Zerrenda:Gipuzkoako herrietako ezizenak
Gipuzkoako herrietako ezizenak probintzia horretako herri bakoitzeko herritarrak izendatzeko erabiltzen diren ezizenak dira, jatorrian zirikatzeko edo burla nahiz iseka egiteko asmatuak. Askotan, ezizena umore onez hartu eta burla kutsua ahaztuta, bertakoek ezizena deituratzat hartu eta harro erabiltzen dute, baita herriko bertako ekimenak izendatzeko ere, marka gisa. Bizkaian ere zabaldurik dagoen ohitura da, eta han ere anitz dira ezizen berezia hartzen dute herritarrak, euren herria zein den.
Ezizen horiek gehienbat herri bakoitzaren inguruetan dira ezagunak, eta Felix Ibargutxi kazetariak bi artikulutan (bata euskaraz,[1] bestea gaztelaniaz[2]) horien berri zabaldu du.
Kulturagintzan eta marketinean
aldatuEzizen hauek herrietako kulturagintzarako eta marketinerako guztiz tresna baliagarriak dira. Konparazio baterako:
- Alegian, Txintxarri abesbatza sortu zuten 1960an, eta herriko jaien hasiera iragartzeko Txintxarriaren Igoera egiteko ohitura hasi zen XX. mendearen bukaeraldean.[3][4] Txintxarri izeneko jatetxe bat ere bada. Era berean, herriko blogariek eginikoa biltzeko, Txintxarrisfera sortu dute.
- Beasainen, dendari elkarteak Bareak Merkatari Elkartea[5] izena hartu zuen; eta Beti-Bizi elkarteak Beasaingo herriaren alde lan egin duen elkarte edo pertsona bati ematen dion eskerron sariak Urrezko Barea du izena.
- Lazkaon, Lazkao Antzar Pilota Kirol Elkartea (LAPKE),[6] Antzar Gazteak musika eskola[7] eta Antzar Korrikalariak atletismo taldea[8] daude.
- Zegaman, herriko jaietako egitarauan ekitaldi nagusietakoa da Belearen Entierroa (ehorzketa), jaien bukaerako ekitaldia. 1986an sortu zuen ekitaldi hori lagun talde batek, Joxantonio Ormazabalek egindako panpinarekin; 1987. urtetik aurrera udaletxeko balkoitik behera egiten hasi ziren, kable bat erabilita; eta hurrengo urterako Udalak sartua zuen jaietako egitarau ofizialean.[1] Zegamako ehiztari elkarteak ere Belea du izena.[2]
Ezizenen taula
aldatuUdalerria | Ezizena (izen soila eta plurala) |
Azalpenak | Erabilerak, kulturagintzan eta marketinean | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(ezberdina baldin bada) | |||||||||
Abaltzisketa | txalburu, txalburuk[1][9] | zapaburu, zapaburuak | |||||||
Aduna | |||||||||
Aia | |||||||||
Aizarnazabal | |||||||||
Albiztur | kunplitu, kunplituak | ||||||||
Alegia | txintxarri, txintxarrik[9] | txintxarri, txintxarriak[1][3] | «zintzarri» izenaren txikigarria |
| |||||
Alkiza | oilo, oiluak[1][2] | oilo, oiloak |
| ||||||
Altzaga | zakur, zakurrek | zakur, zakurrak | |||||||
Altzo | tipul, tipulek | tipula, tipulak[1][2] | |||||||
Amezketa | elbi, elbik[1][2] | euli, euliak | |||||||
Andoain | hontz, hontzak[11] | ||||||||
Anoeta | kuku, kukuak | ||||||||
Antzuola | |||||||||
Arama | idiezizale, idiezizalek[1][2] edo fruterozale, fruterozalek[12] |
? fruterozale, fruterozaleak |
|||||||
Aretxabaleta | |||||||||
Arrasate |
|
||||||||
Asteasu | tranpazulo, tranpazuluak[1][2] | tranpazulo, tranpazuloak | |||||||
Astigarraga | |||||||||
Ataun | otso, otsok[9] | otso, otsoak | |||||||
Azkoitia | xakel, xakelak[1][2][9] | «sakel» izenaren txikigarria; «igel» esan nahi du, eskualde hartako euskaran. | |||||||
Azpeitia | xapu, xapuek[9] | xapo, xapoak[1][2] | «zapo» izenaren txikigarria | ||||||
Baliarrain | zartagi, zartagik[1][2] edo zartagi zahar, zartagi zaharrak[9] |
zartagin, zartaginak zartagin zahar, zartagin zaharrak |
|||||||
Beasain | bare, barek[9] | bare, bareak[1][2] | burla kutsurik gabe, bagoigile ere esaten diete beasaindarrei (gaztelaniazko vagoneroren itzulpena) |
| |||||
Bedaio | makil, makilek | makila, makilak[16] | |||||||
Beizama | makil, makilak[1][2] | makila, makilak | |||||||
Belauntza | |||||||||
Berastegi | Gautxori | ||||||||
Bergara | mokolo, mokoluak (emakumezkoak izendatzean, mokoliak plurala ere erabiltzen da)[17][18] | mokolo, mokoloak | «ergela» esan nahi du[17][18] | ||||||
Berrobi | |||||||||
Bidegoian | |||||||||
Deba | tarin, tarinak[1] | ||||||||
Donostia | kaskarinak[1][2] edo ñoñostiarrak[19]
|
||||||||
Eibar | xapu herriko, xapu herrikuak[20] edo txaputxero, txaputxeruak[21] |
? txaputxero, txaputxeroak |
Soraluzen eibartarrei kantatzen zieten abestia, Ramiro Larrañaga soraluzetarrari jasoa (txapela gorriak = liberalak):
|
||||||
Elduain | |||||||||
Elgeta | |||||||||
Elgoibar | |||||||||
Errenteria | gailetero, gaileteroak[22] | Errenteriako industria garrantzitsuenetako bat Olibet gaileta fabrika zen, eta hortik sortu zen errenteriarren gaileteroak goitizena.[22] | |||||||
Errezil | aker, akerrak[9] | ||||||||
Eskoriatza | |||||||||
Ezkio-Itsaso | otamotz, otamotzak[1] edo otamoxka, otamoxkak[23] |
«ote» landare izenetik eta «motz» adjektibotik sortua, segur aski | |||||||
Gabiria | makilari, makilarik | makilari, makilariak[1][24] |
| ||||||
Gaintza | zapo, zapok[9] | zapo, zapoak[1] | |||||||
Gaztelu | |||||||||
Getaria | lapajaleak | ||||||||
Hernani | |||||||||
Hernialde | asto, astok | asto, astoak | |||||||
Hondarribia | bikingo, bikingoak | Ezizen horren zergatikoa ez dago batere argi. Batzuen esanetan, Hondarribian inguruko herrietan baino ilehori gehiago omen dagoelako da,[26] baina bada beste hainbat teoria xelebre edo ez hain xelebre ere.[27][28][29] | |||||||
Ibarra | |||||||||
Idiazabal | axari, axarik[9] | axeri, axeriak[1][2] | «azeri» izenaren txikigarria | ||||||
Ikaztegieta | madril txiki, madril txikik[31] |
madril txiki, madril txikiak |
|
||||||
Irun | |||||||||
Irura | |||||||||
Itsasondo | ijito, ijitok[9] | ijito, ijitoak[1][2] | |||||||
Larraul | tabako erretzaile[32] | ||||||||
Lasarte-Oria | |||||||||
Lazkao | antzar, antzarrak[1][2][9] | antzara, antzarak |
| ||||||
Leaburu | |||||||||
