Penitentzia
Penitentzia edo aitortza Kristau-erlijioan, norberak egindako bekatuak apaiz baten bidez Jainkoaren eta elizaren aurrean onartzean, barkamena eskatzean eta egin beharreko penitentziak betetzean datzan sakramentua da[1].
Oinarri teologikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elizaren ohituraren arabera, Jesukristok apostoluei Jainkoaren izenean bekatuak barkatzeko ahalmena eman zienez, bere oinordekoek eskubide hori jarauntsi zuten. Ahalmen hori Ebanjelioek azaldua da, Joanen Ebanjelioak honela dio:
« | Hartzazue Espiritu Santua. Zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei barkatu egingo dizkie Jainkoak ere; zuek barkamena ukatzen diezuenei, ukatu egingo die. | » |
Joanen Ebanjelioa 20, 23 |
Mateoren Ebanjelioak ere erritua aipatzen du:
« | Zer da errazago: «Barkatuak dituzu bekatuak» esatea ala «Jaiki eta zabiltza» esatea?. Orain ikusiko duzue, bada, Gizonaren Semeak baduela mundu honetan bekatuak barkatzeko ahalmena.
Eta esan zion elbarriari: |
» |
Mateoren Ebanjelioa 9, 6-8 |
Sakramentua, hasiera hasieratik erabili zuten kristauek, izan ere Santiagoren eskutitzak honela esaten du:
« | Aitortu batak besteari zeuen bekatuak. Aitortu batak besteari bekatuak eta egin otoitz elkarren alde, senda zaitezten. Indar handia du zintzoaren otoitz sutsuak. | » |
Santiago 5, 16 |
Protestanteek ordea apaizaren beharra ukatzen dute sakramentua egiteko, Gure Aitan oinarrituak:
« | Eta barkatu gure erruen zorra, guk ere geure zordunei barkatu diegunez gero. | » |
Mateoren Ebanjelioa 6, 12 |
Hau da, edozein fededunek ahalmen hau du:
« | Senideren batek iraintzen bazaitu, egiozu errieta, eta, damutzen bada, barkatu. | » |
Lukasen Ebanjelioa 17, 3 |
« | Zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei barkatu egingo dizkie Jainkoak ere; zuek barkamena ukatzen diezuenei, ukatu egingo die. | » |
Joanen Ebanjelioa 20, 23 |
Barkatua izateko damua besterik ez da beharrezkoa[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Penitentzia. .
- ↑ Manglano Castellary, José Pedro: El libro de la confesión. Planeta, 2006. ISBN 84-08-06526-2, ISBN 978-84-08-06526-5
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakramentuak | ||
---|---|---|
Bataioa • Sendotza • Eukaristia • Penitentzia • Gaixoen oliadura • Ordenazioa • Ezkontza |