Antzandobi arrunt
Antzandobi arrunt | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Passeriformes |
Familia | Laniidae |
Generoa | Lanius |
Espeziea | Lanius collurio Linnaeus, 1758
|
Banaketa mapa | |
eta | |
Datu orokorrak | |
Masa | 3,15 g |
Zabalera | 26 cm |
Kumaldiaren tamaina | 5,5 |
Eguneko zikloa | eguneko |
Errute denbora | 14 egun |
Antzandobi arrunta (Lanius collurio) laniidae familiako hegazti paseriformea da, Eurasian bizi dena[1]. Espezie migratzailea da, neguak Afrika tropikalean ematen dituena. Euskal Herrian aurkitu ahal den hiru antzandobi espezietako bat da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]16-18 zentimetro arteko txoria da. Antzandobi arraren bizkarra gorrixka da eta sabelaldea zuria. Buruak kolore urdinxka du eta antifaz beltz batek zeharkatzen du begi aldea. Emeak apalagoak dira, buru eta gainalde gorrixka eta azpialde zuria baitute.
Neurriz zozoaren antzekoa, bere buru handiak oso bereizgarri egiten du antzandobia, eta euskaraz eskualde askotan ematen zaion izenak ere ondo adierazten du gainontzeko txoriak baino kaxko handiagoa duela: buruhandia, txorihandia, begihandia...[2]
Elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Intsektuak jaten ditu, baita animalia handiagoak ere, hala nola, txori txikiak, saguak eta sugandilak. Ohitura berezi bat badu, harrapakinak arantzatan sartzen ditu geroragoko biltegia osatuz. Elorri-arantzetan eta beste arantza zorrotz batzuk erabiltzen dituzte, baita gizakiek egindako alanbradak[3].
Ehizatzeko gehienbat zuhaixketan, zutoinetan, hesietan edota kableetan pausatu eta kokatzen da, lurrera adi-adi begiratzeko. Aldi berean, isatsa gora-beherantz ala aldeetarantz mantso-mantso mugitzen duen bitartean, zelatan egoten da. Lurrean harrapakin bat ikusten duenean, harantz albotik abiatzen da. Bestalde, bere inguruan pasatzen den intsektua erraz harrapatzen du. Hala ere, lurrean sarritan huts egiten du harrapaketan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Worfolk, Tim (2000) "Identification of red-backed, isabelline and brown shrikes" Dutch Birding 22 (6): 323-362
- ↑ «Antzandobi arrunta» txoriak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-23).
- ↑ «Antzandobi arrunta, harakin hegalaria - Zientzia.eus» zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-23).
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |