1932ko Aberri Eguna
1932ko Aberri Eguna | |
---|---|
Mota | political event (en) |
Honen parte da | Aberri Eguna |
Data | 1932ko martxoaren 27a |
1933 → | |
Kokaleku | Bilbo |
Antolatzailea | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Esatari | Luis Arana Goiri |
Partehartzaile kopuru | 65.000 |
1932ko Aberri Eguna 1932ko martxoaren 27an, Berpizkunde Igandean, Bilbo hirian ospatu zen, hain justu ere EAJ alderdi politikoaren 50. urteurrenean. Lehenbiziko Aberri Eguna hau folklore ospakizun eta politika ekitaldiez osatu zen. Artxandako kasinoan bazkaria egin eta bertan hainbat hitzaldi eskaini ziren.[1]
Ekitaldi nagusia manifestazio masibo bat izan zen, ordura arte ezagutzen ez ziren dimentsio batzuetakoa, Kale Nagusitik Sabin Etxeraino desfilatu zuena. José Calviño Domínguez gobernadore zibilak 65.000 laguneko estimazioa eman zuen.[2] Euzko Mendigoxale Batzako 5.000 kide inguruk desfilatu zuten, uniforme eta guzti.[3]
Sabin Etxean hitzaldi bat eman zuen Luis Aranak, aurreko hilean Bizkai Buru Batzarreko presidente hautatuak, Sabino anaiaren eta bere berrogeita hamargarren urteurrena ospatzen ari zen gertaera historikoaren oroimenez. Horren ondoren, Jose Azkarate (NBB), José María Eskubi (ABB) eta Policarpo Barrena (GBB) izan ziren hizlariak. Ekitaldia amaitzeko, honako inskripzioa zuen plaka oroigarria jarri zuten:[2]
« | 1882’garen urtiaren goiz bat zuala… ¡…bendito el día en que conocía a mi PATRIA |
» |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Aberri Eguna. Euskomedia.org (Gaztelaniaz)
- ↑ a b bilbaopedia.info
- ↑ Nagore Irazustabarrena, «Mendigoixaleak: abertzale eta mendizale», Argia, 2021-04-25, CC-BY-SA lizentzia