Ahegao

Ahegaoa (japonieraz: アヘ顔 ) batzuetan ahe gao, ahego edo ahegao aurpegia, halaber O-Face, japonierazko hitza da, Japoniako pornografiaren testuinguruan erabilia. Normalean izaera sexualeko plazer handia erakusten duen aurpegiera deskribatzen du, sexualak izan ala ez;[1] gizabanako baten aurpegian (gehienbat emakumeak), sexuan zehar, oro har begi zuriak edo gurutzatuak, mihia ahotik aterata eta aurpegi apur bat gorritua dituela, gozamena edo estasia erakusteko.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Japoniar jatorriko ilustrazioak, gehienak zuri-beltzeko marrazkietan, begiak gorantz begira ditu, zurian, gurutzatuak edo infinitura begira, batzuetan bihotz itxurako begi-niniekin (begiak ere erdi irekiak edota negarretan egon daitezke), mihia kanpoan, eta masail gorrituak.

Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]O-Face izenaz ere ezaguna, hitza 1990eko hamarkadaren hasieran hasi zen erabiltzen. Aldizkari pornografikoek hitza erabili zuten orgasmoan aktoreen aurpegi-adierazpenak deskribatzeko.[2] Testuinguru berean, helduentzako argitalpen batzuetan erabili zen, baita 2000ko hamarkadaren hasierako bideo pornografikoetan ere. 2000ko hamarkadaren erdialdean[3], terminoaren erabilerak gora egin zuen, eta marrazketa-estiloa nahiko konbentzionala bihurtu zen, eta kultura otaku osora zabaltzen hasi zen.
Ahegao aurpegiak batzuetan anime eta manga lan arruntetan agertzen dira, testuinguru ez-sexual batean.[4]