Dubaiko metroa
Dubaiko metroa (arabieraz: مترو دبي), Arabiar Emirerri Batuetako Dubai hiriko garraiobidea da. 2009ko irailaren 9an zabaldu zen ofizialki, eta gaur egun metro sareak linea bakarra dauka "Linea gorria".
Lehen linea 2009ko irailaren 9ko goizeko 9:09etan inauguratu zuen Dubaiko agintari den Mohammed bin Rashid Al Maktoumek. Hurrengo egunean, goizeko 6:00etan bidaiarientzako zabaldu zen metroa.
Eraikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Metroa eraikitzeko lehen egitasmoa 2005ean aurkeztu zen, eta bertan Japoniako hainbat enpresek hartu zuten parte. Dubaiko agintariek gidaririk gabeko metro bat eraikitzea erabaki zuten, eta linea gorria eraikitzeko aurrekontua 4.200 milioi dolarretan zenbatu zen. Eraikuntza lanak 2006ko martxoaren 21ean hasi ziren ofizialki, 2009an linea gorriko 29 geltokiak irekitzeko asmoarekin.
Dena den, lanek atzerapena izan ztuen eta azkenean linea gorriko hamar geltoki baino ez ziren ireki 2009ko irailean. Gainontzeko geltokiak hurrengo hilabetetan zabaltzea espero da.
Lineak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Linea | Ibilbidea | Zabaltze data | Luzera | Geltokiak |
---|---|---|---|---|
Linea Gorria | Al Rashidiya – Jebel Ali | 2009/9/9 | 50,0 km | 29 |
Linea Berdea | Al Qusais – Al Jaddaf | 2011/9/9 | 20,0 km | 18 |
Linea Urdina | Dubai Nazioarteko Aireportua – Al Maktoum Nazioarteko Aireportua | 2014 (est.) | 47,0 km | n/a |
Linea Morea | Dubai Nazioarteko Aireportua – Al Maktoum Nazioarteko Aireportua | 2012 (est.) | 49,0 km | 8 |
Guztira: | 166 km | 57 |
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |