Edukira joan

Cheddar gazta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cheddar
Jatorrizko herrialdea Ingalaterra
EskualdeaSomerset
HiriaCheddar
Esnearen jatorriaBehia
PasteurizatuaMaiz
EgituraGogorra
Zahartze denbora3-18 hilabete, motaren arabera
ZiurtagiriaWest Country Farmhouse Cheddar PDO, Orkney Scottish Island Cheddar PGI

Cheddar gazta Ingalaterrako hego-mendebaldeko Somerset eskualdean ekoiztu ohi den gazta da, jatorria izen bereko Cheddar udalerrian du. Egitura nahiko gogorra eta kolore horixka ditu. Behi esnez egina da, gehienetan pasteurizatua. Erresuma Batuko gazta mota ezagunena da, herrialde horretako gaztagintza ekoizpenaren ehuneko 51a suposatzen du. Berez, Europar Batasunaeuropar Batasunean Berezko Jatorrizko Izendapenik ez duenez, "cheddar gazta" oso hedatua dagoen izendapena da, halere, jatorrizko cheddar gazta Ingalaterra hegomendebalako konderrietako esnez ekoiztutakoa da (Somerset, Devon, Dorset edo Kornualles), "West Country Farmhouse Cheddar" izena jasotzen duelarik.

Nahiz eta jatorriz Ingalaterrako gazta mota izan, gaur egun mundu osoko herrialde askotan ekoiztu ohi da, tartean Eskozia, Irlanda, Kanada, Hegoafrika, Zeelanda Berria, Argentina, Australia eta Suedia. AEBtako bigarren gazta ezagun eta erabiliena da, Mozzarella ospetsuaren ondoren.

Sandwich eta hanburgesetan oso ohikoa den gazta da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy