Alberto Pedro Torriente
Alberto Pedro Torriente (Habana, Kuba, 1954 – 2005) kubatar antzerki-idazle, antzezle eta olerkaria izan zen.
Alberto Pedro Torriente | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Habana, 1954ko irailaren 29a |
Herrialdea | Kuba |
Heriotza | Habana, 2005eko ekainaren 5a (50 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea eta aktorea |
Biografia
aldatu1987an Teatromío antzerki-taldea sortu zuen Miriam Lezcanorekin batera, eta talde harekin prestatu zituen bere antzerki-lan gehienak. Bere lanetan Kubako aberriaren erroetan eta hurbileko errealitatean oinarritzen zen, eta giza jokabidearen ikuspegi kritikoa eskaintzen zuen, Kubako errealitate aldakorraren islaren bidez.
Bere obretako pertsonaiak oso errealak dira, errealismo handiko lanak idatzi ohi zituen, baina, hala ere, nolabaiteko umorea ere nabarmentzen da, eta horrek ikuslearekiko hurbiltasuna eta sinesgarritasuna ematen die haren antzerkiei.
Aipagarriak dira, azkenaldiko testuen artean, Week-end en Bahía (1986, Week-end-a Bahian); Desamparado (1988, Babesgabe); Pasión Malinche (1991, Pasio Malintxea); Mestiza (1992, Mestizoa); Manteca (1993, Gantza); eta Delirio habanero (1995, Lilura habanarra).
Alberto Pedrok hainbat sari irabazi zituen, eta antzerkian ez ezik, zineman ere lan egin zuen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau Kubako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |