Iron Maiden Londresko Leyton aldeko heavy metal talde britaniarra da. Aurretik Gypsy's Kiss eta Smiler taldeetan aritu ondoren, Steve Harris baxu-jotzaile eta konpositoreak sortu zuen 18 urterekin, 1975ean. 2002an Ivor Novelo Saria irabazi zuten; Hollywood's Rock Walkean sartuak izan ziren 2005ean. Askotan historiako heavy metal talderik onentzat jo dira, baita rock and roll talderik onena ere. Taldeak hainbat eragin izan ditu: besteak beste, UFO, Thin Lizzy eta Deep Purplerenak. 2017an 100 miloi disko saldu zituztela adierazi zuten.

Iron Maiden
Iron Maiden 2008an Parisen. Ezkerretik eskuinera: Bruce Dickinson, Adrian Smith, Steve Harris, Dave Murray eta Janick Gers.
Datuak
EzizenakDave Murray: Moonface
JatorriaLeyton, Londres , Erresuma Batua
Musika motaHeavy metal , NWOBHM
InstrumentuakGitarra, Baxua, Bateria, (Ahotsa)
Urteak1975 - gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)EMI, Sanctuary
Taldekideak
Bruce Dickinson
Dave Murray
Adrian Smith
Janick Gers
Steve Harris
Nicko McBrain
Lehengo taldekideak
Clive Burr
Paul Di'Anno
Blaze Bayley
Dennis Stratton
Doug Sampson
Paul Cairns
Paul Todd
Dave Mac
Tony Parsons
Dennis Wilcock
Terry Wapram
Thunderstick
Tony Moore
Ron Matthews
Bob Sawyer
Terry Rance
Paul Day
Dave Sullivan
Sariak
Jasotako sariak
Informazio gehigarria
www.ironmaiden.com
IMDB: nm1442043 Facebook: ironmaiden Twitter: ironmaiden Instagram: ironmaiden MySpace: ironmaiden Youtube: UCaisXKBdNOYqGr2qOXCLchQ TikTok: ironmaiden Souncloud: ironmaidenmusic Spotify: 6mdiAmATAx73kdxrNrnlao iTunes: 546381 Last fm: Iron+Maiden Musicbrainz: ca891d65-d9b0-4258-89f7-e6ba29d83767 Songkick: 438390 Discogs: 251595 Allmusic: mn0000098465 Deezer: 931 Edit the value on Wikidata

Historia

aldatu

Sorrera: 1975-1980

aldatu

Dena hasi zen Steve Harrisek precision bassaren kopia bat eskuratu zuenean, 40 liberatan: futbolaria izan nahi zuen West Hamen, baina ongi pentsatu ondoren, eta jokalari onenak bakarrik hartzen zituztela jakinda, bere beste zaletasunean aritzea erabaki zuen: musikan. Horrela, Influence izeneko taldea osatu zuen, geroago Gypsy's Kiss izena hartu zuena. Gypsy's Kissekin kontzertu batzuk (guztiak jende gutxiren aurrean) eman ondoren, taldea uztea erabaki zuen eta beste talde batera joan: Smiler. Han taldekide guztiak bera baino zaharragoak ziren eta eskarmentu handia lortu zuen, baina ez zen nahikoa harentzat eta orduan 1975ean aurrerago Heavy Metalaren talde onenetariko bat izango zena sortu zuen: Iron Maiden. Steveri izen hau The Man in the Iron Mask filma ikusi ondoren bururatu zitzaion: film hartan, presoak torturatzeko Burdinazko Andrea izeneko hilkutxa erabiltzen zuten: burdinazkoa zen, andre formakoa eta barruan herdoildutako iltze batzuk zituen eta presoak hil arte sartzen zituzten han. 1976an, Steve talderako musikariak bilatzen hasi zen eta Londresko East Endean, bere auzoan hain zuzen ere, aurkitu zituen. Taldea berak baxuan, Dave Sullivan eta Terry Rancek gitarran, Ron Matthewsek baterian eta Paul Dayk kantuan osatzen zuten. Handik gutxira, Paul Day Steven aurreko taldeko, hau da, Smilereko Dennis Wilcocken truk aldatua izan zen, nork Harrisi Dave Murray deituriko gitarra-jotzaile talentudun bat gomendatu zion Urchin taldekoa eta Harris bezala Free, Queen, Deep Purple eta batez ere Jimi Hendrixen jarraitzailea. Honek Sullivan eta Rance gitarra-jotzaileak haserretzea egin zuen eta hauek taldea utzi ondoren Bob Sawyer iritsi zen eta Bob D'Angelo izena ipini zuen taldean bigarren gitarra-jotzaile moduan sartzeko eta Ron Rebelekin, lehen boskotea iritsi zen. Geroago Stevek beste Smilerkide ohi bat harttu zuen, Doug Sampson bateria-jotzailea, beste kantari bat bilatzen zuten bitartean. Steven taldekide batek Paul Di'Anno gomendatu zuen, punk esperientziadun kantari bat, ordu arte "Bird of Prey" taldean egondakoa. Urte haiek zailak izan ziren Harris eta taldekideentzat; punkaren urteak ziren eta Londresko kaleetan entzuten zen gauza bakarra zen. Sex Pistolsen antzeko taldeak ziren disko gehien saltzen zituztenak, eta diskoetxe guztiek halako taldeak nahi zituzten. Diskoetxe askok gomendatu zioten Harrisi taldearen itxura aldatzeko, ilea mozteko eta jendeari gustatzen zitzaion musika mota egiteko, baina Harrisek oso argi zeukan zer itxura izan behar zuen taldeak eta zer musika mota jo behar zuten. Haren hitzetan, Ezingo nuke punk talde bat sortu... hori nire erlijioaren aurka egongo litzateke. Di'Annok zera esan zuen, Noizbait Fairport Conventionen egondako konpositoreak orain The Clashen daude, haien gustuak aldatzen bizi dira dabilen denborara mantentzeko. Ez dut horren arrazoia ikusten. Gustuko duzun musikan mantendu behar duzu, gustuko duzun musikari leiala izan. Horrela Harrisek taldea zegoen bezala utzi zuen.




Lehen arrakastak 1980-1982

aldatu

Rod Smallwood managerrak, EMI diskoetxeko presidenteak, hau da Brian Shepherdek Marquee klubean taldearen kontzertu bat ikustea lortu zuen eta aste bat geroago, Iron Maidenek kontratu bat sinatu zuen konpainia diskografikoarekin. NWOBHMaren beste talde batekin konpetentzian zegoen kontratu bat, Def Leppardekin hain zuzen.

1980ko otsailaren 8an, Paul Di'Anno kantuan, Steve Harris baxu eta koroetan, Dave Murray eta Dennis Stratton lehenengo eta bigarren gitarretan eta Clive Burr baterian lehenengo single ofizialaren edizioa ospatu zuten eta, egun gutxira, Running Free britainiar zerrendak eskalatzen zituen 34. postura arte. Running Freeren ostean, britainiar prentsa Paul Di'Annok bere taldean zuen joera aldaketa garbiaz konturatu zen.

Iron Maiden

aldatu

1980ko apirilaren 11n lehen estudio-albuma atera zuten Iron Maiden izenarekin. Jarraitzaile askorentzat disko bikaina da, Prowler, Sanctuary eta Running Free bezalako klasikoekin. Baina taldea ez zen oso gustura gelditu, Will Malone produktoreak soinuarekin lan gutxi egin zuela pentsatzen zuten eta. Disko honek soinu gordina dauka Di'Annoren ahots gogorrarekin batera doana. Lehenengo diskoaren ostean Dennis Stratton gitarra-jotzailea kaleratu zuten ezberdintasun musikalengatik. Bere ordez Adrian Smith sartu zen, Dave Murrayren haurtzaroko laguna zena eta lehenago taldean sartzeko gonbitari uko egin ziona, zeren bere taldea, Urchin arrakasta lortzen ari zen. Adrianek hurrengo urteetan erakutsiko zituen bere dohainak musikari eta konpositore bezala taldearentzako arrakasta handiak lortuz.

Killers

aldatu

Geroago Killers diskoa iritsi zen 1981eko otsailaren 2an. Produktore diskografikoa Martin Birch izan zen, Deep Purple eta Black Sabbath bezalako taldeekin lan egindakoa eta lehen esandako taldeen Machine Head eta Heaven and Hell bezalako disko klasikoak egindakoa. Taldearen materiala entzutean Martinek Harrisi galdetu zion ea zergatik ez zuten deitu lehenengo diskoa egiteko eta Stevek bere hitzetan Talde berri batean ez zinela interesatuko pentsatu genuen erantzun zuen. Lehenengo diskoarekin konparatuta askozaz ere landuago dago soinuaren aldetik baina gutxiago landua musikaren aldetik, nolabait esateko landua baino rockeroagoa. Di'Annoren ahotsa, pasio eta agresibitatez betea oso ondo gelditzen da Wrathchild edo Killers bezalako kantetan. Di'Annok ez zuen kapazitate handia ez nota altuak kantatzeko gaitasuna, ez zen Heavy Metaleko kantari tipikoa ahal bezain nota altuenetara iristen zena, baina jendetza gidatzeko zuen estilo bihurri eta baldarra eta bere kantatzeko era arduragabea eta agresiboak kontraste berezi bat sortzen zuen Harrisek konposatutako musikarekin.

Japoniako bira

aldatu

Japoniako lehenengo bira eta, honekin batera, taldearen zuzeneko albuma Maiden Japan, 1981eko maiatzaren 23an taldeari lehen urrezko diskoaren konkista bezala balio izan zion. Igoera horrek ez zituen gelditu taldean gertatuko ziren aldaketak. Paul Di'anno bota zuten zeraman bizitza estiloagatik: gehiegikeriak, alkohola, drogak... fisiko eta psikologikoki suntsituta zutenak. Di'Anno askotan giltzapetua izan zen indarkeriagatik eta taldeari huts egin zion beharrezko momentuetan. Bruce Dickinson (beste Samson ohi bat), kantari lekua hartzeko iritsi zen.



Urrezko urteak 1982-1985

aldatu

The Number of the Beast

aldatu

Taldearen ospea hirugarren diskoarekin finkatu zen 1982eko martxoaren 29an. Diskoaren aurkezpenaren bira Beast on the Road deitu zuten, Ingalaterran hasi eta hamar hilabete geroago Japonian amaitzeko, jada bigarren aldia zen Japonian jotzen zutela. Run to the Hills singlearekin, Iron Maiden 7. postua arte iritsiko zen Top 40 britainiarrean. Baina bira erdian izan zen, eta autobusa errepidean gelditzen zitzaienean, berri ikaragarri batez konturatu zirenean: The Number of the Beast 1. postuan zegoen arrakasta zerrendetan. Bolbora moduan zabaldu zen taldearen arrakasta eta bere fama bete-betean sartu zen Estatu Batuetan, non zenbat jarraitzaile hainbat gaizki esale zituzten. Justu hauek kontzertu baten ate aurrean aurkeztu ziren satanismoz akusatzen. Horrek guztiak Iron Maiden 1982aren amaieran lortzen ari zen eztabaida eta ospea elikatzen zuen, kanta hau indarrez betea zegoela esanez. Bruce taldean finkatuta zegoen jada, eta kantari aldaketa asko gustatu zitzaien jarraitzaileei, behar zena zeukaten fama urte askotarako finkatzeko.

Piece of Mind eta Powerslave

aldatu

Piece of Mind atera baino lehen beste aldaketa bat sortu zen taldean: Clive Burrek taldea utzi zuen arazo pertsonalengatik eta bere ordez Trust? taldeko bateria ohia Nico Mcbrain sartu zen eta bere musikari gaitasunak argi erakutsi zituen eta aldi berean taldearen soinua aldatu zuen.

1983eko maiatzaren 16an Peace of Mind (Gogo zatia edota zoro ekintza "Peace of Mind" bezala ahoskatzen dena eta gogo baketsua esan nahi duena) atera zuten eta disko honekin platinozko diskoak lortu zituzten herrialde askotan.

1984ko irailaren 3an merkatura atera zuten Powerslave diskoa, aurrekoaren diskografika berberarekin, Aces High eta 2 Minutes to Midnight singleekin, azken hau Chicagoko unibertsitateko Apokalipsiaren erlojuan oinarritua, erloju honek zibilizazioaren azkenerako gelditzen den denbora adierazten du eta denbora hurbiltasun errekorra 2 minutu gauerdirako izan zen, 1953an.

Disko hau Piece of Mindekin batera tono altueneko diskoa da, Bruceren ahotsa ere Heavy Metalaren klasikoetako bat dela esango genuke eta horri esker beste proiektu bat jarri zuten martxan: "The World Slavery Tour", bira hau 23 herrialdetatik pasa zen eta 191 kontzertu izan zituen 331 egunetan, modu honetan, Harris, Dickinson, Murray, Smith eta Mcbrainek desafioa onartu zuten: bira Estatu Batuetan amaitzen zen. Powerslaveren kaleratzearekin batera 1984an, Hego Amerikak arrakasta handiz hartu zituen "Rock in Rio"n (Brasil 1985).

Live after death

aldatu

World slavery tour igaro bitartean Live after death zuzeneko albuma atera zuten, zuzeneko album bikoitza. Diskoaren aurrealdean Howard Phillips Lovecraften irudi bat dago, metafikzio estiloko beldurrezko ipuin idazlea. Diskoa Sir Winston Churchillek Londresko herriari Alemaniar nazien bigarren mundu gerrako tiroketa baino lehen eman zien esperantza hitzaldiarekin hasten da, Aces High kantarentzako introa. Bruce Dickinsonek "A Hymn" deituriko Gilbert K. Chestertonen bertsoa erabili zuen Revelations (Aleister Crowleyren liburu batean oinarritua) kantaren intro bezala.



Esperimentazioa 1986-1988

aldatu

Somewhere in Time

aldatu

1986aren Ekainaren 29an seigarren estudio diskoa atera zuten, Somewhere in time, soinu berri batekin, robotikoa eta etorkizunera begira zebilena. Disko honetan sintetizadoreen eragin garbia ikusten da, horrela taldeak soinu berri bat lortuz. Disko honekin argi geratu zen Iron Maidenen barruan aldaketa batzuk gertatzen ari zirela: Dickinsonek bere sormena gutxitu zuen, Smith letra batzuk idaztera pasatu zen eta Harris gero eta gehiago bildu zen taldearen proposamen berriaren egite delikatuan. Sintetizadoreen agertzearekin soinu modernoago bat erakutsiz, eztabaida handia sortu zuen fanatismoa zatituz. Disko honek Adrianek idatzitako Wasted years eta Stranger in a Strange land edo Stevek idatzitako Heaven can Wait eta Alexander the great bezalako pieza garrantzitsuak dauzka.

Seventh Son of a Seventh Son

aldatu

Disko hori 1988aren apirilaren 11n atera baino lehen, taldeak Can I Play With Madness singlea atera zuen top britainiarrean hirugarren postua lortu zuena eta bideoklip bat gehitu ziona, klip honetaz pertsonalki arduratu zen Terry Gilliam zinema zuzendaria bere Brazil pelikulagatik ezagutua. Diskoa ateratzean arin igo zen lehenengo postura top britainiarrean eta geroago bostgarren postuan geratu zen denbora luzean.



Bide berriak 1990-1993

aldatu

1989aren erdialdera Adrianek talde berri bat sortzeko proiektua martxan ipiniko zuela adierazi zen eta lehenago ere gertatu zen gauza bera baina Iron Maideneko taldekidea izatearen betebeharrak zirela eta ez zuen lortu. Honela Smithek Silver and Gold diskoa atera zuen ASAP (Adrian Smith and project) (siglek "As soon as posible" esaera burokratikoarekin bat egiten dute, "Ahal bezain laster") taldearekin, talde hau lagun batzuekin sortu zuen eta bera izan zen kantaria. Brucek ere bere bakarlari proiektua sortu zuen eta Tattooed Millionaire diskoa atera zuen, Maidenekin batere zerikusirik ez zuena eta estilo rokanroleroago bat daukana. Hainbeste urtetako karrera solidoaren ostean Maiden bakarlari desio seinaleak ematen hasi zen. 1990aren hasieran, Maiden eszenatokietan faltan botatako urtea eta 10 urte ospatzen zituena EMI konpainiarn izar moduan, Adrianek taldea utzi zuen. Zatiketa hau baldintza lagunartekoetan izan zen eta taldeak libre utzi zuen bere gitarra-jotzailea. Modu honetan, boskote klasiokoa bere amaierara iritsi zen. Handik zazpi egunera Janick Gers White Spirit ohia, Adrian ordezkatzeko aukeratua izan zela adierazi zuten. Gers Dickinsonekin lan egindakoa zen gitarra-jotzaile moduan Tattooed Millonaire diskoan eta data haietarako, jada taldearekin lanean zebilen hurrengo diskoan, No Prayer for the Dying.

No Prayer for the Dying

aldatu

No Prayer for the Dying 1990aren Urriaren 11an eta zerrenda britainiarretan bigarren postuan. Iluntasunetik atera ezinik bi urte emanda azkenean argia ikusi zuen "No Prayer on the Road" birarekin, eszenatoki txikietara itzuliz eta atzean utziz iraganeko produkzio ikaragarriak. Bira honetan, zuzenean Adrianekin diferentzia markatu zuen eta show bakoitzeko sorpresa izan zen Janick bat ikusi ahal izan zen. Bira planeatua baino lehen amaitu zen, Australia eta Japoniarako bisitak bertan behera utziz Golfoko gerraren hasieragatik. Azkenean bira Salt Lake City, Utahn amaitu zen, 1991.aren martxoan.

Fear of the Dark

aldatu

1992 Iron Maidenen disko berriaren kaleraldia izan zen, Fear of the dark. Diskoa maiatzean atera zuten, aurrealdean aurreko urteetakoa baino Eddie beldurgarriagoa ipini zuten. Eddie berria ez zuen Derek Riggsek diseinatu, bere ideiak ez zetozen bat Stevek nahi zuenarekin, azkenean Melvyn Grant izeneko ume gazte batek diseinatu zuen. Album honek taldeari bere hirugarren lehenengo postua eman zion zerrenda britainiarretan. Bira mundiala, diskoaren izen berekoa, 1992aren ekainaren 5ean hasi zen eta Reykjaviken inauguratua izan zen. Geroago taldea Estatu Batuak eta Kanadara joan zen eta geroago Latinoamerikara eta hor iskanbila handia sortu zuen, bira 1992aren azaroaren 4an amaitu zen Japonian 7 kontzerturekin, Nagoya, Fukuoka, Hiroshima, Osaka (2 kontzertu), Yokohama eta Tokio. Txilerako aurreikusitako datan, herrialde honetako talde erlijiosoek, haien artean eliza katolikoa eta ebanjelikoa, berriro hasi ziren taldea "satanismoz" salatzen, puntu batera non kontzertua bertan behera utzia izan zen. Data hau intermedioa zen Venezuela, Argentina, Uruguai eta Brasilen artean, nola, produktore uruguaiarrei esker, taldea Montevideon ezkutatu zen, "Estacion General Astigas"en, tren geltoki abandonatu bat. Leku honetan, taldea harrituta gelditu zen bertako arkitekturaz (XIX.eko eliza tipikoa), eta jatorri eta antzinatasun honetako makina eta bagoi artean argazki saio bat egin zen, ez dela inoiz kaleratua izan, argazki bat ezik, Uruguaiko aireportuan, argazki hau A Real Live/Dead One zuzeneko albumeko liburuxkan gehitutakoa izan zen. Alde Hegoamerikarra amaituta, taldea Europara zuzendu zen, leku askotan jo zuen eta berriro ere "Monsters of Rock" jaialdian kartel buru bezala parte hartu zuen (Donington Park, 1992aren abuztuaren 22a) milaka jarraitzaileren artean. Hurrengo zatiak Australia, Zeelanda Berria eta Japoniara eraman zuen hego-ekialde [[asia]rrean amaitzeko, lehenengo kontzertuak Indonesia, Korea, Taiwan eta Indian izan ziren.

Bruceren irteera

aldatu

1993 Bruce Dickinson taldea uztera zihoalaren berriarekin hasi zen. Jarraitzaile askok galdetzen zuten zer izango zen Iron Maiden bere kantaria gabe. Brucek bere kontura proiektu berriak hasi nahi zituela adierazi zuen eta bere kantari postuari uko egin zion. Hori bai denerako denbora izan zuten, bira berri bat "A Real Live tour", hiru zuzeneko disko, Live at Donington, A Real Live One, non kanta zaharrenak jo zituzten Live after deathen aurrekoak eta A Real Dead One, kanta ez hain zaharrak baina zaharrak zekartzana, Bideoklipak... Azkenean, azken showa eta Brucen agurra leku sekretu batean egin zen, Pinewood estudioa eta 700 pertsona gonbidaturentzat bakarrik. Sarreren zati bat jarraitzaile klubarentzat izan zen eta irrati eta telebista programa eta zozketentzat beste zati bat. Showa herrialde batzuetako kodifikatutako telebistan ikusi ahal izan zen zuzenean eta berriz emana aste bat geroago BBC kanaletik. Showra Simon Drake ilusionista ingelesa gonbidatua izan zen eta talde osoari esker agur berezi bat lortu zuten. Taldearen eta Brucen arteko agurra gizabidetsua izan zen hasiera batean. Steven komentario batek ezerosotasuna erakutsi zuen geroago: Ulertu dudanez, orain dela asko ez zela ondo sentitzen gure artean, nekatuta eta sormen aldetik deprimituta zegoen, oso arraroa iruditu zitzaidan ze ez zigun inoiz ezer esan. Ezer jakin izan banu joateko gomendatuko nioke eta nire ustez lehenago joan behar zuen Geroago Bruce bere kide ohiengan kargatzen hasi zen prentsa telebista eta antzekoetan bere irudia hobetzeko eta taldetik zenbat eta gehiago aldentzeko. Aldi batean, "Accident of birth" Brucen bakarreko lana portadan zegoen Eddieren karikaturaren erantzunetan, Harrisek esan zuen Brucek Country edo Western disko bat egingo zukeela salduko zuela pentsako balu. Biografia ofizialean eztabaida honi buruzko orrialde asko gehitzen dira geroagoko Brucen bueltaren zailtasun bezala. Bereziki Harris eta Mcbrainek atera zuten Bruce hiri handienetan bakarrik aritzen zela % 100ean, kamara askoren aurrean eta Bruce ea noiz joango zain zeudela.


