Talisa Garcia
Talisa Garcia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Txile, 1973 (50/51 urte) |
Herrialdea | Txile Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Arts Educational School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta telebista-aktorea |
Talisa Garcia (Txile, 1973) Txilen jaiotako britainiar aktorea da. Baptiste telesail britainiarran Kim Vogel izeneko pertsonaia antzezteagatik ezaguna da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1973ko Txileko estatu kolpe garaian jaioa, bere gurasoengandik bereizi zuten. Lanbidez unibertsitate-irakasle zen emakume batek eta bere senarrak Garcia haurra kalean babesgabe aurkitu eta Swanseara bizitzera eraman zuten.[1]
Gurasatzakoek gizonezko generoarekin hazi zuten Garcia; honek, ordea, bere burua emakumetzat zuen. Gurasatzakoek bere genero nortasuna aintzatesten ez ziotela-eta mindurik, gaztaroan bere buruaz beste egiten saiatu zen behin baino gehiagotan. Azkenean, gurasatzakoek sexua berresleitzeko ebakuntza baimena eman zioten eta emakume bizitzen hasi zen.[1]
Ondoren Londresera bizitzera joan zen. Han antzezten hasi zen eta 2003an Londresko Arte Heziketa Eskolan Antzezpenean master-titulua eskuratu zuen.[1]
Orduz geroztik hainbat telesailetan agertu da.[1]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urteak | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2004 | Enduring Love | Ez da azaltzen kredituetan | |
The Green Bag Factor | Andere misteriotsua | Film laburra |
Telesailak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urteak | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2004 | Silent Witness | Suzi Bradley | 2 ataletan |
2006-2016 | Doctors | Gabriela Da Silva (2006an) Maria Perez (2016an) |
3 ataletan denera |
2019 | Baptiste | Kim Vogel |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d (Ingelesez) Gordon, Amie. (2019-02-18). «Transgender actress Talisa Garcia gets hit on by men and reckons still would even if they knew her past: Chilean-born actress, 45, who used to be known as Joseph reveals why she got role in new thriller Baptiste» Daily Mail (Noiz kontsultatua: 2019-04-23).