Edukira joan

Edgar Degas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edgar Degas

Bizitza
JaiotzaParis1834ko uztailaren 19a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaNew Orleans
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1917ko irailaren 27a (83 urte)
Hobiratze lekuaMontmartreko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: aneurisma
istripu zerebrobaskularra
Familia
AitaAuguste de Gas
Ezkontidea(k)ezkongabea
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Louis Lamothe
Hippolyte Flandrin
Paul Flandrin
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, poeta, grabatzailea, argazkilaria, marrazkilaria, litografoa eta artista
Lantokia(k)Paris
Belgika
Florentzia eta Londres
Lan nabarmenak
KidetzaLigue de la Patrie Française‏ (en) Itzuli
Mugimenduainpresionismoa
Genero artistikoaerretratua
genero-margolana

Musicbrainz: f12aed12-2a2c-47e4-9747-71d292fb82ff Discogs: 2243041 Find a Grave: 2324 Edit the value on Wikidata

Edgar Degas (1834ko uztailaren 19a1917ko irailaren 27a), ponteko izenez Hilaire-Germain-Edgar De Gas, margolari, eskultore, grabatzaile eta marrazkigile frantziarra izan zen. Inpresionismoaren sortzaileetako bat izan zen, nahiz eta izendatze hori artistak berak oso gustuko ez izan, eta nahiago zuen 'margolari errealista' dei ziezaioten[1]. Iaioa zen marrazkigintzan eta sortu zuen lanaren erdiak baino gehiagok dantzarekin du lotura. Mugimenduaren sentsazioak agertzen trebea zen, bai aipatu dantza gaitzat duten lanetan, bai zaldien munduarenetan. Emakumeen biluziak ere sortze lan bikainak dira. Bestetik, egin zituen erretratuak nabardura psikologiko handikoak dira.[2]

Aurreneko urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Degas Parisen jaio zen, Célestine Musson De Gas andrearen eta Augustin De Gas jaunaren seme, eta bost nebarrebatan zaharrena izan zen. Aita bankaria izan zen, eta familiaren egoera ekonomikoa ez zen txarra. Ama gazte hil zitzaien, Edgarrek hamahiru urte zituenean, eta ordutik aurrera aita eta aitona izan ziren nerabeagan eragina izango zutenak. 'De Gas' abizena jatorriz 'Degas zen'; itxura batean aitak bestela idaztea erabaki zuen Parisera etorri zenean, nolabaiteko doinu eta handiuste ematen zizkiolakoan; gerora, Edgarrek, hogeita hamar urte beteta jatorrizko Degas hura erabiliko du bere lanetan.[3]

Gazte ekin zion Edgarrek pintatzeari. Hamazortzi urte beteta, etxean bazuen gela bat propio pintatzen aritzekoa, eta sasoi horretan ere Louvre museoan artelanei kopiak egin ahal izateko beharrezko baimena aterata zuen. Aitak, dena den, abokatu ikasketei ekitera bultzatu zuen, eta horrela 1853an Parisko unibertsitateko zuzenbide fakultatean izena emana zuen. Hala ere ez zen larregi saiatu. 1855ean Jean Auguste Dominique Ingres ezagutu zuen eta honek emandako aholkua ez zuen sekula ahaztuko: "Marraztu lerroak, gazte, lerro asko eta asko, bizitzak zein memoriak iradokita, eta artista handia izango zara".[4] Urte bereko apirilean Arte Ederretako Eskolan eman zuen izena eta bertan Louis Lamothe maisuarekin ikasi zuen. Aldi horretan Ingresen estiloa imitatzen jardun zuen.[5] 1856an Italiara jo zuen, hiru urteko egonaldiaren hasiera. 1858koa da Napolin "Bellelli familia" erretraturako osatu zituen zirriborroak, eta sasoi horretan ere pizkunde garaiko margolarien lanak (Michelangelo, Raffaello, Tiziano...) erruz kopiatu zituen. [6]

1859an Parisera bueltatu zen eta "Bellelli familia" konposizioa lantzen aritu zen bete-betean, nahiz eta aldiro alde batera laga; 1867ra arte ez du amaitutzat joko. Historia-pinturak sortzen ere jardun zuen ("Alexandro eta Buzefaloa", "Jephtéren alaba", "Sammu-ramat Babilonia eraikitzen" edo "Gazte espartarrak").[7]. 1861ean Normandiara jo zuen, txikitako laguna zuen Paul Valpinçon bisitatzera, eta ordukoak dira Edgarrek osatu zituen zaldien aurreneko konposizioak. 1865ean Parisko Saloian parte hartuko du, epaimahaiak "Erdi Aroko gerrako irudiak" lana onartu eta gero.[8] Hurrengo bost urteetan ere bere lanak erakutsiko ditu ekitaldi horretan, 1866tik aurrera gaiak bestela tratatu bazituen ere. Agerikoa zen dagoeneko beste margolari batzuen eragina, Edouard Manetena esaterako).[9]. 1870ean Frantzia eta Prusiaren arteko gerra hasi zen, eta Degas armadara deitu zuten. Orduan, erriflearekin praktikak egiten ziharduela konturatu ziren ikusmenean arazoak zituela, eta hurrengo urteetan kontu hori arazo bilakatu zitzaion.[10]

Dantza eskolan, Orsay museoa, 1875

Gerra amaituta, 1872an, Louisianara (New Orleans), joan zen Degas, senide zenbait han bizi ziren eta. Bizi bitartean museo gutxik erosi zion lanen bat; garai hartakoa da Paueko museoak erosiko ziona: Kotoi bilketa New Orleansen.

Parisera itzuli eta gutxira, 1874an, aita hil zitzaien eta diru-kontuak ez zebiltzan ondo: heredentzia banatzerakoan anaia Renék zor asko bildu izan zituela konturatu ziren eta Edgarrek etxea saltzera behartua ikusi zuen bere burua, baita aitarenetik jasotako arte-lan asko ere. Diru-premiak eraginda, artean ezagutu ez zuen estualdia, lan egiteari ekin zion bete-betean[11]. Parisko Saloiarekin hartu-emana ez zen ona, eta non erakutsi pentsatzen ibili eta gero, 1874an, hainbat artistak bat egin zuten eta euren aldetik erakusketak antolatzea erabaki zuten, gerora Inpresionisten erakusketak izenarekin ezagunak izan zirenak. 1874tik 1886ra bitartean zazpi alditan erakutsi zituzten euren lanak. Degas bera gogo biziz aritu zen halako ekitaldiak antolatzen, eta ia denetan hartu zuen parte. Dena den, beste artistekin zeukan harremana ez zen oso ona. Batetik, kolektibo barruko kideen pentsamoldearekiko engaiamendua ahula zen oso; gizartearen antolakuntzaren gainean zeukaten ikuskera bestelakoa zen. Bestetik, prentsak ekimen honi eman zion izendatzeak ez zion inongo pozik sortu; ez zuen batere gustuko Inpresionismo berba. Azkenik, baztertua sentitu zen askotan, eta erakusketetan beste margolari batzuk parte hartzeko egin zituen proposamenak aintzat ez hartzeak mindu zuen (ez zuen lortu Jean-Louis Forain edo Jean-François Raffaëlli bezalako margolariek euren lanak erakustea).[12]

Degasen egoera ekonomikoak hobera egin zuen eta horrek aukera eman zion miresten zituen artisten lanak erosi eta eskuratzeko, garai zaharrekoak (El Greco) zein garaikideak (Edouard Manet, Camille Pissarro, Paul Cezanne, Paul Gauguin edota Van Gogh). Hiru ziren apartekotzat jotzen zituen sortzaileak, Ingres, Delacroix, eta Daumier, eta hirurek zuten leku Degasen bilduman: Ingresen hogei pintura eta laurogeita zortzi marrazkiren jabe zen, Delacroixen hamahiru pintura eta berrehun marrazkirena, eta Daumierren makina bat litografiarena. Claude Monet zen salbuespen bakarra, izan ere artista honen aztarrenik ez da bilduma horretan.[13]

Argazkigintzak ere erakarri zuen Degas[14], eta bere inguruko lagunen erretratu asko eginzituen. Hainbat lan osatzeko ere, biluzietarako eta dantza eszenetarako kasu, ataratako argazkietan oinarritzen zen.[15]

Urteak pasatu ahala Degas isolatzen hasi zen, artistak bakartasuna behar zuen eta.[16] Dreyfus Aferak margolariaren antisemitismoa ernatu zuen, eta lagun judutarrengandik urrundu zen .[17] Renoirrek agerian jarri zuen Degasen jarrera hartzea: "Zelako pertsona berezia! Lagun gehienak lekutu zitzaizkion, eta azkenetakoa neroni izan banintzen ere, ezin iraun horrela". [18]

1907ra arte pastel teknikarekin lan egin zuen, eta itxura batean 1910era arte eskulturak sortu zituen. 1912tik aurrera ez bide zuen lanik egiten. Degas ez zen ezkondu eta bizitzako azken urtean erdi itsu pasatu zituen eta ohikoa zen Parisko kaleetan noragabeko ikustea.[19]. 1917ko irailaren 27an zendu zen.

