Chūgoku eskualdea
Chūgoku eskualdea | |
---|---|
Japonia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Japonia |
Zatiketa | ikusi
|
Geografia | |
Koordenatuak | 35°03′00″N 134°04′00″E / 35.05°N 134.06666666667°E |
Azalera | 31.922,26 km² |
Mugakideak | Kansai eskualdea |
Punturik altuena | Daisen mendia |
Demografia | |
Biztanleria | 7.563.428 (2010eko urriaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat |
Dentsitatea | 236,93 bizt/km² |
Ordu eremua | UTC+09:00 |
Chūgoku eskualdea (japonieraz: 中国地方 Chūgoku-chihō ) edo San'in-San'yō eskualdea (japonieraz: 山陰山陽地方 San'in san'yō-chihō ) Japoniako Honshu uharteko eskualderik mendebaldekoena da. 2010ean, Japoniako Estatistika Bulegoaren arabera, 7.563.428 pertsona bizi ziren eskualdean.
Hiroshima hiria da Chūgoku eskualdeko hiri nagusia. 1945ean, Bigarren Mundu Gerran, Estatu Batuek jaurti zuten bonba atomiko batek hiria suntsitu zuen, baina berreraikia izan zen, eta gaur egun metropoli industrial garrantzitsu bat da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Chūgoku eskualdeak 31.922,26 km²-ko azalera du, eta 240 bizt./km²-ko dentsitatea. Eskualde mugakide hauek ditu: Kyushu, Shikoku, and Kansai.
Izenaren jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Chūgoku hitzak "erdiko herrialdea" esan nahi du, baina izenaren jatorria ez dago argi. Historikoki, Japonia koku izeneko probintziatan banatuta zegoen, eta bakoitzaren boterearen eta Kansai administrazio-erdigunerainoko distantziaren arabera sailkatuta zeuden. Hala, “hurbileko herrialdeak” (近国 kingoku), “erdiko herrialdeak” (中国 chūgoku), eta “urruneko herrialdeak” (遠国 , ongoku) zeuden. Hala ere, gaur egun Chūgoku eskualdearen barnean dauden antzinako probintzia gehienak ez zeuden sailkatuta erdiko herrialde gisa. Beste azalpen baten arabera, Chūgoku hitzak Kansai eta Kyūshū arteko probintziak izendatzeko erabiliko zen, lurralde hori historikoki garrantzitsua izan baitzen Japoniaren eta Asiako kontinentearen arteko lotune gisa.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Prefetura hauek osatzen dute eskualdea:
Prefetura | Populazioa | Azalera (km²) | Hiriburua | Populazioa |
---|---|---|---|---|
Hiroshima | 2.857.990 | 8.479,05 | Hiroshima | 1.184.208 |
Okayama | 1.940.411 | 7.112,32 | Okayama | 705.224 |
Shimane | 712.336 | 6.707,95 | Matsue | 191.852 |
Tottori | 584.982 | 3.507,19 | Tottori | 196.353 |
Yamaguchi | 1.445.702 | 6.110,94 | Yamaguchi | 198.971 |
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizateriaren Ondareak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztelu eta jauregiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Jinpūkaku jauregia.
Tenplu eta santutegiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Izumo-taisha santutegia.
Museoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Natura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Besterik
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Kōraku-en lorategiak.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]