Apirilaren 28
Itxura
Apirilaren 28a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hamazortzigarren eguna da, 119garrena bisurteetan. 247 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1366 – Gernikako hiribilduaren sorrera.
- 1977 – ETAk Antonio Galan Aceituno guardia zibileko sargentua hil zuen Tolosan.
- 1979 – ETAk Pedro Ruiz Rodriguez udaltzaina hil zuen Durangon.
- 1980 – ETAk Rufino Muñoz Alcalde goardia zibila hil zuen Oiartzunen.
- 2009 – Txerri gripearen lehenengo kasua baieztatu zuten Euskal Herrian.
- 2014 – Akitania-Euskadi euroeskualdea: Iñigo Urkulluk Alain Rousset presidente karguan ordezkatu zuen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1977 – Rote Zora, Alemaniako emakume eta lesbianek osatutako talde armatua, ezagutzera eman zuten, Medikuen Ganbera Federalaren Koloniako egoitzan bonba bat leherrarazita.
- 1981 – Galiziak bere autonomia-estatutua onartu zuen eta martxan jarri zuen.
- 2001 – Dennis Tito, lehenengo espazio-turista, espaziora abiatu zen.
- 2010 – Gaztelania, euskara, galiziera, katalana eta valentziera Espainiako Senatuan erabiltzeko proposamena aurrera atera zen.
- 2011 – Marokoko Marrakex hirian egindako atentatuan hamasei pertsona hil ziren, hildako gehienak turista atzerritarrak zirelarik.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1865 – Emakume afrikarra (frantsesez: L'Africaine), Giacomo Meyerbeerren musika eta Eugène Scriberen libretoa duen opera estreinatu zen Parisko Opera antzokian.
- 1970 – Elliot Silverstein estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Richard Harris irlandar aktoreak antzeztutako A Man Called Horse filma estreinatu zen.
- 1971 – Woody Allen estatubatuar zinema zuzendaria, gidoigilea eta aktorearen Bananas filma estreinatu zen.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2009 – Kickstarter, proiektu sortzaile eta berriak finantzatzeko erabiltzen den mikromezenasgo plataforma abian jarri zen.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1773 – Bernard Dubourdieu, lapurtar itsasgizona eta Frantziako Itsas Armadako kapitaina (h. 1811).
- 1788 – Marcelino Oraa, nafar militar eta politikaria (h. 1851).
- 1873 – Prudentzio Abarrategi, Besamotza, bizkaitar bertsopaper saltzailea.
- 1883 – Prudentzio Gerekiz, Prudencio de la Cruz, bizkaitar apaiz trinitarioa (h. 1936).
- 1914 – Juan Agustin Zumalabe, euskal olerkaria eta itzultzailea (h. 1981).
- 1921 – Julio Catania, euskal opera abeslaria (h. 2002).
- 1934 – Javier Pradera, gipuzkoar abokatu eta kazetaria (h. 2011).
- 1953 – Margarita Uria, bizkaitar abokatu eta politikari jeltzalea.
- 1957 –
- Pedro Azpiazu, EAJko bizkaitar politikaria.
- Léopold Eyharts, Europar Agentzia Espazialeko (ESA) lapurtar astronauta, lehen euskal astronauta.
- 1960 – Joserra Fachado, gipuzkoar aktorea eta pailazoa.
- 1968 – Axun Aierbe, gipuzkoar hizkuntzalaria, EHUko irakaslea, itzultzailea eta euskalgintzako eragilea (h. 2008).
- 1970 – José Ramón Cuspinera, bizkaitar saskibaloi entrenatzailea.
- 1971 – Igor Leturia, gipuzkoar informatikaria eta ikertzailea.
- 1973 – Jabi Luaces, bizkaitar futbol entrenatzailea.
- 1975 – Barby Kelly, irlandar musikaria, The Kelly Family taldeko kidea, Beraskoainen (h. 2021).
- 1978 – Maria Eizagirre, gipuzkoar kazetaria.
- 1979 – Maider Esparza, nafar gimnasta ohia.
- 1982 – Pablo González Yagüe, bizkaitar-errusiar kazetaria eta politologoa, Moskun.
- 1984 – Joseba Olagarai, nafar telebista-aurkezlea.
- 1986 – Hedoi Etxarte, euskal idazlea eta biolin-jotzailea.
- 1990 – Jone Uria, bizkaitar bertsolaria.
- 1997 – Amaia Aberasturi, bizkaitar aktorea.
- 1998 – José Javier Hualde, nafar futbolaria.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1402 – Nezahualcóyotl, Texcocoko erregea (h. 1472).
- 1442 – Eduardo IV.a Ingalaterrakoa, Ingalaterrako erregea (h. 1483)
- 1758 – James Monroe, Ameriketako Estatu Batuetako 5. Presidentea (h. 1831).
- 1761 – Prudencio de Guadalfajara, espainiar noble eta militarra, Nafarroako erregeordea (h. 1855).
- 1838 – Tobias Asser, herbeheretar legelaria, 1911ko Bakearen Nobel Saria (h. 1913).
- 1854 – Hertha Ayrton, britainiar ingeniaria, matematikaria, fisikaria eta asmatzailea (h. 1923).
- 1868 – Émile Bernard, frantziar margolari postimpresionista eta idazlea (h. 1941).
- 1874 – Karl Kraus, austriar poeta eta idazle satirikoa (h. 1936).
- 1878 – Lionel Barrymore, estatubatuar antzerki, zinema eta irrati aktorea (h. 1954).
- 1883 –
- Alfredo Baeschlin, suitzar arkitekto, margolari, eskultore eta idazlea (h. 1964).
- Etta Federn, austriar idazle, itzultzaile, pedagogo, militante anarkista, anarkosindikalista eta anarkofeminista (h. 1951).
- 1889 – António de Oliveira Salazar, Portugalgo lehen ministro eta diktadorea (h. 1970).
- 1900 –
- Jan Hendrik Oort, frisiar astronomoa (h. 1992).
- Maurice Thorez, frantziar politikaria (h. 1964).
- 1902 – Alexandre Kojève, errusiar jatorriko frantziar filosofoa (h. 1968).
- 1906 –
- Anthony Accardo, estatubatuar mafiosoa (h. 1992).
- Kurt Gödel, austria-hungariar matematikari, logiko eta filosofoa, historiako logikari garrantzitsuenetakotzat joa (h. 1978).
- 1908 – Oskar Schindler, Sudeteetako alemaniar enpresaburua, 1.200 juduri Holokaustotik bizirik ateratzen lagundu zielako famatua (h. 1974).
- 1911 - Vera Peters, kanadar zirujaua, onkologoa eta ikertzaile klinikoa (h. 1993).
- 1916 – Ferruccio Lamborghini, italiar industria gizona, Lamborghini automobil-enpresaren sortzailea (h. 1993).
- 1917 – Valentín García Yebra, espainiar itzultzaile eta idazlea (h. 2010).
- 1918 – Eli Eduardo de Gortari, mexikar filosofo eta politikaria (h. 1991).
- 1919 – Franco Rossi, italiar zinemagilea (h. 2000).
- 1920 – Leonor Lambertini, brasildar aktore eta gidoilaria (h. 1993).
- 1922 – Pino Cerami, italiar-belgiar txirrindularia (h. 2014).
- 1924 – Kenneth Kaunda, lehendabiziko Zambiako presidentea (h. 2021).
- 1926 – Harper Lee, estatubatuar idazlea (h. 2016).
- 1928 –
- Yves Klein, frantziar artista, Body Arteko aitzindaria (h. 1962).
- Vitelio Ruiz Hernández, kubatar hizkuntzalari eta pedagogoa (h. 2019).
- Eugene Shoemaker, estatubatuar astronomoa eta geologoa, planetologia zientziaren sortzaileetako bat (h. 1997).
- 1929 –
- André Robert, kanadar zientzialaria (h. 1993).
- Rogelio Salmona, kolonbiar arkitektoa (h. 2007).
- 1930 – James Baker, estatubatuar politikaria.
- 1931 – Takashi Mizuno, japoniar futbolaria.
- 1932 – Francisco López Hernández, espainiar eskultore eta unibertsitateko irakaslea (h. 2017).
- 1936 – Tarek Aziz, irakiar politikaria, Saddam Hussein Irakeko diktadorearen laguntzailea (h. 2015).
- 1937 – Saddam Hussein, Irakeko diktadorea (h. 2006).
- 1941 –
- Lucien Aimar, frantziar txirrindulari ohia.
- Ann-Margret, suediar-estatubatuar aktore eta abeslaria.
- Ivà, kataluniar komikigilea (h. 1993).
- Karl Barry Sharpless, estatubatuar kimikaria eta unibertsitate-irakaslea, 2001eko Kimikako Nobel Saria.
- 1942 – Francisco Rico Manrique, kataluniar filologoa (h. 2024).
- 1943 – Jacques Dutronc, frantziar rock abeslari, kantautore, gitarrajole, konposatzaile eta aktorea.
- 1948 – Terry Pratchett, fantasia eta zientzia fikziozko ingeles idazlea (h. 2015).
- 1950 – Jay Leno, estatubatuar umorista eta telebista aurkezlea.
- 1953 –
- Roberto Bolaño, txiletar idazle eta poeta (h. 2003).
- Kim Gordon, estatubatuar abeslaria, gitarrista, baxu-jotzailea eta idazlea, Sonic Youtheko kide sortzailea.
- 1955 – Saeb Erekat, palestinar politikari eta diplomazialaria, Palestinaren Askapenerako Erakundeko idazkari nagusia (h. 2020).
- 1957 - Maria Jose Toro Nozal, espainiar zientzialaria, irakaslea eta ikertzailea.
- 1958 – Mary McDonnell, estatubatuar aktorea.
- 1959 –
- Elspeth Beard, arkitekto eta motozalea, munduari bira motoz eman dion lehen emakume ingelesa.
- Erhard Loretan, suitzar alpinista, 14 zortzimilakoak igotzea lortu zuen munduko hirugarren mendizalea (h. 2011).
- 1960 –
- Pedro Bordaberry, uruguaitar abokatua, irakaslea eta politikaria, Colorado Alderdikoa.
- Ian Rankin, eskoziar eleberrigilea.
- Walter Zenga, italiar futbol atezain ohia.
- 1963 - Obiageli Ezekwesili, nigeriar aditua ekonomia-politikan.
- 1970 – Cholo Simeone, argentinar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1971 –
- Bridget Moynahan, estatubatuar aktore eta modeloa.
- Jaume Ponsarnau, kataluniar saskibaloi entrenatzailea.
- 1972 –
- Edwin Ifeanyi, kamerundar japoniar futbolari ohia.
- Koji Kondo, japoniar futbolaria (h. 2003).
- 1973 –
- Jorge Garcia, estatubatuar aktorea.
- Andrew Mehrtens, zeelandaberritar errugbilari ohia.
- 1974 –
- Penélope Cruz, espainiar aktorea.
- Margo Dydek, poloniar saskibaloi jokalaria (h. 2011).
- 1975 – Jose Luis Marti, espainiar futbolari ohia.
- 1977 –
- Rôni, brasildar futbolari ohia.
- Trần Thị Nga, giza eskubideen defendatzaile vietnamdarra.
- 1978 – José Adrián Bonilla, costaricar txirrindularia.
- 1980 –
- Karolina Gočeva, ipar mazedoniar abeslaria.
- Bradley Wiggins, pista eta errepideko britaniar txirrindularia.
- 1981 – Jessica Alba, estatubatuar aktorea.
- 1985 – Nausicaa Bonnín, kataluniar aktorea.
- 1986 – Ankhmaa, mongoliar abeslari, aktore eta ekoizlea.
- 1987 – Leiomy Maldonado, puertorricar jatorriko estatubatuar modelo, dantzari, dantza-irakasle eta ekintzailea.
- 1988 –
- Juan Mata, espainiar futbolaria.
- Jiyai Shin, hegokorear golflaria.
- 1989 –
- Miriam Giovanelli, espainiar aktorea.
- Emil Salomonsson, suediar futbolaria.
- 1994 –
- Milos Degenek, australiar futbolaria.
- Mina Tanaka, japoniar futbolaria.
- 1995 – Tim Kempton Jr., estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- 1997 – Olivia Nova, estatubatuar aktore pornografikoa (h. 2018).
- 1999 - Valeria Castro, kanariar kantautorea.