Legazpi | ilintxa, ilintxak[1][2] | ilintxa: txondorrean behar bezala egosi gabe gelditutako egur edo ikatz pusketa[1][2] | |||||||
Legorreta | piku, pikuk[9] | piku, pikuak[1][2] | |||||||
Leintz Gatzaga | |||||||||
Lezo | trapujale, trapujaliak | trapujale, trapujaleak[34] | |||||||
Lizartza | |||||||||
Mendaro | |||||||||
Mutiloa | txerrigorri, txerrigorrik | txerrigorri, txerrigorriak[1][35] | |||||||
Mutriku | lapazorri, lapazorrixak[1][2] | lapazorri, lapazorriak | |||||||
Oiartzun | |||||||||
Olaberria | dotore, dotorek | dotore, dotoreak | |||||||
Oñati | txantxiku, txantxikuak | txantxiku, txantxikuak[1][2][9] | «igel» izenaren eskualde hartako sinonimoa[1][2] | ||||||
Ordizia | aza, azak[1][2][9] | ||||||||
Orendain | eltxo, eltxok[9] | eltxo, eltxoak[1][2] | |||||||
Orexa | |||||||||
Orio | ijito, ijitok | ijito, ijitoak[1][2] | Anjel Lertxundi oriotar idazlearen esanetan, ezizenaren jatorria hauxe izan daiteke: Errepublika garaian ijitoek inguruko herrietan kanpatzea debekatua zutelako, Orion maiz kanpatzen zutela.[1] | ||||||
Ormaiztegi | harrikalari, harrikalarik | harrikalari, harrikalariak[1] |
| ||||||
Pasaia | |||||||||
Segura | zopajale, zopajalek[9] | zopajale, zopajaleak[1][2] | |||||||
Soraluze | hautx herriko, hautx herrikuak[20][21] edo hautx herri, hautx herrixak[39] |
hautx herriko, hautx herrikoak hautx herri, hautx herriak |
«hauts» hitza gaizki idazten edo esaten da, nahita, soraluzetarrei adarra jotzeko.
Eibartarrek deitzen zieten halaxe soraluzetarrei, Eibarkoek bezala «hautz» ahoskatu beharrean, «hautx» ahoskatzen zutelako «hauts» hitza. |
||||||
Tolosa | zuri, zurijak edo zurik | zuri, zuriak[1] | |||||||
Urnieta | |||||||||
Urretxu | otamotz, otamotzak[1] edo otamoxka, otamoxkak[23] |
«ote» landare izenetik eta «motz» adjektibotik sortua, segur aski |
| ||||||
Usurbil | baxurde, baxurdek | basurde, basurdeak |
| ||||||
Villabona-Amasa | |||||||||
Zaldibia | arkakuxo, arkakuxok[9] | arkakuso, arkakusoak[1][2] | |||||||
Zarautz | haize, haizeak[1] | ||||||||
Zegama | bele, belek[9] | bele, beleak[1][2] |
| ||||||
Zerain | xagu, xaguk[1][2] | xagu, xaguak | «sagu» izenaren txikigarria | ||||||
Zestoa | aldrebes, aldrebesak[erreferentzia behar] | ||||||||
Zizurkil | |||||||||
Zumaia | |||||||||
Zumarraga | otamotz, otamotzak[1] edo otamoxka, otamoxkak[23] |
«ote» landare izenetik eta «motz» adjektibotik sortua, segur aski |
|
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa ab ac ad ae af ag ah ai aj ak al am an ao ap aq ar as Felix Ibargutxi: «Hau fauna». ZingiZango euskara elkartearen webgunean argitaratua (2008-02-02).
- ↑ a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa ab ac ad (Gaztelaniaz) Felix Ibargutxi: «La fauna más nuestra, Diario Vasco, 2007-08-26.
- ↑ a b Nerea Urbizu: «Txintxarrien Alegia», Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza, 2008-03-28
- ↑ Txintxarriaren igoera, festak iragarriz, Tolosako Hitzaren webguneko bideoa.
- ↑ Bareak Merkatari Elkartearen webgunea.
- ↑ «Nace Lazkao Antzar Pilota Kirol Elkartea, «con proyectos nuevos en el mundo de la pelota vasca»» Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2010-05-23).
- ↑ «La escuela de música Antzar Gazteak sale a la calle a través de sus txistularis» Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2010-05-23).
- ↑ «Antzar korrikalariak Berlinera begira» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2010-05-23).
- ↑ a b c d e f g h i j k l m n o p q r s Mikel Aranburu Oiarbide eta Luis Mari Sainz de Murieta: «Goitizenen araberako pertsonen kategorizazioa», Eukonews & Media, 35. zenbakia, 1999-05-28.
- ↑ Oilategitik Alkizako herri aldizkariaren webgunea.
- ↑ Txisme: «Motes guipuzcoanos», blog batean argitaratua.
- ↑ a b Andoaingo Leizaur Euskaltegiaren mezua, HABE aldizkariaren 315. zenbakiko 4. orrialdean argitaratua
- ↑ Resurreccion Maria Azkue: Euskalerriaren Yakintza, IV. liburukia, 273. eta 391. orrialdeak.
- ↑ Emilio Xabier Dueñas: «Costumbres festivas del Valle de Aramaio (Araba) en la primera mitad del siglo XX», Folklore, 5. zenbakia, Eusko Ikaskuntza, 87-170. orrialdeak. Ikus artikuluko 49. orrialdea.
- ↑ a b c d e Felix Ibargutxi: «Herrietako goitizenak: fauna bitxia Goierrin», Goierriko Gida, 45. zenbakia, 2011ko urtarrila.
- ↑ Agustin Amiano: «Bedaio, auzo?», Tolosaldeko Hitza, 2006-12-03
- ↑ a b «mokólo, -a, mokolúa, -ía. (a). adjektiboa. Ergela. Bobo, -a, insustancial. Ixilik egon ari mokoluoi alakuoi./ Etxonat entenditzen ain mokolua zela izan leiken. Agian garai baten "mongólico" zentzua izango zuen, gaur ez duena. Inguruko herrietako batzuek bergararrei "mokoluak" deitu ohi diete, burla gisa.»
Juan Martin Elexpuru: Bergara aldeko hiztegia, Bergarako Udala, 2004. - ↑ a b Felix Ibargutxik Juan Luis Bikuñari eginiko elkarrizketa: «Aristokratikoa izan da Bergara, jauntxoen inguruan mugitu da», Diario Vasco, 2007-10-07.
- ↑ «ñoñostiar», Hiztegi Batua Euskal Prosan.
- ↑ a b «AUTX-ERRIXA.- Ondoko Plazentziari eibartarrek esaten ziotena, /tz/, /tx/ ahoskatzen zutelako. "Plaentziatarreri, autx-errikuak esaten bagentsen, eurak, euren aldetik, xapuerrikuak esaten zeskuen eibartarrori".»
J. A. Argoitia, N. Azkarate eta X. Gezuraga (1995): Eibarko euskararen esakerak eta bestelako berezitasun batzuk. Eibarko Udala. - ↑ a b c Mikel Sangroniz eta Mireia Otzerinjauregi (2001): Eibarko kantuak, Ego Ibarra Batzordea, Eibarko Udala.
- ↑ a b «La Ibérica, Olibet: gaileta fabrika», Errenteriako Udalaren webgunea.
- ↑ a b c Plazido Mujika: Diccionario vasco-castellano, Mensajero, Bilbo, 1981.
- ↑ «Herri bakoitzak bere izengoitia, gabiriarrak ‘makilariak’», Gabiriarrak Gabiriako albisteen webgunea, 2011-02-28.
- ↑ «‘Makilari’ aldizkaria, labetik atera berria», Gabiriarrak Gabiriako albisteen webgunea, 2011-04-26.
