Daniel O. Fagunwa
Itxura
Daniel O. Fagunwa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Ile Oluji/Okeigbo (en) eta Ondo State (en) , 1903 | ||
Herrialdea | Nigeria | ||
Talde etnikoa | Joruba | ||
Heriotza | Bida (en) , 1963ko abenduaren 9a (59/60 urte) | ||
Hobiratze lekua | Ile Oluji/Okeigbo (en) | ||
Heriotza modua | istripuzko heriotza: itotzea | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | jorubera Nigerian Pidgin (en) ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea eta irakaslea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak |
Daniel Olorunfẹmi Fagunwa (Ile Oluji/Okeigbo, Nigeria, 1903 – Bida, Nigeria, 1963ko abenduaren 9a) buruzagi, irakasle eta idazle joruba izan zen. Fantasiazko eleberrien bidez, Nigeriako idazlerik ezagunena izan zen. Bere Ogboju Ode Nimu Igbo Irunmale (Mila deabruren basoa) joruberaz idatzi zen lehenengo eleberri luzea izan zen. Beste eleberri eta historia labur asko idatzi zuen. Iratxo eta aztien historiak kontatzen zituen, folkloretik hartutako gai asko erabiliz. Eragin handia izan zuen Nigeriako zenbait idazlerengan, Amos Tutuolarengan eta Wole Soyinkarengan, adibidez.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ogboju Ode ninu Igbo Irunmale, 1938
- Igbo Olodumare, 1949
- Ireke Onibudo, 1949
- Irinkerindo ninu Igbo Elegbeje, 1954
- Adiitu Olodumare, 1961
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.