Nortasuna eta politika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Burtsan egindako erretratuak, 1879
Autorretratua (argazkilaritza), 1895

Degasek pentsatzen zuen artistak bakarrik bizi behar zuela eta bere bizitza pribatua ezezaguna izan behar zela. Lagunartean ezaguna zen bere adimenagatik, sarritan krudela izan zitekeena. George Moore eleberrigileak "ipurterre zahar" gisa ezaugarritu zuen[20], eta berariaz landu zuen ezkongabe misantropikoaren ospea[21].

1870eko hamarkadan, Degas Léon Gambettaren[22] zirkulu errepublikanoetara joan zen. Hala ere, bere errepublikarzaletasuna ez zen osorik aterako, eta, batzuetan, zahartzaroan iritziko ziren aurreiritzi eta suminkortasuna azaleratuko ziren. Protestantea zela jakitean modelo bat kaleratu zuen[20]. Degasek, 1865 eta 1870 bitartean, hainbat gai judu margotu bazituen ere, 1879ko bere Burtsan egindako erretratuak pintura akuilu izan zitezkeen bere iritzi politikoetan. Koadroa Ernest May bankari juduaren erretratua da —agian, obra enkargatu zuena eta lehen jabea izan zena—, eta gaur egungo adituek antisemitatzat jotzen dute pintura. Bankariaren profilezko aurpegi-ezaugarriak garai hartan Parisen pil-pilean zeuden marrazki antisemitetan agertzen zirenekin konparatu dira zuzenean, eta atzeko pertsonaiak, berriz, Degasen aurreko Fisionomia kriminalak lanarekin konparatu dituzte[23][24].

Dreyfus aferak, 1890eko hamarkadatik 1900eko hamarkadaren hasierara Parisen iritzia banatu zuenak, areagotu egin zuen bere antisemitismoa. 1890eko hamarkadaren erdialdera, harremanak hautsi zituen bere lagun juduekin[25]; publikoki ukatu zituen artista juduekin zituen harremanak, eta uko egin zion bere ustez juduak izan zitezkeen modeloak erabiltzeari. Antisemita eta anti-dreyfusar antisemiten kide izan zen hil zen arte[26].


Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Gordon and Forge 1988, 31. orr.
  2. Brown 1994, 11. orr.
  3. Baumann, et al. 1994, 98. orr.
  4. Werner 1969, 14. orr.
  5. Canaday 1969, 930-931. orr.
  6. Baumann, et al. 1994, 154. orr.
  7. Gordon and Forge 1988, 43. orr.
  8. Thomson 1988, 48. orr.
  9. Gordon and Forge 1988, 23. orr.
  10. Guillaud eta Guillaud 1985, 29. orr.
  11. Guillaud eta Guillaud 1985, 33. orr.
  12. Armstrong 1991, 25. orr.
  13. Gordon and Forge 1988, 37. orr.
  14. Gordon and Forge 1988, 26. orr.
  15. Gordon and Forge 1988, 34. orr.
  16. Canaday 1969, 929. orr.
  17. Guillaud and Guillaud 1985, 56. orr.
  18. Bade and Degas 1992, 6. orr.
  19. Mannering 1994, 7. orr.
  20. a b Werner 1969, 11. or.
  21. Bade and Degas 1992, 6. or.
  22. Nord, Philip G.. (1995). The republican moment : struggles for democracy in nineteenth-century France. Cambridge, MA. : Harvard University Press ISBN 978-0-674-76271-8. (Noiz kontsultatua: 2023-02-10).
  23. «Princeton University WordPress Service | News and information about our managed WordPress environment» blogs.princeton.edu (Noiz kontsultatua: 2023-02-10).
  24. Bernheimer, Charles. (1993). «Review of Odd Man Out: Readings of the Work and Reputation of Edgar Degas; Dealing With Degas: Representations of Women and the Politics of Vision» The Art Bulletin 75 (1): 180–183.  doi:10.2307/3045939. ISSN 0004-3079. (Noiz kontsultatua: 2023-02-10).
  25. Guillaud, Pierre. Oxford University Press 2011-10-31 (Noiz kontsultatua: 2023-02-10).
  26. Nochlin, Linda (1989). Politics of Vision: Essays on 19th Century Art And Society.[Betiko hautsitako esteka] Harper & Row. ISBN 978-0-06-430187-9
  • Armstrong, Carol (1991). Odd Man Out: Readings of the Work and Reputation of Edgar Degas. Chicago and London: University of Chicago Press. ISBN 0-226-02695-7
  • Bade, Patrick; Degas, Edgar (1992). Degas. London: Studio Editions. ISBN 1-85170-845-6
  • Baumann, Felix; Karabelnik, Marianne, et al. (1994). Degas Portraits. London: Merrell Holberton. ISBN 1-85894-014-1
  • Benedek, Nelly S. "Chronology of the Artist's Life." Degas. 2004. 21 May 2004.
  • Benedek, Nelly S. "Degas's Artistic Style." Degas. 2004. 21 March 2004.
  • Bowness, Alan. ed. (1965) "Edgar Degas." The Book of Art Volume 7. New York: Grolier Incorporated :41.
  • Brettell, Richard R.; McCullagh, Suzanne Folds (1984). Degas in The Art Institute of Chicago. New York: The Art Institute of Chicago and Harry N. Abrams, Inc. ISBN 0-86559-058-3
  • Brown, Marilyn (1994). Degas and the Business of Art: a Cotton Office in New Orleans. Pennsylvania State University Press. ISBN 0-271-00944-6
  • Canaday, John (1969). The Lives of the Painters Volume 3. New York: W.W. Norton and Company Inc.
  • Capriati, Elio; I Segreti di Degas (2009). Milano: Mjm Editore. ISBN 978-88-95682-68-6
  • Dorra, Henri. Art in Perspective New York: Harcourt Brace Jovanovich, Inc.:208
  • Dumas, Ann (1988). Degas's Mlle. Fiocre in Context. Brooklyn: The Brooklyn Museum. ISBN 0-87273-116-2
  • "Edgar Degas, 1834-1917." The Book of Art Volume III (1976). New York: Grolier Incorporated:4.
  • Gordon, Robert; Forge, Andrew (1988). Degas. New York: Harry N. Abrams. ISBN 0-8109-1142-6
  • Growe, Bernd; Edgar Degas (1992). Edgar Degas, 1834-1917. Cologne: Benedikt Taschen. ISBN 3-8228-0560-2
  • Guillaud, Jaqueline; Guillaud, Maurice (editors) (1985). Degas: Form and Space. New York: Rizzoli. ISBN 0-8478-5407-8
  • Hartt, Frederick (1976). "Degas" Art Volume 2. Englewood Cliffs, NJ: Prentice-Hall Inc.: 365.
  • "Impressionism." Praeger Encyclopedia of Art Volume 3 (1967). New York: Praeger Publishers: 952.
  • J. Paul Getty Trust "Walter Richard Sickert." 2003. 11 May 2004.
  • Kendall, Richard; Degas, Edgar; Druick, Douglas W.; Beale, Arthur (1998). Degas and The Little Dancer. New Haven: Yale University Press. ISBN 0-300-07497-2
  • Mannering, Douglas (1994). The Life and Works of Degas. Great Britain: Parragon Book Service Limited.
  • Muehlig, Linda D. (1979). Degas and the Dance, 5-27 April May 1979. Northampton, Mass.: Smith College Museum of Art.
  • Peugeot, Catherine, Sellier, Marie (2001). A Trip to the Orsay Museum. Paris: ADAGP: 39.
  • Reff, Theodore (1976). Degas the artist's mind. [New York]: Metropolitan Museum of Art. ISBN 0-87099-146-9
  • Roskill, Mark W. (1983). "Edgar Degas." Collier's Encyclopedia.
  • Thomson, Richard (1988). Degas: The Nudes. London: Thames and Hudson Ltd. ISBN 0-500-23509-0
  • Tinterow, Gary (1988). Degas. New York: The Metropolitan Museum of Art and National Gallery of Canada.
  • Turner, J. (2000). From Monet to Cézanne: late 19th-century French artists. Grove Art. New York: St Martin's Press. ISBN 0-312-22971-2
  • Werner, Alfred (1969) Degas Pastels. New York: Watson-Guptill. ISBN 0-8230-1276-X

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy