Luther (2003ko filma)
Luther, 2003ko Eric Till eta Marc Canosa zuzendariaren biografia film bat da. Martin Luther alemaniar teologoa eta protestantismoaren sortzailearen bizitzan oinarritua dago. Joseph Fiennes, Alfred Molina, Jonathan Firth, Claire Cox eta Peter Ustinov aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatu1505. urtea, Germaniako Erromatar Inperio Santua. Martin Luther (Joseph Fiennes) alemaniar agustindar fraideak Kristautasunean zisma bat sortuarazi du, monasterio batean Bibliari buruzko irakurketa eta gogoeta sakon bat egin ondoren, hainbat erlijio gai berrenplateiatu baiditu.
1517an, Alemaniako Wittenberg udalerriko elizaren atean 95 tesi zintzilikatu ditu, zenbait dogma katoliko ukatzeaz gain, gainera Elizak Erromako San Petri basilika eraikitzeko asmoz dirua bereganatzeko indulgentzia bulen salmentak kondenatzen ditu. Wormseko Dieta Inperialaren aurrera eramango dute, baina Lutherrek erretraktatzera uko egingo dio, baldin eta berau zigortu nahi dutenek Biblian oinarrituz bere tesiak faltsuak direla frogatzen ez badiote. Ondoren herexia leporatuko diote eta Leon X.a Aitasantuak eskumikatu egingo du.
Egoera latz honetan, Luther ihes egitera derrigortua egongo da eta Itun Berria latinetik alemanera itzultzen duen bitartean legezkanpo eta ezkutuan biziko da. Lutherren erresistentzia jarrerak alemaniar nekazariak jauntxoen aurka matxinatu eta elizak erretzera bultzaraziko ditu. Bere hitzek haren jarraitzaileen artean duten ohiartzunak izuturik, Lutherrek dagoen kaosa amaitzeko modua topatu beharko du.
Aktoreak
aldatuKanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)