André Gorz
André Gorz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Gerhart Hirsch, Gérard Robert Karl Jakob Horst |
Jaiotza | Viena, 1923ko otsailaren 9a |
Herrialdea | Frantzia Austria |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Vosnon, 2007ko irailaren 22a (84 urte) |
Heriotza modua | suizidioa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Swiss Federal Institute of Technology in Lausanne (en) Lyceum Alpinum Zuoz (en) |
Hizkuntzak | frantsesa alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekonomialaria, kazetaria, filosofoa, idazlea, soziologoa, ekintzaile ekologista, politologoa eta iritzi-kazetaria |
Enplegatzailea(k) | Le Nouvel Obs (en) L'Express Les Temps modernes |
Lan nabarmenak | |
Influentziak | Ivan Illich, Karl Marx, Jean-Paul Sartre, Edmund Husserl, Herbert Marcuse, Max Weber, Jürgen Habermas eta Theodor Wiesengrund Adorno |
Mugimendua | Ekologismoa desazkundea |
Izengoitia(k) | Michel Bosquet |
André Gorz (Viena, Austria, 1923ko otsailaren 9a - Vosnon, Frantzia, 2007ko irailaren 22a) frantses idazle eta filosofoa izan zen, jatorriz austriarra.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Naziek Austria berenganatu zutenean Suitzara joan zen ikastera (judua zuen aita), gerra amaitu zen arte. Bere lehen liburuan Le traître (1955, "Traidorea") azaldu zituen bere bizitzako pasarte horiek. 1948an Frantziara jo zuen, eta kazetari-lanetan jardun zuen (Paris-Presse, L´Express). Temps Modernes aldizkariaren zuzendaritzako kide izendatu zuten 1960an, eta Nouvel Observateurren sortzaileetakoa izan zen 1964an.
Desazkunde terminoa Gorzek erabili ei zuen lehen aldiz[1], 1972ko ekainaren 13an, Le Nouvel Observateur aldizkariak antolatutako debate batean. Debatean MITn hazkundearen mugei buruzko txostenaz eztabaidatu zen.
« | Oreka globalaren baldintza bat da, ekoizpen materialaren hazkunderik eza, edo are gehiago, desazkundea. Oreka global hori bateragarria al da sistemaren biziraupenarekin? | » |
—André Gorz, 1972/06/13 |
Ezkerreko mugimendu eta alderdiei oso loturik ibili izan zen beti, eta bere obran lana, langileria, ingurumena, kapitalismoa eta sozialismoaren bilakaera aztertu zituen. Aipagarriak ditu honako liburuok: Ecologie et politique (1978, "Ekologia eta politika"), Adieux au proletariat. Au-delá du socialisme (1981, "Agur proletalgoari. Sozialismotik haratago"), Les chemins du paradise (1983, "Paradisuko bideak"), Capitalisme, socialisme, écologie (1988, "Kapitalismoa, sozialismoa, ekologia"), Miséres du présent, richesse du possible (1997, "Oraingo miseriak, noizbaiteko aberastasuna"). Gorzen iritziz, lanaren bilakaerak ezinezko egin du Karl Marxen iragarpenak gauzatzea, eta zalantzan jartzen du marxismoak langileriari egotzitako eginkizun historiko mesianikoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Katalanez) ESCRIVÁ, Andreu. (2023). Contra la sostenibilitat. ISBN 978-84-16698-87-5..