasuna, lanak... (orain arte administratzailea aukeratu politika bakarrik baitago).
- Duela 7 hilabetetik geldi dauden 3 administratzaileei estatus hori kentzea eta administratzaile berri 1 izendatzea (bat izendatzea nahikoa iruditzen zait).
- Duela 8 hilabetetik geldi dagoen burokratari estatus hori kendu eta berri bat izendatzea.
Ea zer iruditzen zaizuen. Ondo izan.--An13sa ✎ 11:36, 14 Urtarrila 2011 (UTC)
- Oro har, bat nator, batez ere lehenengo puntuarekin. Bigarrena eta hirugarrena ere zentzuzkoak iruditzen zaizkit, baina premiazkoena da baldintza horiek zehaztea. Gero, jakina, lankide horiek baldintzak betetzen ez badituzte, estatusa galduko dute.
- Hona hemen proposamen bat: «Sei hilabetez jarduerarik egin ezean, administratzaileak/burokratak estatus hori galduko du». Edo sei hilabete gehiegi da? Ez dakit... Beste Wikipedietan zer arautu duten begiratzea komeni litzateke (baina, jakina, euskal Wikipediak baditu bere ezaugarriak, eta besteek egiten dutena itsu-itsuan kopiatu beharrik ez dugu). --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 12:01, 14 Urtarrila 2011 (UTC)
- Egia da badirela administratzaileak batere lanik egiten ez dutenak edo oso gutxi. Baina administratzaile eskumenak kentzea, besterik gabe, zigorra deritzot. Gainera, jarduera eza aise saihestu beharreko baldintza da. Nik uste dut aurretik administratzaileari bere egoeraz galdetu beharko geniokeela eta borondatez lortu bere dimisioa. Izan ere, lanik egiten ez duten administratzaileak ez dira beharrezkoak eta denborarekin arazoak bakarrik ekarriko lituzke, administratzaile talde handia sortu, baina lanik egiten ez duena. - --Joxemai; (erantzunak) 13:35, 14 Urtarrila 2011 (UTC)
- Nik alde teknikoaz bakarrik arituko naiz (alde ez teknikoaz, statu quoa mantentzearen aldekoa naiz): Ez da horren erraza administratzaile bati baimenak kentzea, berez ezin dezake burokrata batek egin, Steward-ek edo Jimmy Wales-ek egin dezakete bakarrik. Eta printzipioz, administrazio-baimenak kentzeko arrazoi bi daude bakarrik: administratzaileak boluntarioki berak eskatzea edo bere baimenen erabilera desegokia egitea, eta ostean komite batek aztertzen du kasu bakoitza. Beste proiektu batzutan saiakerak egon dira politika bat ezartzeko, baina kontsentsura heldu barik. --Janfri; bai esan? 13:57, 14 Urtarrila 2011 (UTC)
- Egia da badirela administratzaileak batere lanik egiten ez dutenak edo oso gutxi. Baina administratzaile eskumenak kentzea, besterik gabe, zigorra deritzot. Gainera, jarduera eza aise saihestu beharreko baldintza da. Nik uste dut aurretik administratzaileari bere egoeraz galdetu beharko geniokeela eta borondatez lortu bere dimisioa. Izan ere, lanik egiten ez duten administratzaileak ez dira beharrezkoak eta denborarekin arazoak bakarrik ekarriko lituzke, administratzaile talde handia sortu, baina lanik egiten ez duena. - --Joxemai; (erantzunak) 13:35, 14 Urtarrila 2011 (UTC)
Egia esatera, administratzaile eta burokrata kargu horiek kultura elkarteetako zuzendaritza batzordeetako karguen antzekoak zirela uste nuen: boluntario lan saiatua, gehienetan aldi batez egitekoa, gero elkarteko beste kide bati txanda pasatzeko. Boluntario bakarren batzuek ia bizitza osoa ematen dute elkarte bateko zuzendaritzan, baina ez da ohikoena, gehienok urteren batzuk egin ondoren nekea izaten dugu (edo niri hala gertatu izan zait, behintzat). Beste Wikipedietan begiratuta, ordea, egia da kargu horiek betiko direla ia-ia, eta kargua kentzea oso zaila izaten dela.
Wikipedia honi dagokionez, «Administratzaile izateko baldintzak» izeneko orrian, hau jartzen du: «Administratzaile izateko, lankideak aktiboa izan beharko du eta wikipedian erregulartasunez parte hartu, komunitateak erabakiko duelarik aktibotasun nahikoa duen administratzaile izateko edo ez». Beraz, edonork ireki dezake administratzaile bat kargutik kentzeko eztabaida eta bozketa, horretarako dauden bideak erabiliz (An13sak egin duen bezala).
Ez dut interes berezirik inor kargutik kentzeko edo kargu berriak izendatzeko. Hala ere, arestian aipatu dudan orri horretan bertan hauxe dio:
« |
|
» |
Oraintxe gutxieneko horiek ez ditugu betetzen: gaur, euskal Wikipediak 63.468 artikulu izanik, 13 administratzaile/burokrata behar genituzke. Hala ere, 8 administratzaile aktibo eta 2 burokrata aktibo ditugu. Eta bi burokrata aktibo horietako bat 8 administratzaile aktiboen zerrendan ere sartuta dago. Beraz, gure arau hori beteko badugu, nahitaezkoa da orain beste lau administratzaile izendatzea, eta administratzaileetako bi burokrata izendatzea. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 10:08, 17 Urtarrila 2011 (UTC)
- Arrazoi duzu Xabier, administratzaile eta burokrata estatusak betiko ematen dira, horrek dituen abantaila eta desabantaila guztiekin. Nik neuk, ez diot inolako xarmarik ikusten karguari eta nigatik balitz edizio kopuru batetik gora dagoen mundu guztia egingo nuke administratzaile, kaka garbitzearen lana gehiagoren artean banatzeko, (wikiarkeologia pixkat eginez ikus daiteke aurretik ere esan dudala), baina politika bere garaian zehaztu genuen eta nik errealistatzat eta balekotzat dut bertako irizpideak. Eta jarraitu beharrekoa denez (beno, tira, ez da biblia, aldatu daiteke), arrazoi osoa duzu, administratzaile eta burokratak behar dira.--Janfri; bai esan? 10:24, 17 Urtarrila 2011 (UTC)
Fitxategien igoera murriztea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo. Ez dakit ondo irudituko ote zaizuen, baina zera proposatuko nuke, teknikoki posible izatekotan: fitxategien igoera murriztea, administratzaileek soilik egin ahal dezaten (ospakizunetarako logo bereziak igo izan ditugu inoiz). Bestela, jendeak jarraitzen du irudiak igotzen, eta horrek lana baino ez du ematen... --Unai (esan) 10:04, 10 Azaroa 2010 (UTC)
- Bere garaian begira egon nintzen eta gure esku ez dagoen zerbait zela ikusi nuen (goian eskatu behar da). Berriro informatuko naiz, ea. --Janfri; bai esan? 11:57, 11 Azaroa 2010 (UTC)
- Ematen du Bugzillan egin behar dela eskaera. Gaztelerazko wikipediako adibidea ez dut aurkitu, bai ordea wikiesanetakoa.--Janfri; bai esan? 19:27, 24 Azaroa 2010 (UTC)
Valentziako udalerriak bukatu gabe
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Valentziako probintziak udalerri guztien artikuluak sortuta daude, baina alfabetikoki Moncadatik behera, artikulu guztiek datu berdinak dituzte (copy-paste egin da eta ez dira zuzendu). Jakin dezazuen.