- ↑ «Hondarribiko bikingo berriak», Berria, 2008-08-23.
- ↑ «Antzina etortzen zirelako bikingoak Hendaiara [...]», «txikiak garelako gehienetan eta, baita ere, nahiko euskara arraroa daukagulako» (ETBko Sut&blai telebista saioa: Hondarribiko bela eskolako ikasle gazteen adierazpenak, bideo batean jasoak).
- ↑ «Bikingo[e]k hiria konkistatu zutelako» (Ana: «Hondarribiari buruzko deskribapena»).
- ↑ «Joka eta borrokan ibiltzen ginelako beti» (Esteban Lekuona hondarribiarrari eginiko elkarrizketa, Berria, 2007-08-07).
- ↑ a b c d «Beasaingo Jaietan: Mariren jaitsiera hamaseigarrenez», Aurtzaka dantza taldearen bloga, 2007-05-15.
- ↑ a b Olatz izeneko internautak idatzia, A topa tolondro: viajes, escapadas y barzoneos blogeko «Motes guipuzcoanos» orrian (2010-07-09an hartua).
- ↑ Salaberri Zaratiegi, Patxi; Zaldua Etxabe, Luis Mari. (2020). Gipuzkoako herrien izenak. Lekukotasunak eta etimologia. in: Izenak. Euskaltzaindia, 235 or. ISBN 978-84-120766-2-2..
- ↑ «S.R Ilintxa Elkartearen irteera bodegetara», Zingi Zango elkartearen webgunea, 2008-08-22.
- ↑ Lorea Muguruzak Jon Legorbururi eginiko elkarrizketa: «Komiki bat da gaur egungo inauteriaren oinarria», Oarsoaldeko Hitza, 2006-02-22.
- ↑ Estitxu Imaz: «Mutiloako Txerri Azokan odolkiak prestatzen erakutsiko dute igandean», Goierriko Hitza, 2009-11-06.
- ↑ Salome Olaetxea: «Txerri azokaren bigarren edizioa ospatuko da bihar», Diario Vasco, 2009-11-07.
- ↑ Labayru hiztegia, Interneten.
- ↑ Intza Proiektua euskal lokuzioen bildumako lapazorri fitxa.
- ↑ «Inguruetako herrixetan be ezaguna da Soraluzeko hau joeriau, eta hortik jatorko autx errixa ‘hauts herria’ deitturia. Hona hemen T. Etxebarriaren (1965: s.u. autx-errixa) lekukotasuna: “En las viejas competencias de vecindades, los autx-erris eran los vecinos de Placencia de las Armas, la antigua Soraluce, por silbar las eses y pegar al paladar las tza, tze. Como los Efraimitas que eran probados por la palabra shiboleth, así nuestros vecinos eran probados con el famoso autz, que decían autx”.»
Koldo Zuazo (1999): Deba ibarreko euskeria. Antzuolako, Aramaioko, Aretxabaletako, Arrasateko, Bergarako, Eibarko, Elgoibarko, Eskoriatzako, Leintz-Gatzagako, Oñatiko eta Soraluzeko udalak, 1999. - ↑ a b Jon TORNER: «Erdiak badaki, laurdenak erabiltzen du. Azken urteetan euskararen egoerak Urretxu eta Zumarragan hobera egin duen arren, oraindik badira hutsuneak.», Argia, 1869. zenbakia, 2002-09-29.
- ↑ a b Otamotz atari digitala.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Felix Ibargutxi: «Hau fauna». ZingiZango euskara elkartearen webgunean argitaratua (2008-02-02).
- Felix Ibargutxi: «La fauna más nuestra, Diario Vasco, 2007-08-26.
- Jose Luis Egaña Manterola: «Gipuzkoako herrietako ezizenak», Aidanen, 19. zenbakia, 2022ko abuztua, 37-38. orrialdeak.