Ayumi Hamasaki
Ayumi Hamasaki | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | 濱﨑 歩 |
Jaiotza | Fukuoka, 1978ko urriaren 2a (46 urte) |
Herrialdea | Japonia |
Bizilekua | Tokio |
Lehen hizkuntza | japoniera |
Hezkuntza | |
Heziketa | Horikoshi High School (en) |
Hizkuntzak | japoniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | seiyūa, modeloa, egile abeslaria, disko-ekoizlea, zinema aktorea, bozeramailea, ekintzailea, kanta-idazlea, idazlea, dantzaria eta performancelaria |
Altuera | 157 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | 浜崎くるみ, 浜﨑あゆみ, Ayumi Hamasaki, CREA eta ayu |
Genero artistikoa | J-Popa pop musika dantza musika elektronikoa rock |
Ahots mota | mezzosopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Avex Trax (en) Nippon Columbia (en) |
avex.jp… | |
Ayumi Hamasaki (japonieraz: 浜崎あゆみ , Fukuoka, Japonia, 1978ko urriaren 2a -) abeslari eta konpositore japoniarra da. Bere disko eta singleen artean, 75 milioi kopia baino gehiago saltzea lortu du, Japoniako historian disko gehien saldu dituen hirugarren artista eta emakume bakarlarien artean arrakastatsuena. Japoniako historian single gehien saldu dituen artista da, 1998an hasi zenetik 40 milioi kopia inguru saldu baititu.
Fukuokan jaioa eta hazia, Hamasaki Tokiora joan zen 1993an, abeslari eta aktore karrera bat asteko asmoz. 1998an, Max Matsuuraren Avexeko zuzendari exekutiboaren babespean, Hamasakik "Poker Face" lehen singlea eta "A Song for XX" albuma kaleratu zituen. Albuma Oriconen lehen postura iritsi zen eta 5 astez mantendu zen milioi bat kopia inguru salduz. Bere hurrengo 10 albumek milioi bat kopia saldu zituzten Japonian. Bere hirugarren albumarekin, Duty, ia 3 milioi saldu zituen. A BEST, bere lehen disko konpilazioa, Japonian 4 milioi kopia baino gehiago saldu zituen, eta gaur egun bere albumik salduena da. 2006tik aurrera, bere Secret albuma kaleratu ondoren, bere albumen eta singleen salmenta murriztu egin da[1]. 2006an, "Startin'/ Born To Be..." bere 39. singlearekin kaleratzearekin batera, Ayumi Hamasaki Japoniako historian single gehien dituen emakumezko abeslaria bihurtu zen, baita rankingetako Top 10ean single gehien zituen artista ere, Seiko Matsudaren aurreko errekorra hautsiz[2][3]. 2000. urtean belarriko infekzio bat izan zuen eta gor geratu zen ezkerreko belarritik urte baten ostean[4][5].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «一般社団法人 日本レコード協会» www.riaj.or.jp (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
- ↑ «15年間ありがとう!「ケータイランキング」発表!アーティスト1位はEXILE、楽曲はGReeeeN「キセキ」~レコチョクのケータイ向け「着うた(R)」「着うたフル(R)」サービス12/15終了» ORICON NEWS (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
- ↑ «【オリコン】浜崎あゆみ、ソロ初の総売上5000万枚超え「ファンのみんなの記録」» ORICON NEWS (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
- ↑ (Ingelesez) Japanese pop star deaf in one ear. 2008-01-07 (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
- ↑ «Pushing 30, rivals circling, and now deaf in one ear: it's tough at the top for Ayu - Mainichi Daily News» web.archive.org 2008-02-06 (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).