Edukira joan

Aleksandr Glazunov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aleksandr Glazunov

Bizitza
JaiotzaSan Petersburgo1865eko uztailaren 29a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaParis eta Neuilly-sur-Seine1936ko martxoaren 21a (70 urte)
Hobiratze lekuaTikhvin hilerria
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Irakaslea(k)Nikolai Rimski-Korsakov
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, orkestra zuzendaria, pedagogoa, musikologoa, musika-irakaslea, unibertsitateko irakaslea eta piano-jotzailea
Enplegatzailea(k)San Petersburgoko Musika Kontserbatorioa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoasinfonia
musika klasikoa

IMDB: nm0322273 Spotify: 78t7WfwhjZLkDHN5QKwS5u Musicbrainz: 5a0988a4-695c-4bff-bc68-4f312427495e Discogs: 526580 IMSLP: Category:Glazunov,_Aleksandr Allmusic: mn0001180258 Find a Grave: 13934717 Edit the value on Wikidata

Alexander Konstantinovitx Glazunov (errusieraz: Алекса́ндр Константи́нович Глазуно́в, 1865eko abuztuaren 101936ko martxoaren 21) Errusiako musikagile, musika irakasle eta orkestra-zuzendaria izan zen, Errusiar Erromantizismoaren amaierako garaian. San Peteresburgoko Kontserbatorioko zuzendaria izan zen 1905etik, 1928ra, erakunde hori lehenengo Petrogradeko Kontserbatorioan bilakatu zuen eta, ondoren, Leningradoko Kontserbatorioan, Errusiako Iraultzaren ostean. 1930. urterarte izan zen zuendari, nahiz eta 1928an Sobietar Batasunetik alde egin zuen eta ez zen inoiz gehiago itzuli. Bere ikaslerik nabarmenena Dmitri Xostakovitx izan zen. XIX. mendeko Errusiako Eskola Handiaren azkeneko kidea izan zen.

Rimski-Korsakov musikagile ospetsuarekin egin zituen ikasketak. 1882an, hamazazpi urte zituela, idatzi zuen aurreneko sinfonia. Zortzi sinfonia idatzi zituen, hiru ballet, zazpi poema sinfoniko, oberturak, kontzertu bat biolinerako, bi kontzertu pianorako, sonatak, eta abar. Dena den, Urtaroak balleta du lanik entzutetsuena.

Nazionalismoa eta kosmopolitanismoa errusiar musikan uztartzen egin zuen lanagatik ezaguna da. Mily Balakireven nazionalismoa eta Alexander Borodinen epika nahastea lortu zuen, bien jarraitzaile izanda. Bere beste influentzien artean Nikolai Rimsky-Korsakov, Piotr Ilitx Txaikovski eta Sergei Taneiev zeuden. Sergei Prokofiev eta Xostakovitxen arabera bere musika zaharra zen, baina bere garaian influentzia nabarmena izan zen, eta ospe handiko musikagilea izan zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aleksandr Glazunov Aldatu lotura Wikidatan
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy