Edukira joan

Andutz

Koordenatuak: 43°16′00″N 2°19′00″W / 43.2667°N 2.3167°W / 43.2667; -2.3167
Wikipedia, Entziklopedia askea
Andutz
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°16′00″N 2°19′00″W / 43.2667°N 2.3167°W / 43.2667; -2.3167
MendikateaIzarraizko mendilerroa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Euskal Autonomia Erkidegoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaItziar
Itziarko baserriak eta atzean Andutz mendia

Andutz Deban (Gipuzkoa) dagoen mendia da, Itziar auzoa oinetan duena. Iparraldean Txorobillar (480 m) eta hegoaldean Saltsamendi (590) mendiekin batera mendilerro txiki bat osatzen du, hego-ipar ardatzean, Izarraitz mendilerroaren luzapentzat har daitekeena. Izarraitz bezalaxe, gune karstikoa da, eta Saltsamendiko gailurretik banatzen duen Urkutxu lepotik dolina ikusgarriak daude. Gailurrean gurutzea dago eta metro batzuetara dagoen puntu altuenean erpin geodesiko bat.

Kondairak dioenez, Itziarko eliza erakitzen ari zela, jentilek harriak bota zituzten harantz. Huts egin zuten, ordea, eta harriak Andutzetik Saltsamendira dauden parajera erori ziren, eta egun ikus daitekeen harrigunea osatu zuten.

Ohiko igoera Itziartik abiatzen da. Industriagunearen hasieran zementozko bide bat abiatzen da ezkerretara Teleixa baserrira. Baserrira heldu baino lehen, seinale batek markatzen du igoeraren hasiera. Teleixa baserritik bertatik ere abiatzen da bide bat gailurrera heltzeko, malda txikiagokoa.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy