Itun Berria
Itun Berria Bibliaren zati bietako bat da, Jesus Nazaretekoaren jaiotzatik hasten dena, hain zuzen ere. Hau da Bibliaren zati kristaua definizioz, Itun Zaharra juduena ere baita.
Hogeita zazpi atalez edo liburuz osatuta dago eta haien artean lau ebanjelioak garrantzitsuenak dira. Bestalde, hainbat gutun daude, batez ere Paulo apostoluak hainbat erkidego, eliz elkarte eta norbanakori idatzitakoak. Azkenik, beste bi liburu daude: Apostoluen Eginak (Jesukristo hil ondoren apostoluek egindako ibilbidea kontatzen duena) eta Apokalipsia.
Atalak
aldatu- Ebanjelioa Mateoren arabera
- Ebanjelioa Markoren arabera
- Ebanjelioa Lukasen arabera
- Ebanjelioa Joanen arabera
Gutunak
aldatuPauloren gutunak:
- Erromatarrei Gutuna
- Korintoarrei:
- Galaziarrei Gutuna
- Efesoarrei Gutuna
- Filipostarrei Gutuna
- Kolosarrei Gutuna
- Tesalonikarrei:
Euskaraz
aldatu- Lehenengo itzulpena Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria da, Joanes Leizarraga kalbindar artzainak egina eta 1571n argitaratua.
- Joanes Haranederrek Itun Berriaren lehen moldaketa katolikoa 1740an prestatu zuen: Jesu Christoren Evangelio saindua.
- Bibliaren lehen itzulpen osoa Joan Piarres Duvoisinek egin zuen: Bible Saindua, edo Testament Zahar eta Berria, Luis Luziano Bonapartek argitara emana (Londres, 1859-1865, 5 liburuki, 1.376 orrialde).