Clarence Leonard Johnson
Clarence Leonard Johnson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ishpeming, 1910eko otsailaren 27a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Los Angeles, 1990eko abenduaren 21a (80 urte) |
Hobiratze lekua | Forest Lawn Memorial Park (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Michigango Unibertsitatea Flint Central High School (en) Mott Community College (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | military flight engineer (en) eta ingeniaria |
Enplegatzailea(k) | Lockheed Corporation (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Clarence Leonard Johnson (Ishpeming, Michigan, 1910eko otsailaren 27a - Los Angeles, Kalifornia, 1990eko abenduaren 21a) estatubatuar ingeniaria izan zen.
Azken ingeniari erromantikoetakoa izan zen. Aerodinamika eta egitura ikasketak egin zituen; 1938an Lockheedeko ingeniariburu izendatu zuten, eta XX. mendeko ikonografian garrantzitsuak izan diren zenbait hegazkin diseinatu zituen. 1941ean Lockheed P-38 ehiza-hegazkina diseinatu zuen, eta erakutsi zuen aerodinamika militarraren arau estuen barruan bazegoela estetika pertsonalarentzat ere tokirik. 1943an bere lantaldearekin batera P-80 Shooting Star diseinatu zuen, zientzia-fikzioa errealitate eginez. Berari zor zaizkio U-2 hegazkin espioia, bidaiarientzako C-130, eta Jetstar lotura-hegazkina. 1958an SR-71 Blackbird diseinatu zuen, bi hamarkadaz munduko hegazkinik aurreratuena izan zena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.