Aro berria 1994-1998

aldatu

Bruce joan baino lehen taldea kantariak entzuten hasi zen postua okupatzeko. Ingelesa izatea, Dickinsonen antzeko itxura gogor eta ganoragabea izatea, eszena handia eta adrenalina eta ahots interesgarri bat izatea ziren baldintza pisutsuenak postua hartzeko. Azkenean Blaze Bayley hartu zuten, Wolfsbaneko kantaria. Wolfsbanek ez zituen jarraitzaile asko bakarrik taldearen laguna zen ere biraz batera joan zirenetik 1990.ean. Lehenago ere gertatu zen bezala, aldaketen orduan, taldeak ezagunak nahiago izan zituen.

The X Factor

aldatu

Disko berrirako taldeak ez zuen kantari berria bakarrik, produktore berria ere bazuen. 1980tik album guztiak Martin Birch izan zen produktorea edo koproduktorea. Baina orain erretiratua zegoela, Stevek okupatuko zuen bere lekua Nigel Greenekin batera, Killers eta The Number of the Beast diskoetan zinta operadorea eta gaur egun bere zigilu diskografikoaren produktorea. Azkenean lan nekagarrizko urte baten ondoren, 1995aren urrian The X Factor atera zuten eta "The X Factour" birak lehenengo aldiz ereman zituen Hegoafrika eta Israelera. Bira honek Europar ekialdea ere hartu zuen (Errumania, Bulgaria, Eslovenia, Hungria, Polonia eta Txekiar errepublika), mendebaldeko europa, Estatu Batuak, Mexiko, Kanada, Japonia eta Hegoamerika. The X Factor ez zen gaizki saldu baina eztabaida handia sortu zuen eta jarraitzaileek ez zuten ondo hartu lehenagoko lanak bezala. Taldeak ez zuen hori espero Bruce gabeko disko baterako, baina ordea, Iron Maidenen soinu ezagunarekin bat ez zetozen gaitasunak zituen Blaze batekin. Gainera Bruce bere ahots gogor eta altuagatik zen ezaguna eta Blazek ordea ahots askozaz ere baxu eta suabeagoa zuen. Disko honetan kantak luzeagoak dira baina 80. hamarkadan taldea ospetsu bihurtu zuten elementu garrantzitsu gabea. Posiblea da horregatik aukeratzea ez zutela ipiniko diskoaren soinua identifikatuko zuen irudirik aurrealdean, beste diskoetan diskoaren soinua definitu zuten eta irudiek. Oraingoan aurrealdean irudi errealista bat ipini zuten, bertan Eddie disekatzen daude. Aurrealdeko eta liburuxkako irudia Hugh Symerena izan zen, beste metal disko batzuk ere egin zituena adibidez, Rushen Moving Pictures, Roll the Bones edo Counterparts edo Megadethen Countdown to extinction edo Youthanasia. Dudarik gabe The X Factor Iron Maidenen estilo klasikotik urrunen dagoen diskoa da baina honen aurkeztuetariko bat. 1996an Best of the Beast atera zuten, bi modutan aurkeztutako bilduma bat: 16 kantako disko sinple bat edo 27 kantako disko bikoitz bat. Gehigarri bezala "Virus" kanta gehitzen da diskoan, azken estudio diskoko sesioan grabatutakoa. 1996 eta 1997 artean, 32 biteko kontsoletarako eta ordenagailuetarako bideo-jokoen boomean, taldeak bere maskotari buruzko joko bat eskatu zuen, non musika taldearen klasikoak izango ziren eta jokoa Melt (Melt weborriaren mirrora) deituko zen. Jokoa bi formatotan agertu behar izango zen baina atzerapen askoren ondoren eta jarraitzaile klubaren bitartez erreserba bat egin zuten arren jokoaren produkzioa bertan behera utzi zuten jokoaren kalitate gutxiagatik.

Virtual XI

aldatu

Hurrena, 1998an Virtual XI kaleratua izan zen, ez zuela berrikuntza handirik ez perkusio hobea erakutsi. Askoren iritziz, Iron Maidenen disko txarrena da eta kritikari askoren ikuspegitik hala nolakoa da. Taldeak disko hori egin bitartean, Synthetic Dimension garatze konpainiari bideo-joko bat eskatu zioten taldeak bere sorreratik duen arte grafikoan oinarritua egotea eta protagonista bezala Eddie izatea. Bideo-jokoa Ed Hunter deiturikoa izango zen eta 1999an atera zuten weborriko fanatikoek aukeratutako 20 kantako disko batean, joko honek ere ez zituen bete bideogamerren baldintzak. Orduan jarraitzaile gehienak, Blazerekin ez zeuden konforme, betz ere bere zuzeneko aktuazio pobreagatik eta taldearen iritziak ere ez ziren hain onak. 1998aren amaieran, taldeak Virtual XI Tourra amaitu zuen eta denbora gutxira 1999an Blazeren kanporaldia adierazi zen eta beste hasiera bat , oso arraroa momentu horretarako.

Berbilketa 1999

aldatu

1999rako, taldeak jarraitzaile asko itxaroten egon zen berria zuen gordeta: Brucen itzulera. Egun batez, Brucek Rod Smallwoodi taldera itzultzeko proposamena egin zion. Rodek taldearentzako posibilitate on bat zela pentsatu zuen, baina Steve konbentzituta ez zela egongo zekien. Denbora handia gaiaz pentsatzen eman ondoren Brucekin eta taldeko beste kideekin bilera bat onartu zuen. Bilerak frutua eman zuen eta Brucen itzulera adierazi zen eta aldi berean Adrian gonbidatzea erabaki zen boskote klasikoa birosatzeko. Adrianek esan zuen ez zitzaiola legezkoa iruditzen Janick kanpoan geratzea bere itzuleragatik, baina Stevek azaldu zion gitarra-jotzaile hirukote bat nahi zuela. Ideiak ez zuen Adrian konbentzitu baina azken batean probatzea erabaki zuen. Horrela, taldea hiru gitarra-jotzailerekin gelditu zen eta horrek eztabaida asko sortu zituen jarraitzaileen artean, bereziki nolakoa izango zen zuzeneko soinua kanta klasikoekin. Urte berean Ed Hunter jokoa atera zuten eta "Ed Hunter Tourrra" egin zuten, aldi berean berbilketaren bira bezala balio izan zuela.

Gitarra-jotzaile hirukotea 2000-orainaldia

aldatu

Brave New World

aldatu

Bira amaitutakoan hamabigarren diskoa izango zena prestatzen hasi ziren, Brave New World (2000) deiturikoa, "The Wickerman" Hard Rock estiloko kanta onenagatik Grammy sarietara eraman zituen disko on bat. Berrikuntza bezala, gitarra-jotzaile hirukoteaz aparte Derek Riggsen itzulera (gutxienez laguntzen) izan zen aurrealdearen artean. Aurkezpen birak Hegoamerikako herrialde askotara eraman zituen. 2001.aren argentinako "Club Velez Sarsfieldeko" kontzertuan, gaizkiulertu bat izan zuen: "The Trooper" kanta jo bitartean Brucek bandera ingeles bat mugitu zuen eta jarraitzaile Argentinarrek mespretxuz oihu egin zioten. Bira egin bitartean zuzeneko beste disko bat atera zuten, "Rock in Rio (2002)" Rock in Rio (3. edizioa) jaialdian grabatutakoa, Rio de Janeiron, Brasil, 250.000 pertsonen aurrean. Bira honetan, taldeak "Run to the Hills" Rio de Janeiro eta Santiago de Chileko kontzertuetan bakarrik jo zuen. Urte berean "Eddie's Archive" 6CD-ko box seta atera zuten, 1982.eko Hammersmith Odeoneko 2CDko kontzertua, "Beast Over Hammersmith" The Number of the Beast denboraldian, "BBC Archives" 2CDko bilduma eta "Best of the B'Sides", taldearen singleen B aldeak zeramatzana.

Dance of Death

aldatu

2003an taldea hurrengo estudio albuma grabatzera ipini zen, Dance of Death. Diskoko lehen kanta, "Wildest Dreams", lehenago aurkeztua izan zen "Give Me Ed... Til I'm Dead" biran, Espainiako La Coruñan hasi zena eta Alemaniako zuzeneko "Rock am Ring" diskoa grabatuko zena. Geroago grabazio hori weboriian ipinia izan zen aurrekari bezala. Geroago "Wildest Dreams" singlea atera zuten "Blood Brothersen" bertsio orkestral bat zekarrena eta aste bat geroago hainbeste itxarondako diskoa kaleratu zuten. "Wildest Dreams"en ondoren, beste single bat atera zuten, "Rainmaker" deiturikoa, diskoari izena ematen dion kantaren bertsio orkestral bat ere dakarrena. Berriro ere beste bira mundial batera aurkeztu ziren Japonian amaitu zena eta 2005ean zuzeneko CD bikoitz bat eta DVD bat atera zituzten, "Death on the Road" deiturikoa Dortmundeko, Alemania kontzertua zekarrena. Melvyn Grant, Fear of the darken aurrealdea egin zuen artista bera izan zen aukeratua "Death on the Road" zuzenekoaren kartela egiteko, Derek Riggsek sortu zioten presioagatik proposamenari uko egin ondoren. Erabaki bezala, artistak ez zituen Iron Maidenerako portada gehiago egingo, baina egin zuen bai, taldearen bertsio femeninoarentzat, "The Iron Maidens", Eddieren bertsio femenino bat. Bira amaitutakoan EP Souvenir bat kaleratu zuten "No more Lies" deiturikoa, gainera 4 kanta eta bideo pare bat gehitzen zituena eta horretaz aparte taldearen beste souvenir mota bat ere zekarren. Azkenik, 2004aren azaroan, DVD bikoitz bat atera zuten: The Early Days, lehenengo urteetako grabazioak zekartzana, hau da, lehenengo diskotik Piece of Minderainokoa. Baina DVDaren harrigarriena taldekide guztiak agertzen zirela zen, 1975-1983 arteko taldekide guztiak taldearekin diskorik grabatzera iritsi ez zirenak ere. DVDa aurkezteko, 2005ean bira bat egin zen Europa eta Amerikara iritsi zena eta lehenengo lau diskoetako kantak bakarrik jo zituzten.

A Matter of Life and Death

aldatu

2006aren abuztuan, taldeak hamalaugarren diskoa atera zuen: lan kontzeptuala ez den arren, kantak erlijio eta gerrari buruzkoak dira, aurrealdea eta marrazkiak bezala. Gero Ipar Amerika eta Europako bira egin zuten eta diskoa osorik jo zuten, lehenengo aldiz taldearen historian. Gero zuzeneko disko bat ere aurkeztu zuten. 2006aren azaroan, Iron Maiden eta Rod Smallwoodek zera erabaki zuten, Sanctuary Musicekin 27 urte zeramatzan kontratua apurtzen zeudela eta empresa berri bat hasi zutela Phantom Music Management deiturikoa. Ez zen aldaketa handirik egon. Iron Maidenek zuzeneko bat grabatu zuen Live From Abbey Roadeko Abbey Road Studiosen, 2006ko abenduan. Haien ejekuzioa kapitulu batean grabatu zen, Natasha Bedingfield eta Gipsy Kingsekin batera 2007ko martxoan Channel 4n (Erresuma Batua) eta 2007aren ekainean Sudance Channelerako (AEB). Urte berean, "A Matter of Live and Death" birako hirietako jaialdiak baieztatu zituen, bira honetan "A Matter of Live and Defth" bakarrik jotzen zutenez, jarraitzaile asko ez ziren gustura gelditu klasioak entzutea nahiago zutelako. 2007ra iristean bira "A Matter of the Beast" deitu zuten The Number of the Beasten 25. urtehurrena ospatzeko. Taldeak momentu horretatik aurrera The Number of the Beasteko 5 kanta eta A Matter of Live and Deatheko beste 5 joko zutela erabaki zuten eta hau jarraitzaile askori gustatu zitzaion. Ekainaren 24an London's Brixton Academyn bira amaitu zen Clive Burren laguntzatan.

Somewhere back in Time The Best of 1980-1989

aldatu

2007aren urriaren 31n, taldeak bira berri bat egingo zutela adierazi zuten "Somewhere back in Time World Tour", bere 80. hamarkadako arrakastetan zuzenduta bereziki Powerslave eta Somewhere in Time diskoetan. Bira Mumbain, India hasi zen 2008ko otsailaren 1ean eta Floridan, EEUU amaitu zen, 2009ko apirilaren 2an. Diskoaren eszenografia taldearen bi album salduenetan dago zuzenduta: "Powerslave" Egipto zaharreko eskultura eta arkitekturarekin eta "Somewhere in Time" etorkizuneko giro batekin eta Eddie Cyborgen agerketarekin.

Flight 666

aldatu

"Flight 666" Torontoko, Kanada Banger Productionsek ekoitzitako dokumentala da: hor, taldeak bere azken biran egindako kontzertuak ikusten dira. Estreinaldia 2009ko apirilaren 21ean izan zen.

Diskografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy