Edukira joan

Aire zabaleko meategi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gallartako Kontxa II, aire zabaleko meategia

Aire zabaleko meategia edo atari zabaleko meategia mineralak ustiatzeko metodo bat da, lurraren gainazalean egiten dena. Hobia ustiatzeko metodorik erraz, azkar eta merkeena da, baina lur-geruza bigun batez estalita dauden eta sakonak ez diren hobietan soilik aplika daiteke. Lodiera handiko hobietan dauden harri edo mineral gogorrak 10-30 m bitarteko harmailak eratuz ustiatzen dira; zenbait mineral lurkara, berriz, disgregazio hidraulikoz. Ustiapenak, oro har, hiru fase ditu: mearen aurkikuntza, erauzketa eta garraiaketa.

Aire zabaleko meategiek oso eremu handia har dezakete, neurri larriko makineria erabiliz: dragak, gaineko harri-geruza kentzeko, pala mekanikoak, kamioi handiak, mea eta hondakinak garraiatzeko, hondeamakinak eta garraiagailuak.

Lurzorua eta gaineko harri-geruza lehergaien bidez hautsi eta, ondoren, dragak edota pala eta kamioiak erabiliz, kentzen da. Mea agerian dagoenean, zulatu, apurtu eta zerrendaka erauzten da. Azkenik, minerala kamioi handi edo garraiagailutan zamatzen da, manipulazio plantara edo erabili behar den tokira eramateko

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy