Donets-Kryvyi Riheko Sobietar Errepublika
Donets-Kryvyi Riheko Sobietar Errepublika Донекоко-Кривороскай советскай ресторорика | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1918ko otsailaren 12a – 1918ko martxoaren 20a | |||||||
Sobietar Errepublika Sozialista | |||||||
| |||||||
1918ko martxoan errepublikak erreklamatzen zituen lurrak | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Kharkiv, gero Luhansk | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Errusiera,Ukrainera | ||||||
Historia | |||||||
Garai historikoa | Aro Garaikidea Errusiako Gerra Zibila | ||||||
Gobernua ezarrita | 1918ko otsailaren 12a | ||||||
Gobernua disolbatuta | 1918ko martxoaren 20a | ||||||
|
Donets-Kryvyi Riheko Sobietar Errepublika Sozialista, "Donets(k)-Krivoy Rog" bezala ere idatzia (errusieraz: Донекоко-Кривороскай советскай ресторорика, transliteratuta: Donetsko-Krivorozhskaya sovyetskaya respublika; ukraineraz: Донецько-Криворізька Радянська Республіка, transliteratuta: Donetsko-Kryvorizka Radianska Respublika). 1918ko otsailaren 12an aldarrikatutako sobietar errepublika bat izan zen. Ukrainako Herri Errepublikako (UHE-UPR) gobernuak Erdialdeko Inperioekin Brest-Litovskeko Ituna sinatu eta hiru egunera sortu zen, azken hauek UHE-ren mugak errekonozituz. Ez Vladimir Lenin ez Jakob Sverdlov, Sobietar Batasuneko momentuko bi agintari gorenak, zeuden ados errepublikaren sorrerarekin.[1] Hala ere, Jelena Stasova eta bestelako boltxebikeek alde egon ziren.[2]
Donets-Kryvyi Riheko Sobietar Errepublikak ondoko Ukrainako Herri Errepublikaren hegoaldeko lurraldeak aldarrikatu zituen, Donbass, Kharkiv, Dnipro (garaiko Jekaterinoslav) eta Khersongo guberniaren zati bat barne. Hasiera batean errepublikaren hiriburua Kharkiv hiria izan zen, baina, geroago, Guardia Gorriaren atzerakadaren ondorioz, Luhanskera mugitu zen. Gobernu sortu berriak Ukrainako Idazkaritza Nagusiaren eta Herri Idazkaritzaren autoritatea zalantzan jarri zuen. Are gehiago, komisarioetako batzuek Herri Idazkaritzan karguak zituzten, bi entitateetan aldi berean arituz.
Donets-Kryvyi Riheko Sobietar Errepublika Sozialista Ukraina Osoko Sobieten bigarren Kongresuan desegin zuten, 1918ko martxoaren 20an, Sobietar Ukrainaren independentzia iragarri zenean. Donets-Kryvyi Riheko Sobietar Errepublika Sozialistak ez zuen errekonozimendurik lortu, ez nazioartean, ez SESB-aren partetik, eta 1918ko martxoan Brest-Litovskeko (bigarren) Itunaren bitartez, kasu honetan Erdialdeko Inperio eta SESB-aren artean, indargabetu zen.
Donets-Kryvyi Riheko Sobietar Errepublikaren memoria Donbasseko gerran zehar aldarrikatu egin da, errekonozitu gabeko Donetskeko Herri Errepublikako (DHE-DPR) legegileak 2015eko otsailaren 5ean memorandum bat onartu zutenean. Memorandumean Donetseko Errepublika Donets-Kryvyi Rihekoaren ondorengoa zela aldarrikatu zen eta Fiodor Sergeyev "Artyom", errepublikaren agintaria, aita fundatzaile izendatu zuten.[3]
Gobernua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Presidentea: Fiodor Sergeyev ("Artyom")
- Barne Arazoetako Herri Komisarioa: S. Vasiltxenko
- Finantza Gaietarako Herri Komisarioa: Valeriy Mezhlauk
- Lan Herri Komisarioa: B. Magidov
- Argitze Nazionalerako Herri Komisarioa: M. Zhakov
- Arazo Juridikoetarako Herri Komisarioa: V. Filov
- Arazo Militarretarako Herri Komisarioa: Moisei Rukhimovitx
- Estatuaren Kontrolerako Herri Komisarioa: A. Kamensky.
Gobernu krisi baten ondoren eta Vasiltxenko, Zhakov eta Filoven dimisioen ondoren, 1918ko martxoaren 29an, Sovnarkom-a Kharkivetik Luhanskera aldatu zen. Gobernu berria hurrengoa zen:
- Presidentea: Fiodor Sergeyev ("Artyom")
- Presidenteordea: Yu. Lutovinov ("Ivan")
- Barne Arazoetako Herri Komisarioa: I. Yakimovitx.
- Finantza Gaietarako Herri Komisarioa: Valeriy Mezhlauk
- Lan Herri Komisarioa: B. Magidov
- Argitze Nazionalerako Herri Komisarioa: Ya. Istomin
- Justizia Herri Komisarioa: A. Txervyakov
- Probisonamendurako Herri Komisarioa: I. Alekseev ("Koom")
- Arazo Militarretarako Herri Komisarioa: Moisei Rukhimovitx.
- Estatuaren Kontrolerako Herri Komisarioa: A. Kamensky.
- Posta eta Telegrafoen komisarioa: Innokentiy Kozhevnikov
- Jabetza Publikoko Herri Komisarioa: A. Puzyryov
- Sovnarkomeko Auzietako zuzendaria: A. Povzner
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «ДОНЕЦЬКО- КРИВОРІЗЬКА РАДЯНСЬКА РЕСПУБЛІКА» leksika.com.ua (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
- ↑ (Ukraineraz) Soldatenko, Valeriy. (2011). «Donets-Kryvyi Riheko Errepublikaren mito separatistaren historia» Історична правда (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
- ↑ (Ingelesez) "The DPR became a legal successor of the Donetsk-Krivoy-Rog Republic". .