Edukira joan

Anastasio IV.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anastasio IV.a


168. Aita santu

1153ko uztailaren 16a - 1154ko abenduaren 3a
Eugenio III.a - Adrian IV.a
Kolegio Kardenalizioko dekano

1139 - 1153
Guillaume (en) Itzuli - Imar of Tusculum (en) Itzuli
Cardinal Bishop of Sabina (Vescovio) (en) Itzuli

1127ko abenduaren 1a - 1153ko uztailaren 8a
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Sabina (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCorrado della Suburra
JaiotzaErromac. 1073
HeriotzaErroma1154ko abenduaren 3a ( urte)
Hobiratze lekuaSan Joan Laterangoa
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta idazlea
Lantokia(k)Erroma eta Aita Santuen Lurraldea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaagustindar

Anastasio IV.a[1] (Erroma, 1073 inguru - † ibidem., 1154ko abenduaren 3a) Eliza Katolikoaren 168. Aita Santua izan zen 1153 eta 1155 urteen bitartean.

Hasierako urteak ez ditugu garbi; Avignongo Saint-Rufeko agustindar mojeen monastegiko abade izan zen agian, edo klero sekularreko kide. 1121az geroztik, behintzat, San Pastorreko kardinal presbitero bezala aitatzen dute eta, 1126an, agian osaba zuen Honorio II.ak Santa Sabinako kardinal gotzain egin zuen. Horrela hartu zuen parte 1130eko konklabean eta Anakleto II.a antipapa izango zenaren aurka egin zuen gogor, Inozentzio II.aren aldeko izan baitzen. Inozentzio II.ak Frantzian erbesteratu behar izan zuenean, Conrado di Suburra bere bikario izan zen Erroman. Postu horretan jarraitu zuen Zelestino II.a, Luzio II.a eta Eugenio III.a aitasantuen garaian ere.

Aitasantu egin zuten 1153ko uztailaren 12an eta, bere agintaldi motz hartan, gero Adrian IV.a aitasantua izango zen Nicolás Breakspeare izan zuen aholkulari.

Agriparen Panteoiaren errestaurazioa agindu zuen, San Joan Jerusalemgoko Maltako Ordenari probilegioak eman zizkion. Izendapen episkopalek sortzen zituzten ika-mikekin amaitu zuen eta aurreko haserreak ere konpondu zituen. Amaitu ziren Frederiko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoarekin Magdeburgoko gotzaina izendatzeagatik aspalditik zituen gorabeherak eta baita Zistertarek Yorkeko diozesiaren inguruan zituztenak ere.

Malakias Armaghekoaren profezietan Abbas suburranus deitu zitzaion, (Suburrako abadea)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anastasio IV.a Aldatu lotura Wikidatan
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy