Andre Mariaren eliza (Rostock)
Andre Mariaren eliza (Rostock) | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Mecklenburg-Aurrepomerania |
Alemaniako hiri-udalerri | Rostock |
Koordenatuak | 54°05′22″N 12°08′19″E / 54.08955°N 12.1386°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1265 (egutegi gregorianoa) |
Izenaren jatorria | Maria |
Erlijioa | Luteranismoa |
Elizbarrutia | Evangelical Lutheran Church in Northern Germany (en) |
Arkitektura | |
Materiala(k) | adreilua |
Estiloa | Brick Gothic (en) |
Dimentsioak | 76 () m |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Rostockeko Andre Mariaren eliza (alemanez: Marienkirche) Rostocken dagoen elizarik handiena da. Adreilu gorriz eginiko eliza gotikoa da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elizaren eraikuntza XIII mendean hasi zen eta 1265 urtean sagaratu zuten Andre Mariaren izenean. XIV. mendean zabalkunde batzuk ezagutu zituen, gaur egun dakusagun hiru nabetako eraikina bihurtu zelarik. 1531eako erreforman Luteranismoa onartu zuen.
Aldare nagusia 1721ean egin zuten Berlingo artisauek. Dorre zabala eta goiak daukan antena XVIII. mendean gehitu zitzaizkion etilo barrokoan. Azkenik aipatzekoak dira Innsbrucketik ekarritako beiratean. 1894 eta 1904 artean ezarri ziren elizaren leihoetan.
Erloju astronomikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erloju astronomikoa (Astrologische Uhr), 12 metrotako garaiera duen erloju eder hau Nurenbergeko Hans Düringer erlojurariak egin zuen 1472an. Goialdean, orduro apostoluak Jesusen aurrean pasatzen dira eta azkena dihoan Judas akatua izaten da. Erdialdean dago erlojua bera, orduaz gain ilargi fasea eta zodiakoa ere agertzen dituelarik. Beheko mailan 2017 arte baliozkoa den egutegia dauka.