Ferdinand Foch
Ferdinand Foch (1851ko urriaren 2a, Tarbe, Okzitania – 1929ko martxoaren 20a, Paris) frantziar militar bat izan zen. Berez, Frantziako Mariskal Nagusia izan zen.
Lehen Mundu Gerran zehar Aliatuen goi buruzagi nagusia ere izan zen. Versaillesko Ituna sinatu zenean aurrerago egia bilakatu ziren hitz hauek esan zituen: Hau ez da bake itun bat, hogei urteko armistizio bat besterik ez da.[1]
Biografia
aldatuJesuitekin egin zituen lehen ikasketak; Politeknikoan sartu zen (1871) eta 1877an kapitain egin zen. École de Guerren sakondu zituen ikasketak (1884) eta, ondoren, komandante graduaz irakasle (1896) eta brigadier jeneral gisa zuzendari (1907) izan zen bertan.
1903an, Des Principes de la Guerre argitaratu zuen eta, 1904an, De la Conduite de la Guerre.
Lehen Mundu Gerra hasi zenean, Joffrerekin batera, Paris hartzera zihoan alemaniar gudarostea Marnen geldiarazi zuen. Ypresen, Mantxako itsasarteko portuak salbatu zituzten oste ingeles-frantsesen gidari izan zen eta, 1916an, Sommeko gatazkan eragin handia izan zuen.
Gudarosteko estatu nagusiko buru izan zen Pétainen ordez (1917); 1918an aliatuen Jeneral Nagusi izendatu zuten; alemaniarren udaberriko erasoa geldiarazi zuen eta, alemaniarrak mendebaldeko frontetik atzeraraziz, bakea izenpetzeko bidea eman zuen (1918ko azaroaren 11).
1920ko Polonia-Sobietar Batasuna Gerran egindako lanagatik eta 1923an Poloniako altxamenduan Alemaniari eginiko presioagatik, mariskal egin zuten Polonian.
Ez zuen gustuko izan Versaillesko Ituna eta horrela esan zuen:
« | Hau ez da bake-itun bat, 20 urterako armistizioa baizik.[2] | » |
20 urte eta 2 hilabete geroago, II. Mundu Gerra hasi zen.
Mendebaldeko frontean I. Mundu Gerrari amaiera eman zion Compiègneko armistizioa sinatu zuten unea monumentu nazional bilakatu zen. Sinatu zeneko Société des Wagons-Lits-en 2.419 D zenbakidun tren-bagoia gorde zuten eta, Foch hil zenean, estatua bat ezarri zuten bere omenez. Estatua hori izan zen zutik geratu zen gauza bakarra 1940an naziek Frantzia hartu zutenean[3]. Urteetan egon zen leku huran abandonatuta eta bagoia Paris zegoen erakusgai. 1922ko azaroaren 11n hasi ziren gunea monumentalizatzen eta, 1927an, bagoia itzuli eta hura gordetzeko museo bat eraiki zen halaber[4].
1940ko ekainaren 21ean, Hitler bera Compiègnera joan zen; esvastikaz bete zuen eta, museoa suntsitu ondoren, bagoia frantsesen errendizioa sinatzeko erabili zuen. Gero, Alemaniara eraman zuten. Sute batek suntsitu zuen. Berlindik Turingiara eraman zuten, alemaniarrek bakea sinatzeko erabili zen bulegoa. Fede txarra aitatu zuen batek baino gehiagok, SS-ek ez zutelako han beste errendizio bat sinatzerik nahi[4].
Iruditegia
aldatu-
Fochen jaiotetxea Tarben.
-
Foch, Pershing eta Haig.
-
Versaillesko Ituna sinatu zen tren bagoia; eskuinetik hasita, Foch bigarrena da.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-12-12 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Henig, Ruth. (1995). Versailles and After, 1919-33. Routledge, 52 or..
- ↑ https://www.politicaexterior.com/articulos/politica-exterior/sobre-el-tratado-de-paz-de-versalles/
- ↑ https://web.archive.org/web/20180206190234/http://www.diariovasco.com/agencias/201707/12/paris-recibe-maniana-merkel-1010738.html
- ↑ a b https://elpais.com/cultura/2014/07/14/actualidad/1405354673_966040.html
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ferdinand Foch |