- 2001 – María Parrado, espainiar pop abeslaria.
- 2006 – Kiawentiio, kanadar aktore eta abeslaria.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1575 – Juan Martinez Zaldibiakoa, gipuzkoar historialaria eta agintari oinaztarra (j. c. 1500).
- 1773 – Joan Batista Gamiz, euskal olerkaria (j. 1696).
- 1874 – Castor Andetxaga, bizkaitar militar karlista (j. 1801).
- 1890 – Jean Iribarne, zuberotar idazlea (j. 1814).
- 1894 – Felix Aramendia, nafar medikua, Madrilen (j. 1856).
- 1933 – José María Amilibia, gipuzkoar abokatu eta politikaria (j. 1900).
- 1960 – Manex Etxamendi, euskal idazle eta bertsolaria (j. 1873).
- 1993 – Enrique Txabarri, euskal belar hockey jokalaria, Madrilen (j. 1903).
- 2003 – Carmelo Morales, euskal txirrindularia, Castro Urdialesen (j. 1930).
- 2006 – Mari Jose Urruzola, gipuzkoar pedagogoa, feminista eta gaztelaniazko idazlea (j. 1940).
- 2009 – Javier Ortiz, donostiar kazetaria, Madrilen (j. 1948).
- 2013 – Sunti Amilibia, gipuzkoar idazle eta poeta, Txileko Santiagon (j. 1917).
- 2017 –
- Juan Bautista Berasategi, gipuzkoar zinema-zuzendaria (j. 1951).
- Imanol Oruemazaga, bizkaitar apaiz, kultur eragile, politikari eta historialaria (j. 1931).
- 2022 – Fernando Sáenz Lacalle, nafar apaiza, San Salvadorreko artzapezpikua, La Libertaden (j. 1932).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1069 – Magnus II.a Norvegiakoa, Norvegiako erregea (j. 1048).
- 1076 – Svend II.a Danimarkakoa, Danimarkako erregea (j. c. 1019).
- 1109 – Hugo Clunykoa, Clunyko abadea (j. 1024).
- 1192 – Konrado Montferratokoa, Jerusalemgo erregea.
- 1721 – Mary Read, pirata ingelesa, garai guztietako emakumezko pirata ospetsuenetakoa.
- 1754 – Giovanni Battista Piazzetta, italiar pintorea, dekoratzailea eta eskultorea.
- 1807 – Jacob Philipp Hackert, alemaniar margolaria (j. 1737).
- 1811 – Jacques-André Emery, frantziar apaiza (j. 1732).
- 1813 – Mikhail Kutuzov, errusiar militarra (j. 1745).
- 1853 – Johann Ludwig Tieck, alemaniar idazlea (j. 1773).
- 1892 – Ludvig Holstein-Holsteinborg, Danimarkako lehen ministroa (j. 1815).
- 1900 – Jennie Drinkwater Conklin, estatubatuar idazle eta aktibista (j. 1841).
- 1901 – Paule Minck, frantziar idazle, kazetari eta hizlari sozialista, komunista eta feminista (j. 1839).
- 1903 – Josiah Willard Gibbs, estatubatuar fisikarian, termodinamikaren oinarrien finkatzaileetako bat (j. 1839).
- 1908 – Belle Gunness, norvegiar-estatubatuar serieko hiltzailea (j. 1859).
- 1918 – Gavrilo Princip, Franz Ferdinand Austriakoa eta honen emazte Sophie Chotek hil zituen serbobosniar abertzalea (j. 1894).
- 1922 – Paul Deschanel, Frantziako presidentea (j. 1855).
- 1927 – Li Dazhao, txinatar iraultzailea (j. 1888).
- 1936 – Fuad I.a Egiptokoa, Egiptoko erregea (j. 1868).
- 1945 –
- Benito Mussolini, Italiako Erresumako lehen ministroa eta Italiako Errepublika Sozialaren ducea (j. 1883).
- Clara Petacci, Benito Mussoliniren azken amorantea, berarekin batera fusilatua (j. 1912).
- 1954 – Léon Jouhaux, frantziar sindikalista, 1951ko Bakearen Nobel Saria (j. 1879).
- 1960 – Carlos Ibáñez del Campo, Txileko presidentea (j. 1877).
- 1964 – Milton Margai, Sierra Leonako aurreneko lehen ministroa (j. 1895).
- 1970 – Ed Begley, estatubatuar aktorea (j. 1901).
- 1973 – Jacques Maritain, frantziar filosofo katolikoa (j. 1882).
- 1978 –
- Mohammed Daoud Khan, Afganistango lehen presidentea, estatu kolpean eraila (j. 1909).
- Roman Karmen, sobietar zinemagilea, zinemagintzaren historiako dokumentalgile handienetakoa (j. 1906).
- 1983 – Fritz Luchsinger, suitzar alpinista, Lhotse mendiaren lehen igoera egin zuenetako bat (j. 1921).
- 1984 – Sylvia Ashton-Warner, zeelandaberritar idazle, poeta eta hezitzailea (j. 1908).
- 1989 – Raúl Sendic, uruguaiar politikaria eta gerrillaria (j. 1925).
- 1991 – Eduardo Moreiras, galiziar idazlea (j. 1914).
- 1992 – Francis Bacon, irlandar margolaria (j. 1909).
- 1993 –
- Dominique Bozo, frantziar museo-arduraduna (j. 1935).
- Valentina Grizodubova, Sobietar Batasuneko lehen emakume pilotuetako bat, Sobietar Batasuneko Heroia (j. 1909).
- 1999 –
- Alf Ramsey, britainiar futbolaria eta entrenatzailea, bere herrialdean sari gehien jaso zituen futbolaria (j. 1920).
- Arthur Leonard Schawlow, estatubatuar fisikaria, 1981eko Fisikako Nobel Saria (j. 1921).
- 2000 – Penelope Fitzgerald, ingeles eleberrigile, olerkari, saiakeragile eta biografoa (j. 1916).
- 2002 – Aleksandr Lebed, errusiar militar eta politikaria (j. 1950).
- 2007 –
- Joaquin Navarro Estevan, espainiar politikari eta epailea (j. 1939).
- Carl Friedrich von Weizsäcker, alemaniar fisikari eta filosofoa (j. 1912).
- 2009 – Idea Vilariño, uruguaitar poeta, saiakera eta literatur kritikaria, itzultzailea, musikagilea eta irakaslea (j. 1920).
- 2011 – Erhard Loretan, suitzar alpinista, 14 zortzimilakoak igotzea lortu zuen munduko hirugarren mendizalea (j. 1959).
- 2012 –
- Fred Allen, zeelandaberritar errugbilari eta entrenatzailea (j. 1920).
- Matilde Camus, espainiar poeta eta idazlea (j. 1919).
- 2015 – Marcia Brown, estatubatuar idazle eta ilustratzailea, 30 haur liburu baino gehiagoduna (j. 1918).
- 2018 – Tetsuro Miura, japoniar futbolari eta entrenatzailea (j. 1956).
- 2019 – John Singleton, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1968).
- 2020 –
- Robert May (Oxfordeko May Baroia), australiar zientzialaria, Erresuma Batuko Gobernuko aholkulari zientifiko nagusia (j. 1936).
- Eddy Pieters Graafland – herbehereetar futbolaria, Herbehereetako atezainik onenetakoa (j. 1934).
- Michael Robinson, irlandar-britainiar futbolaria eta telebista aurkezlea (j. 1958).
- 2021 –
- Michael Collins, estatubatuar astronauta (j. 1930).
- Jean-Guy Pilon, quebectar olerkari eta eleberrigilea (j. 1930).
- El Risitas, espainiar umoregile eta aktorea (j. 1956).
- Federico Salas, Peruko lehen ministroa (j. 1950).
- 2022 – Juan Diego, espainiar aktorea (j. 1942).
- 2024 – Luz Fandiño, galiziar idazle, poeta eta aktibista (j. 1931).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Pruden/Prundet eta Zuhuri/Zuhurni/Prontxo/Prudens.
- Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna
Jaieguna, ondoko herrietan:
- Araban: San Prudentzio Arabako zaindariaren eguna, jaieguna Araba osoan.
- Bizkaian: Barakaldo (Lutxana).
- Gipuzkoan: Lazkao.
- Nafarroan: Corella.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |