Santizpirita
Santizpirita[1] (San Izpiritu edo Ezpiritu Saindua batzuetan eta Saint-Esprit frantsesez) egun Baionako auzoa da, Aturri ibaiaren eskuinaldean kokaturik. Egun auzoa bada ere, nortasun handiko gunea izan da eta historian zehar batzuetan berezko udalerria izan du. 2010eko erroldaren arabera 5.342 biztanle zituen.
Santizpirita | |
---|---|
Euskal Herria | |
Santizpirita auzoaren ikuspegi orokorra. | |
Kokapena | |
Herrialdea | {{Herrialde info Lapurdi
| herrialde bandera2 | izena = Lapurdi | aldaera = | tamaina = }} |
Udalerria | Baiona |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°29′44″N 1°28′02″W / 43.49556°N 1.46722°W |
Garaiera | 8 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 5.342 () |
Izenaz
aldatuOkzitanieraz, hots, lekuizenaren jatorriko hizkuntzan, Sent Esperit edo Sent Esperit deu Cap deu Pont (Zubiburuko Espiritu Saindua) da. Euskaraz ezbaian da zein toponimo erabili behar den, sarritan Santizpiritu, Santu Izpiritu eta beste hainbat aldaera ere erabiltzen baitira.
Jentilizioarekin berdin gertatzen da: euskaraz ebatzi gabe dago. Aldiz okzitaniera normalizatuan sent esp(e)ritòi (grafia frantsestuan, espritoy) da eta frantsesez spiritain/spiritaine.
Historia
aldatuXII. mendean sortu zuten Espiritu Santuaren ordenako monjeek, eta hortik hartu zuen izena auzuneak. Bertan, Done Jakue bidearen erromesek hartzen zuten ostatu.
XVI. mendean bertan geratu ziren bizitzera Portugal eta Espainiatik egotzitako juduak. Gaur egun ere etorkinak bizi diren auzoa da.
Historikoki bere esparruak loturak izan ditu bai Aturriz bestaldeko Baionarekin bai goiko ordokiko Doneztebe (okzitanieraz Sent Esteve, frantsesez Saint-Étienne) herri zahar eta udalerri ohiarekin.
Bereiztea erdietsi eta Saint-Esprit-lès-Bayonne udalerria sortu zen. Frantziako Iraultzarekin bi urtez (1793-1795) Jean-Jacques-Rousseau izena ipini zioten[2]. Baionatik ere autonomoa zen eta Landak departamentura pasarazi zuten. 1857ko ekainaren 1ean Baionarekin bat egin zuen eta horrekin batera departamentua aldatu zen. Nortasunaren seinale, bere izena duen zubia zeharkatzen dutenean gaur egun ere bertako askoren usadioa "Baionara noa" esatea da[3].
Demografia
aldatu
|
Iturria: Cassini proiektua[4].
Ondasun nabariak
aldatu- Espiritu Sainduaren elizako eta Errepublikako plazak.
- Espiritu Sainduaren zubia.
- Baionako geltokia.
- Baionako zitadela, Vaubanek XVII. mendean egindakoa.
- Hiriko sinagoga, 1837an egindakoa.
- Baionako judu hilerria.
- Zizpa gaztetxea: 2015eko urtarrilaren 23an inauguratua.
Iruditegia
aldatuErreferentziak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Baiona |
- ↑ Nola erran
- ↑ Bayonne & Saint-Esprit Geneaweb.org.
- ↑ Txomin Laxalt: Brèves de Pays basque, 2008. 131.or.
- ↑ Cassini proiektua: Saint-Esprit
Kanpo estekak
aldatu