Edukira joan

1934ko Iraultza Asturiasen

Wikipedia, Entziklopedia askea
1934ko Iraultza Asturiasen
Motagreba
Honen parte da1934ko Iraultza
Denbora-tarte1934ko urriaren 5a - 1934ko urriaren 19a
KokalekuAsturiasko Printzerria
HerrialdeaEspainiako Bigarren Errepublika

Asturiasko 1934ko meatzarien iraultza, Espainia mailan egon zen 1934ko Iraultzaren zati garrantzitsuena izan zen. CEDAko gobernuaren aurkako matxinada moduan hasi zen eta denbora laburrean indar eta botere handia lortu zituen.

Asturiasen izan zen eta Espainiako gobernuaren aurka matxinada bat egin eta gero, gobernuak bidalitako gudarosteen aurka guda galdu zuen. Espainiako gudaroste errepublikarraren zati handi bat, mairuak osatuta zegoen, hauek orduko Espainiar Marokotik zetozen. Gudarostearen buruzagi nagusiena Francisco Franco izan zen eta errepresio izugarria jaso zuten iraultza egiten ahalegindu ziren milaka pertsonek eta beren familiek.

1934ko Iraultza 1934ko urrian Espainiako hainbat eskualdetan izandako altxamendua izan zen, Espainiako Bigarren Errepublikako zentro eta eskuineko agintarien aurka, CEDAren gobernuaren aurka, sozialistak, komunistak eta anarkistak elkarturik. Asturiasen izan zuen eragin handiena, baina Katalunian eta Euskadin ere eragin nabarmena izan zuen. Gobernuak marokoar tropak eta Legioa bidali zituen Francisco Francoren zuzendaritzapean. Hildako asko egon ziren, errepresio oso gogorra izan baitzen: fusilatuak, torturatuak, espetxeratuak...langile buru askori heriotza zigorra ezarri zitzaien, baina Alcalá-Zamorak kommutatu zituen.

Altxamenduaren helburua Espainiako Bigarren Errepublika kentzea zen, horren ordez Errepublika Sozialista bat ezarriz.[1]

Espainiako hainbeste lekuetan 1934ko Iraultzak eztanda egin zuenean, Asturiasen egoera askoz ere gogorragoa izan zen. Aldez aurretik, bat egin zuten sozialistek, anarkistek eta komunistek mugimenduari ekiteko, eta lurralde hartan benetako iraultza-egoera bizi izan zen. Hogeita lau ordutan, Asturiasko langile eta meatzariek meatzaldeetako Guardia Zibilen kuartel gehienak hartu zituzten. Okupatu ere egin zuten Trubiako arma-fabrika, Oviedo, Avilés eta Gijóngo meatzaldeetako langile-taldeen laguntzaz. Bitartean, langileen patruilek Pajaresko mendatea okupatu zuten gobernuak bidalitako militarren etorrerari garaiz aurre egiteko. Aldi berean, herriaren hornidurarako eta borrokalari gehiago hartzeko zerbitzuak antolatu zituzten langileen batzordeek matxinaturiko aldeetan, hiriak hartu eta gobernuak bidalitako militarrei ganoraz aurre egin ahal izateko. Halatan, langileen benetako aginte iraultzailea eratu zen Asturiasen eta gobernuaren indarrei aurre egiteko prest zegoen Estatu txiki baten antzera jardun zuten.

Asturiasko iraultza-saioa bultzatu zutenek ez zuten amore eman eta Gobernuak Francisco Franco jeneral eta Gerra Ministerioaren aholkulariaren eskutan utzi zuen haren errepresioa. Kolonietako tropak, beren ankerkeriak famatu zituen legionarioak eta gudari afrikarrak, bidaltzea erabaki zuen Francok.

Langileen erakundeen arteko hitzarmena Asturiasen, martxoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
« Behean sinatzen duten erakundeak, UGT eta CNT, bat datoz esaten dutenean Espainiako erregimen burgesaren araberako egoera ekonomiko-politikoari erantzuteko langile-sektore guztien ekintza bateratua behar dela, iraultza soziala bultzatu eta gauzatuko bada. (...) Hitzarmen hau sinatzen duten erakundeek adostasunean lan egingo dute, Espainian iraultza sozialaren garaipena lortu arte, eta berdintasun ekonomikoan, politikoan eta sozialean oinarrituriko erregimen bat ezarriko dute, printzipio sozialista federalistei jarraiki. (...) Helburu honi begira, Batzorde Eragilea eratuko da Oviedon, Hitzarmen hau sinatzen duten erakunde guztien ordezkariek osatua (...).

Batzorde Eragileak ekintzarako plan bat prestatuko du, langileriaren ahalegin iraultzailea dela medio, iraultzaren garaipena gizartearen alderdi guztietan ziurta dadin (...). Aipaturiko erregimena ezartzen den unean bukatuko da erakunde sinatzaileak harturiko konpromisoa (...). Gogoan edukirik Hitzarmen hau langile-erakundeek erregimen burgesaren aurkako ekimena koordinatu eta hura erabat deuseztatzeko elkar harturik erabaki duten akordioa dela, alderdi burgesekin harreman organikoak dituzten erakundeek bertan behera utziko dituzte horiek deblauki, eta Hitzarmen honek xedatzen dituen helburuen zerbitzuan jarriko dira soil-soilik

»

—UGT eta CNTko Lurralde Batzordeak, 1934ko martxoaren 28an.


Ekintza bateraturako deia, apirila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behean idatzita dagoen moduan, denbora aurrera joan ahala, giroa gero eta "beroago" zegoen langile elkarteetan. Hau da Asturiasko langile elkarteei egin zitzaien ekintza bateraturako deia:

« Asturiasko langileei:

Espainiako gaurko egoera politiko eta sozialaren aurrean eta gauzak okerbidetik abiatzeko arriskua dagoela eta, Asturiasko Federazio Sozialista elkartu egin dira eta aliantza osatu dute, ondoko helburuak lortzeko:

1. Faxismoaren aurka borroka egitea, herria zapaldu, erakundeak desegin eta nazioan ezarritako askatasun eta eskubide urriak zapuztu nahi dituelako.

2. Gerra ahalegin guztiei aurre egitea, bai Europako herrialdeetan bai Afrikako arazo kolonialei dagokionez (...).

Adierazitako helburu horiek lortzen lagundu nahi duten beste langile elkarteek Aliantzan sartzea eska dezakete lurralde ordezkaritza baten bidez, ez zatika (...).

Denbora gutxi barru, Asturiasko langileen batasunak izango duen harrera ona kontuan hartuta, Aliantzako Batzordeak propaganda adierazpena kaleratuko du bere ikuspuntuak azaltzeko (...).

»

Avance, 1934ko apirilak 1


Oviedoko Batzorde Iraultzailearen bandoa, urria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
« Honakoa jakinarazten dugu:

Iraultza Batzordeak, herriaren borondatea betetzeko eta Iraultzaren interesak zaintzeko helburuz, mugimendua bide onetik eramateko beharrezko neurri guztiak hartuko ditu. Beraz, ondokoa agintzen dugu:

1. Lapurreta ekintza guztiak behin betiko amaitzea. Horrelakorik egiten harrapatzen dutena armen aurrera eramango dute.

2. Armak dituztenak Batzordearen aurrean agertu beharko dute nor diren esateko. Etxean armarean bat izan eta horren berri ematen ez duena oso gogor epaituko da.

3. Lapurretan egin ondoren, etxean ezkutatuta dituzten gauzak berehala itzuli beharko dituzte. Bestela, Errepublikaren etsai izateagatik, hortik datozen ondorioei egin beharko diete aurre.

4. Jakiak eta janzteko artikulu guztiak konfiskatuta geratzen dira.

5. Hirian dauden langile elkarteetako zuzendaritza batzordeetako kide guztiei Batzorde honen aurrera hurbiltzeko eskatzen zaie, jakien eta janzteko artikuluen banaketa eta kontsumoa normalizatzeko.

6. Hirian dauden langile alderdiek eta gazte mugimenduek berehala etorri beharko dute karnet eta guzti, Iraultzaren ordena eta bide ona babestuko dituen Guardia Gorria osatzeko.

»

—Oviedon,1934ko urriak 9, Iraultza Batzordea

[2]

Langileen eskaerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
« 1.Soldatak igotzea.

2.Zazpi orduko lanaldia.

3.Soldata berdinak lan berdinetarako.

4.Urtean bi opor ordainduak.

5.Estatuak soldataren %75 ordaintzea lanik gabeko langileei.

6.Ordaindutako bi hilabete opor emakume langileentzat, erditu aurretik eta erditu ostean, eta edoskitzaroan, ordu erdi bularra emateko hiru ordutik behin.

7.Soldata osoa jasotzen jarraitzea, istripua izanez gero. (...).

8.Indar erreakzionarioak armagabetzea eta proletariotza armatzea.

9.Erregimen kapitalista suntsitzea eta gizarte sozialista eraikitzea.

10.Erregimen kapitalista suntsitzea eta gizarte sozialista eraikitzea.

»

—Langileen eskaerak, 1934ko urriaren 28a.


Iraultzaren amaiera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asturiasko langileen erresistentzia gotorlekuek bi astean iraun zuten, Espainiako armadako elite-tropen aurrean. Errepresioa izugarria izan zen: milatik gora hildako, hiru milatik gora zauritu. 30.000 lagun sartu zituzten kartzelan. 1936ko uztaileko altxamenduaren saio txiki bat bezala ikusten dute gaur egun historialari askok.

Gerra Zibila baino lehenago urteetako gertakari ezagunenetarikoa izan zen. Nahiz eta geroago amnistia orokor bat egon bi aldeko partaideei, bi aldeek gorrotoz eta mesfidatiz egon ziren gerra eztanda egin zuen arte. Alde batetik eskuinak eta beste aldean ezker ideologiakoak.

Amnistiaren zain

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
« Asturiasko emakume gehienen bizimodua pentsa daitekeen triste eta zoritxarrenekoena da aspalditik (orain hamabost bat hilabete). Geuk bakarrik daukagu gure sufrimenduen berri, ama eta bikotekide gara eta, gizonezkoak atxilotuta ikusi eta etxeko zoritxarra minez jasaten dugu eta. (...). Inoiz ezingo ditugu ahaztu ordenaren ordezkariek egindako bidegabekeriak. Gure umeen aitak sartu zituzten kartzelak beti gogoan izango ditugu, baita umeak ere, miseria ekarri diguten gaiztakeria, maltzurkeria eta ustelkeria gorrotatzen dituzte eta. Ez ditugu ahaztuko gure bikotekideak gorrotoz torturatu zituzten txapeloker eta borradunak. (...). »

Solidaridad Obrera, 1936eko urtarrilak 21


1939ko hauteskunde orokorretan, ezkertiarrek zuten helburu nagusienen artean, preso politikoentzat amnistia lortzea izan zen. Honen ondorioz, Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi eta gero, Asturiaseko mehatzari iraultzaile eta preso politikoak kartzelatik atera ziren gobernu berriak egindako amnistiari esker.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Gil Pecharromán, Julio. (1997). La Segunda República. Esperanzas y frustraciones. Madril: Historia 16, 90 or. ISBN 84-7679-319-7..
  2. Aurelio de Llano Roza de Ampudia: "Pequeños Anales de quince días" in Tuñon de Lara, M.:Aip. Lib., 2. bol.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy