Antoine Tisné
Itxura
Antoine Tisné | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lurda, 1932ko azaroaren 29a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1998ko uztailaren 19a (65 urte) (65 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Kontserbatorioa |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
Jasotako sariak | |
Mugimendua | musika klasikoa |
Antoine Tisné (Lurda, 1932ko azaroaren 29a - Paris, 1998ko uztailaren 19a) frantses musikagilea izan zen.
Darius Milhaud eta Jean Rivierren ikasle izan zen Parisko Goi Mailako Kontserbatorioan. 1962an konposizioko Erromako sari nagusia irabazi zuen, eta handik hiru urtera S. Koussevitski fundazioko saria. 1968an, Kultura-arazoetako ministerioko ikuskaritzan sartu zen; 1980ko hamarraldiaren hasieran utzi zuen kargu hura. Hainbat lan egin zituen. Bere lanetan independentzia gorde nahi zuen beti eta horregatik garai hartako musika-hizkuntzaren teknika desberdinak erabili zituen: Cosmogoniak hiru orkestrarako (1967), Argi arkuak, orkestrarako (1972), New Yorkeko argi-irradak (1980).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.