Edukira joan

Amu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Amua arrain-harrapaketarako erabiltzen den gailu bat da. Aspalditik erabiltzen dute arrantzaleek uretan zein lehorretik arrainak harrapatzeko. 2012an Okinawa uharteko haitzulo batean mundu osoan topaturiko amurik zaharrena aurkitu zuten, duela 23.000 urtekoa. 2005ean, Forbes aldizkariak giza historian erabilgarrienak diren hogei tresnen artean aipatu zuen.[1]

Beharbada, amua edo antzerako gailu bat milaka urtean gizakiak erabilia izan da. Haren adibide dira Palestinan aurkitu diren k.a. 7000. urteko amuak. Gizakiak mota guztietako amuak egin ditu, egurrarekin, animalien hezurrekin, adarrekin, maskorrekin, harriekin, brontzearekin, eta gaur egun burdinarekin egin ohi dira. Kasu batzuetan, kakoak material desberdinen indarra eta ezaugarri positiboak aprobetxatzen ditu.

Norvegiarrek, oraindik 1950ko hamarkadan ipuru-zurezko amuak egiten zituzten[2]. Altzairuzko lehen amuak, 1600. urtean hasi ziren Europan agertzen eta haien fabrikazioa profesionalen lan bihurtu zen.[2]

Harri aroan eginiko hezurrezko amua

Anatomia eta eraikuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amuak osatzen dituzten atalak hauek dira: arrainaren ahoan sartzen den zatia punta da; hariari lotuta dagoen zatia begia da; punta eta begia lortzen dituena kurba eta sama dira; sama eta puntaren arteko distantziari arrail esaten zaio. Kasu askotan, kakoak amuaren zati desberdinen bitartez deskribatzen dira.

Gaur egungo amuak egiteko karbono altuko altzairuak, banadioarekin aleatutako altzairuak edo altzairu herdoilgaitzak erabiltzen dira. Kalitateko handieneko amuek korrosioaren kontrako estaldura bat izaten dute, haien erabilgarritasuna luzatzeko.




Askotariko amuak daude eta, oro har, hiru kategoriatan banatzen dira: apeu-amuak, euli-amuak eta beita-amuak. Horien barnean aldaerak aplikazio desberdinetarako diseinaturik daude, materialagatik eta bakoitzaren forma, begi mota, punta eta arantzagatik desberdindu daitezke.

Bakarkako amu mota bati buruz ari garenean ezaugarri espezifikoak izango ditu, horren osagaiak optimizatuz emango zaion erabileraren arabera. Adibidez, euli lehor amu delikatu bat burdina-hari mehez eta begi estuz eginda egongo da, pisua baita faktore garrantzitsuena. Bestalde, Carlisle edo Aberdeen izeneko beitadun amu arinak burdina arina erabiltzen dute bizidun beitari ahalik eta min txikiena egiteko, baina kasu horretan pisua garrantzitsua ez denez begiak ez dira estuak izan behar.

Faktore asko hartzen dira kontuan amua diseinatzeko orduan; adibidez, korrosioari egiten dion erresistentzia, pisua, jasan behar duen indarra, puntaren zorroztasuna eta amuaren tamaina.

Formak eta izenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amuek forma eta izen asko dituzte, eta kasu batzuetan izenak tradizionalak izaten dira; adibidez, Aberdeen, Limerick edo O’Shaughnessy. Beste kasu batzuetan amuei izena beraien erabilpenek ematen diote, edota beraien ezaugarri fisikoek. Fabrikatzaile batzuek beraien amuei modeloaren zenbakiak jartzen dizkiete eta beraien ezaugarriak eta erabilpenak deskribatzen dituzte. Adibidez:

· Eagle Claw: 139 Snelled Baitholder bat da, konpentsatua, behe begia, bi atal, burdina-hari ertaina.

· Lazer Sharp: L2004EL Circle Sea bat da, hutsune zabala, ez dago konpentsatua, eraztundutako begia, burdina-hari arina.

· Mustad Model: 92155 Beak Baitholder amua da.

· Mustad Model: 91715D O'Shaughnessy Jig amu bat da, 90 graduko angelua duena.

· TMC Model 300: Streamer D/E, 6XL, burdina-hari pisutsua, forjatutako brontzea.

· TMC Model 200R: Nymph & Dry Fly begi zuzena, 3XL, burdina-hari estandarra, erdi jaitsitako punta, forjatutako brontzea.

Amuaren formak asko alda daitezke: zuzenak edo kurbadunak izan daitezke. Amuen forma desberdinak hauek arrainean barneratzea laguntzen dute, eulien imitazio edo beita mantentzeko gaitasuna hobetuz. Harrapatzen diren arrainen bizitza mantentzen saiatzen diren amuetan, edo berna zatitua duten beita artifizialetan, arantza bereziak dituzte beitaren mantentzea lortzeko. Jig amuen bernak moldatutako berun batez estalita izaten dira, hondoratu beharra baitute. Amuen deskribapenaren barnean bernaren luzera zein den agertu behar da (adib., estandarra, estra luzea, 2XL motza) eta burdina-hariaren neurriak (adib., fina, estra astuna, 2X astuna).

Beita artifizialei loturiko amu hirukoitzak

Bakuna, bikoitza eta amu hirukoitza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amuak dituzten punta eta berna kopuruaren arabera sailka daitezke. Amu bakunek begi bakarra, berna bakarra eta punta bakarra izango dute, amu bikoitzek begi bakarra izango dute, baina kasu honetan bi berna zein punta izango ditu eta hauek pieza bakar bati forma emanez fabrikatzen dira, amu bakuna izango balitz bezala. Amu hirukoitza, aldiz, zeina begi gabeko amu bakun bat amu bikotz bati soldatzean lortzen den amua den, begi bat eta hiru punta zein berna izango ditu.

Amu bikoitzak, beita artifizial batzuetan, Atlantikoko izokinak harrapatzeko erabiltzen diren euli-amu tradizionaletan erabiltzen dira, baina ez dira oso ohikoak. Amu hirukoitzak barietate askotako beita artifizial zein naturaletarako erabiltzen dira.

Ez dago nazioartean erabiltzen diren neurri estandarrik, fabrikatzaile bakoitzak bereak dituelako. Hala ere, fabrikatzaile bakoitzaren neurriek koherentzia bat jarraitzen dute.

Amuen neurriak normalean 1 neurria neurri eremuaren erdia bezala hartzen dute. Amu txikiak zenbaki osoz adierazten dira eta tamaina zenbaki handienetatik txikienera doa (adib., 1 handiagoa izango da 2 baino). Amu handietan neurriak zenbaki osoekin, zati zero adierazten dira (adib., 1/0, 2/0, 3/0… ) eta tamaina zenbakien zentzu normalean handiagotzen da (adib., 1/0 2/0 baino txikiagoa izango da). Amuetan aurkitu genezaken tamainarik txikiena 32 izango da eta handiena 20/0.[1][3][4][5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Jacqueline., Wakeford,. (1992). Flytying : tools and materials. Lyons & Burford ISBN 1558211837. PMC 24671002. (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
  2. a b (Ingelesez) «Mustad Fishing» mustad-fishing.com (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
  3. Vic., Dunaway,. (1995). Vic Dunaway's Complete book of baits, rigs, and tackle : Freshwater/Saltwater. (Rev. enl. ed. argitaraldia) Wickstrom Publishers ISBN 0936240121. PMC 34615031. (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
  4. 1910-, Dalrymple, Byron W. (Byron William),. (1976). How to rig and fish natural baits. Outdoor Life ISBN 0308102894. PMC 3017808. (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
  5. A., Larson, Todd E.. (©2007-). The history of the fish hook in America : an illustrated overview of the origins, development, and manufacture of the American fish hook. Whitefish Press ISBN 098151023X. PMC 140177989. (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy