Amaia Uribe

Bertsolaria eta telebista aurkezlea

Amaia Uribe Astorkia (Forua, Bizkaia, 1985eko ekainaren 5a) bizkaitar bertsolaria eta euskal kazetaria da.[1][2] EITBren New Yorkeko berriemailea izan zen bost urtez.[3]

Amaia Uribe

(2008)
Bizitza
JaiotzaForua1985eko ekainaren 5a (39 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta telebista aurkezlea

Twitter: amaia_uribe Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Amaia Uribe Astorkia Bizkaiko Forua udalerrian jaio zen 1985eko ekaibaren 5ean. Ikus-entzunezko ikasketak egin eta telebista munduan sartu zen. Kazetari erreferente ditu Olatz Simon, Mikel Reparaz, Almudena Ariza[4]

Ibilbidea

aldatu

Euskal Telebistako albistegietan kazetari hasi zen eta 2008an. Asteburuetako lana zenez, ezinezkoa egin zitzaion bertsolaritzaz uztartzea.[4] Hitzetik Hortzera bertsolaritza saio aurkeztu zuen ETB 1 katean. Radio Euskadiko "Boulevard" saioan ere aritu zen lanean. 2018an txikitatik zuen ametsa bete ahal zian zuen, New Yorkeko berriemailea izatea.[4] 2018tik 2022ra jardun ostean Bilboko erredakziora itzuli zen.[4]

Ttap aldizkarian ere aritzen da kolaboratzaile lanetan, kazetaritza zabalago lantzeko aukera ematen dio, elkarrizketa luzeen bitartez.[4]

Berriemeile lana dela eta, zera esan zuen:

«Korrespontsala zarenean, une oro ari zara lanean, baina joan aurretik ere badakizu hori: ez dago txandarik, ez dago ordutegirik… Baina hori zen niri gustatzen zaidana, eta ez zitzaidan zail egiten».[4][3]

New Yorken berriemaile izatearen aldea

aldatu

Bera bakarrik zegoen, eta Estatu Batuetako hedabideak ohituta daude jende asko mugitzera lan bera egiteko. Baliabide asko dituzte. Horretaz gainera, zuzenekoak edonon eginteko aukera zegoen. Deigarria zen Uriberentzat Euskal Herrian baimen ugari behar izaten direla leku jakin batzuetara sartzeko, eta han oso erraza dela edonora sartzea eta grabatzea, kazetarien lana asko errespetatzen dute eta.

Bertsolari txapelketak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Amaia Uribe - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-24).
  2. «Amaia Uribe albisteak, ETBko berriemailearen azken ordukoa - EITB» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-24).
  3. a b eitb. (2023-01-10). BIBA ZUEK: Amaia Uribe. (Noiz kontsultatua: 2024-09-24).
  4. a b c d e f ««Damutu behar badut, izan dadila egin dudan zerbaitengatik»» bizkaia.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-24).

Kanpo estekak

aldatu
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy