Otto Grotewohl
Otto Emil Franz Grottewöhl (Braunschweig, 1894ko martxoaren 11 – Ekialdeko Berlin, 1964ko irailaren 21a) alemaniar politikaria izan zen. Ekialdeko Alemaniako lehendabiziko lehen ministroa izan zen 1949tik hil zen arte.
Otto Grotewohl | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1949ko urriaren 12a - 1964ko irailaren 23a - Willi Stoph →
1949ko urriaren 7a - 1964ko irailaren 21a - Willi Stoph →
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Otto Emil Franz Grotewohl | ||||||||
Jaiotza | Brunswick, 1894ko martxoaren 11 | ||||||||
Herrialdea | Alemaniako Errepublika Demokratikoa Alemania | ||||||||
Heriotza | Ekialdeko Berlin, 1964ko irailaren 21a (70 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | The Socialists' Memorial (en) | ||||||||
Familia | |||||||||
Ezkontidea(k) | Johanna Auguste Luise Danielzig (en) (1949ko urriaren 22a - | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | alemana | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria eta liburu-inprimatzailea | ||||||||
Lantokia(k) | Niederschönhausen (en) eta Berlin | ||||||||
Jasotako sariak | |||||||||
Kidetza | Alemaniako Alderdi Sozialista Batuaren Batzorde Zentrala | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata Independentea Alemaniako Alderdi Sozialista Batua Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata | ||||||||
Hamasei urterekin Alemaniako Alderdi Sozialdemokratarekin bat egin eta Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen. 1920an Brunswick Estatu Askeko parlamentuko kide hautatu zuten Weimar Errepublikan, eta Justizia eta Hezkuntza ministro ere izan zen.
1925ean Alemaniako Reichstageko kide hautatu zuten eta 1933ra arte berrautatu zuten. Naziak boterera iritsi zirenean Reichstagetik bota zuten eta hainbat aldiz atxilotu zuten.
Gerra amaitu ondoren Grotewohlek Alderdi Sozialdemokrata zuzendu zuen Sobietar Batasunaren okupazio eremuan eta Alderdi Komunistarekin bat egin zuen. Alderdi berriak Alemaniako Alderdi Sozialista Batua izena jaso zuen.
1949an Alemaniako Errepublika Demokratikoa aldartikatu zenean, Grotewohl lehen ministro izendatu zuten. 1950ean lehen ministroaren boterea murriztu zen. Ordutik aurrera, Alderdiko idazkari nagusiak erabili zuen botere efektiboa.
Estatuko neurri errepresiboenak kritikatu zituen arren, sobietarren laguntzari esker karguan jarraitu zuen hil zen arte.